Henrike Knörr: XVII. mende hasierako euskara Islandian

  • Islandian izan berri da Henrike Knörr irakasle eta euskaltzaina. Hitzaldia egin du hamazazpigarren mendean Euskal Herriko arrantzaleek han utzitako aztarnari buruz. Zehazki, islandiera-euskara hiztegi elebidunak hartu ditu hizpide

2021eko uztailaren 27an
Oker ez banago, 1937ko doktore tesi bat duzu hitzaldiaren abiapuntua...
Halaxe da. Nicolaas Gerardus Hendricus Deen irakasleak Leiden-eko Unibertsitatean aurkeztu zuena. Latinez idatzi zuen eta latinez argitaratu zen urte hartan bertan. Ez zen oso lan luzea ere: 135 orrialde zituen. Adituek oso harrera ona egin zioten ikerketa lan hari baina, zoritxarrez, garaiak ez zion lagundu. Kontuan hartu Espainiako Gerra Zibilaren garaia zela. Gero, berriz, Bigarren Mundu Gerra etorri zen. Horregatik diot garaiak ez ziola lagundu. Bestalde, latinez ez beste hizkuntza batean argitaratu izan balu, askoz ere oihartzun handiagoa izango zuen.

Euskara-islandiera hiztegiak zituen Deenek aztergai...
Berez, bi hiztegi ttipi aztertu zituen, XVII. mendearen amaiera aldera edo XVIII. mendearen hasiera aldeko eskuizkribu artean azaldu zirenak Islandian bertan. Hitzen esanahia ez ezik, zenbait komentario eta itzulpen ere bazekartzaten hiztegi ttipiok. Itxura dagoenez, Christianus Cornelius Uhlenbeck-ek eman zion Deeni material horren berri. Uhlenbeckek ondo ezagutzen zituen euskal gaiak. Hala ere, ez batak ez besteak, beste irakasle batek aurkitu zituen hiztegiak, Jón Helgasonek, islandiar ikasketetan aditua eta, bestalde, Kopenhageko Unibertsitateko liburutegiko burua.

Horrela atera ziren argitara, hortaz, hiztegiak.
Helgasonek, Azkueren hiztegia hartu eta alemanezko itzulpena erantsi zien hiztegietako hitzei. Helgasoni iruditu zitzaion Uhlenbeck zela lanari jarraipena emateko pertsona egokiena, eta hari eman zizkion. Uhlenbeckek, berriz, Deeni kasu egin zion, lanerako. Horrela, Euskal Herrira heldu zen Deen eta Julio Urkixorekin batera landu zuen Islandian aurkitutako materiala.

Zein eratara landu zuen material hori Deenek?
Lehenengo, lau zutabetan argitaratu zuen: euskara, islandiera, alemana, gaztelania. Arestian esan dizut Helgasonena dela, adituen irudiko, alemanezko itzulpena. Gaztelaniazkoa, berriz, Urkixorena. Hori ez ezik, Deenen arabera hiztegiok Islandiako Vestfirdir-en bildu ziren, XVII. mendean. Islandiarrek eginak behar dutela zioen, erbesteko arrantzaleekin ulertzeko asmotan. Hitzak talde semantikoen arabera daude sailkaturik: familia, etxeko gauzak... Oker asko ageri dira hitzen idazkeran, hiztegigileek islandieraren ahoskeraren arabera idatzi zituztelako hitzak. Horregatik, zenbaitetan zail da hitzei antzematea.

«Hiztegiak» esaka ari gara behin eta berriz. Bat baino gehiago dira, izan ere.
Bi liburutto, nahi baduzu. Batak hamasei orrialde ditu eta besteak hamar. Ólafsson frá Grunnavík da hiztegien jabea. 1705ean jaio eta 1779an hil zen hura eta hildakoan Kopenhageko liburutegira bidali zituzten, eta orain dela hogei urte atzera Islandiara itzuli zituzten. Zoritxarrez, bigarren hiztegiaren originala galduta dago. Haren kopia besterik ez daukagu. Gaitz erdi, Deenen tesia ez ezik, beste zenbait lan ere badira hiztegien gainean. Gidor Bilbao irakasleak, adibidez, lan ederra du egina.

Glossaria Gallica da Islandiako hiztegi horien izenburua, hala ere.
Lehenarena bai, Glossaria Gallica da. Seguru, marinelak Donibane Lohizunekoak zirelako eta, beraz, frantses tripulazioa osatzen zutelako. Bigarren hitz zerrendak, berriz, beste izen bat du: Glossaria Biscaica. Hemen, gaztelaniazko itzulpen batzuk ere azaltzen dira. Adibidez, boca, eta hermano.

Noizkoak ditugu gure marinelen lehenengo lekukotasunak Islandian?
Trausti Einarsson irakasleak dioenez, 1604 aldean Vestfirdir-en ari ziren euskaldunak. Nonbait, bertakoen eta arrotzen arteko borroka latz eta odoltsu bat gertatu zen inguru hartan, ez 1604an baina urte batzuk geroago, eta hildakoetan hogeita hamaika lagun euskaldunak eta frantziarrak ziren. Hiztegia egin zen garaian, berriz, bake giroa zen nagusi. Arazoa da euskaldunen presentzia Islandian ez dagoela dokumentaturik urte hori arte, 1604 arte, alegia. Aldiz, badakigu lehenago ere euskaldunak Amerikan eta Labradorren ibili zirela.

Zein da hiztegion garrantzia euskararen historian?
Iduri duena baino handiagoa. 519 hitz biltzen ditu lehenengo hiztegiak. Bigarrenak, berriz, 228, eta 11 gehiago ere bai, gehigarri moduko batean. Zerrendako hitz askori ez dago igartzerik, okerrengatik eta islandieraren ahoskeraren arabera idatzita daudelako. Aldiz, oso erraza da beste batzuei antzematea. Astearte adierazteko, adibidez, asterdia ageri da. Ez daukagu hitz horren beste lekukotasunik eta ezin jakin zuzena den ere. Baina baliteke zuzen jasoa izatea: astelehen eta asteazken artean, asterdia genuke. Izan liteke. Beste adibide batzuk ematearren, adibidez, episcuba, egungo apezpiku, edo Januna, Jauna, Jainkoa adierazteko hitza, alegia.

Oker ez banago, hitz solteak ez ezik, esaldiak edo esaldi moduak ere badira...
Bai. Oso interesgarriak dira, pidgin hizkuntza dira eta. Adibidez, Presenta for mi berrua usnia eta berria bura dio esaldi horietako batek. Zera esan nahi du: Emadazu esne beroa eta burra berria. Burra, jakina, gurina da. Gisako esaldi batzuk ez ezik, badira bestelakoak ere: estacit, adibidez, hau da, ez dakit, edo gekiseite, gaur egunean jeiki zaite emango genukeena. Eta bigarren zerrendan ere horrelako hainbat ageri dira...

Euskaldunak Islandian

Lapurdikoak ziren Islandian ageri zaizkigun euskaldunak. Horretan ez du batere dudarik Henrike Knörr irakasleak: «Deen-ek Donibane Lohizune aipatzen du, zuzen aipatu ere, garai hartako Euskal Herriak zuen itsasporturik garrantzizkoena baitzen. Eta Ziburu ere ageri da». Bestalde, jakina da Amerikara, Islandiara edo urrutiago zihoazen itsasontziak bai Donibane Lohizunetik eta bai Ziburutik abiatzen zirela. Marinelen izen batzuk ere sona handikoak ditugu, Knörrek adierazi digunez: «Adibidez, Martin Oihartzabal, 1579an liburua idatzi zuena: Le voyages aventureux du capitaine Martin de Hoyarsabal, habitant de Çubiburu. Beste izen bat, Pierres Etxeberri, Donibane Lohizunekoa. Honek euskarara itzuli zuen Oihartzabalen liburua 1677an, eta itzuli ez ezik, berak bildutako informazioa erantsi zion. Itsasoko nabigazionea jarri zion izenburua. Ezagunago da Ziburuko Joanes Etxeberriren kasua, Manual debozionezkoaren egilea, 1627an argitaratua, marinelentzako otoitz liburua».


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude