Biarnoa: Gure begiekin

  • Beste bide batzuk badiren arren, merezi du Biarnora patxadaz inguratzea. Horretarako Bidaxuneko kale zaharretatik Akamarrera hurbilduko gara. Ondoren, Labastide-Villefranquetik behera, Biarnoan galduko gara, Oloroeraino.
Bardozetik abiatuko gara, Bidaxunera; horrela sartuko gara gaskoinez mintzatzen den (mintzatu zen...) Euskal Herrian. Aldapa behera, ordokian ikusten da herria, eta ibaiaren gaineko kaskotxo batean gazteluaren hondamendiak. Han zen agramontesen burua (Gramont), eta ondoko herri euskaldun batean, Lukuzen, beamontesen (Beaumont) orubea. Erdi Aroan Nafarroa osoa odoleztatu zuten leinu horiek hemen zuten sorlekua. Gazteluan, Gramonteko armarrien inguruan zizelkatua omen zen, gaskoinez, «Are du mon no mudera», esan nahi baita euskaraz, «Munduan deus ez da aldatuko». Handikien ametsak! Ikusiko dugunez, tronpatu ziren.

Bardozetik beheiti ikuspegi guztiz ederra da, eta ederragoa zen bidea berritu baino lehen, auto zaharrentzat egin bihurgune nasaiek asti gehiago uzten baitzioten bidaiariari. Ez kexa edo gure ordezkari politikoak xamurtuko dituzu: teknologiak baimentzen dituen lan publiko handi guztiak egin egin behar dira, eta hori da balore nagusia.

Nik aholkatzen dizut denbora hartzeko eta Bidaxuneko karrika zaharretan ibiltzeko. Gero, Akamarrera, oraindik Euskal Herrian eta gaskoinez, aulki eta kadira egileen herria. Eta, laster, Labastide-Villefranquetik behera, Biarnoan sartu, handik ibai handian gora jarraitzeko - «gave» deitzen dira menditik heldu ur garbi eta azkar horiek-, Oloroeraino.

Bidean bada non gelditu. Salbaterra, hasteko: ura, gaztelua, zubia, eliza eta agoten atea, ostatu ondoko pago gorria... Ikusteko, gelditzeko, eta oroitzeko: Nafarroako Sanzia printzesak han sufritu zuen uraren epaiketa, munduratu zuen haur eskasa deabruaren obra ez zela «frogatzeko»; Salbaterran ere, gurean hain bortitzak izan ziren XVI. mendeko erlijio gerlen denboran, euskaldun katolikoek hartu eta suntsitu zuten protestanteen herria zena... Guk gainditu ditugu horrelakoak, zerbait bederen onerako aldatu, nahiz eta progre batzuek beste zibilizazioen erlijio gerren obratzeko eskubidea defendatu... Beno, bakea. Laster, Nabarrenkoxe, murailaz inguratuta, sapa egunetan isil eta ezkutua; herria Albreteko Henri, Nafarroako azken erregeetariko batek, fortifikatu zuen, gaixoak sentitzen baitzuen bere azken lurrak «bi ximinoen arteko zorri bat bezala» zirela. Aurrerago, eta beste derrota baten oroitzapena: Gurs. Hango kontzentrazio zelaian errepublikano anitz egon zen alemanen okupazio pean, eta tartean euskaldun piloa. Munduan barbarokeria gero eta eraginkorragoa izan da, kontzentrazio zelaiak izanik sarraskien tratamendu industriala. Gelditu, eta oroitu.

Eta ordokien bukatzeko, Oloroe.

Xiberotarrentzat hiri handi hurbilena: handik lau urratsetara, Eskiula (Biarnoan den herri euskalduna) eta Barkoxe, Etxahun zaharraren aberria. Bi eliza ikusgarriak ditu, batez ere misterioz betea den Dona Mariakoa. Oloroe izena, omen, «Iluro»tik dator, «ili» edo «hiri» eta gero «ur»: zer den ez dizuet jakinaraziko. Biarnesak dirateke hizkuntza latinoko euskaldunak. Ez da harritzea bizkaitar bati gertatu zitzaiona, muga mendiz igaro, Francorengandik eskapu (bai, bai, frankismoa diktadura bat zen...), han goiko herri batean erori feriaren erdian, eta deus ezin konprenituz lagunari esan «oso euskara zarratua» zutela hango baserritarrek...

Oloroetik gora, mendira, Aspe haranean gaindi. Aspe, Axpe, edozein bizkaitarrek badaki zer den. Gauza kuriosoa, «Atx» harri zuria, kare harrizko peña, esateko, Bizkaian eta Aspe haranaren inguruko kausitzen da: Achar, Atxerito... leku ezagunak dira mendikarientzat eta hain segur leku-izen euskaldun fosilizatuak.

Aspe haranean oso borroka latza izana da berrikitan: bidea zabaldu eta Somporteko tunela egin nahi zuten nazioarteko komunikazioak hobetzeko eta haranaren garatzeko, trenbide eder zaharreko zubi bat ibaiak eraman eta gero. Garapenerako eta XX. mendeko bukaeran sobera desegokia zen zubia berreraiki eta trenak egokitu. AHT ezinean, autopista! Irabazi dute. Eric Petetin, «Aspeko indioa», kartzelatik ospitale psikiatrikora eraman zuten, eta ekologisten herrixkan eskopeta eskuetan sartzen zirenak nahikoa lana dute hartzen aurkitzeko eta garbitzeko, hori baita 4x4 autoetan natura defendatzen dutenen oraingo lana. Euskal laborari sindikalisten laguntza badute ere, beraz ez sobera aipa hartzarena ez baduzue denekin samartuta bukatu nahi. Bego. Tunela egiteko ez zuten sindikalisten laguntza, baina berdin egin zuten. Diotenez, jendea ez omen da kontent, lan handiek banatu dirua ahitzen ari dela eta haranak ez duela burua altxatuko, baina gero berdin bozkatuko dute lan handiak bultzatu zituzten etxeko politikarien alde... Bof!

Bidean gaindi, eta tradizioari jarraikiz, Sarranceko Andra Mari beltzari eskaintzen ahal zaio kandela bat; nik behin egin nuen, eta tradizioak bai baina federik ez nuela igarriz alimaleko ekaitza igorri zigun gero Oliboneko zirkuan. Andra Mari saiatua da: Nafarroako Margaritak biziki maite zuen lekua, eta Heptameron liburuan aipatzen du; haren alaba, Albreteko Joanak, ez zuen olerkirako astirik eta tropak igorri zituen «idolo beltza» errekara botatzeko... Alta, hor dago.

Gero Accous, haraneko herri nagusia; han inguruan bazen mediku militante bat, Espainian eta bere kolonietan abortua debekatua zenean. Ez zarete harrituko mendiko errepidean pintada zahar bat aurkitzen baduzue: «Aborto libre!»; tunelaren aurkakoek Espainiari hartu zioten ere zerbait: «No pasarán!»...

Errepide nagusia utzirik, igo eta igo Lescuneraino. Handik, mendia, dena inguru-inguru zirku guztiz eder eta ikusgarri batean, Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Atxerito... nabarmentzen direla. Hara heltzeko, denboran, errepide estuen garaian, gaua ematen genuen Biarnoko herri batean, afaldu, ogia bertan erosi, biarnesez zerbait ikas: «Aqueras montanhas que tan hautas son m’empachan de veser mes amors on son. Devath ma frinesta i a un auseron, tota la nuèit canta, canta sa cançon. Se canta que cante, canta pas per jo, canta per ma mia, qu’es au luènh de jo...». Iparraldeko edozein mendikari zaharrak badaki kanta hori.

Alta, ez baduzue atzeratuek bezala egin nahi, moderno eta demokratak baldin bazarete, bada Biarnoa ezagutzeko beste parada bat: autobidea Baiona-Paue, autobia Oloroeraino, ezkerreko lerroan jo-ta-ke, tunela pasa eta Canfrancen karta posta bat eros eta igor Nuria Lopez de Gereñuri : «Hiru ordu, 26 minutu eta 43 segundo, Biarno osoa». Seguru enkoadratuko duela.



ASTEKARIA
2006ko uztailaren 09a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Eguneraketa berriak daude