Wikiak: Internet elkarlanean egiten denean


2021eko uztailaren 28an
Wikipedia (www.wikipedia.org) entziklopediak, itxura batean, ez dauka sarean aurki daitezkeen gainerako entziklopediekin desberdintasun handirik. Berehala konturatuko gara, ordea, bestelako filosofia batek agintzen duela: elkarlanak. Hitz edo termino bakoitzak bere azalpena dauka, baina azalpen hori nahi bezainbeste luza daiteke. Wikipedian eta gainerako wiki guztietan edonork egin dezake bere ekarpena, kasu batzuetan idatzitakoa publikatu ahal izateko baimen berezia behar den arren. Biltzen duten edukia lankidetzaren fruitu da eta oso erraza da bertan testuak idatzi, loturak jarri eta aldaketak egitea. Erabiltzaileek informazio berria sartu edo aurrez zegoenaren gainean aldaketak egin bezain laster publiko egiten dira, hasiera batean ez dituelako inork gainbegiratzen. Dena den, editoreek aldaketa horiek asmo txarrez egin direla edo gezurra diotela ikusten badute, berehala jarriko dute aurreko bertsioa. Wikietako edukia edonork aldatu eta suntsitu dezakeen arren, adituek diotenez uste baino bandalismo kasu gutxiago ematen da, izorratutakoa oso erraz konpon daitekeenez, internautek ez dutelako denborarik xahutzen astakeriak esan edo egiten.

Josu Aramberri EHUko irakasle eta i2BASK sare akademikoaren koordinatzaileak duela 2-3 urte deskubritu zuen Wikipedia eta segituan ohartu zen tresna horrek izan zitzakeen aplikazioez. Iragan martxoan, Miramon Enpresa Digitalak antolatuta, Erabiltzaileek sortutako edukia. Wiki lankidetza-guneak izeneko hitzaldi zikloa egin zen Donostiako Teknologia Elkartegian eta han eman zuen Aramberrik aplikazio horien berri. Berarekin batera Jose Antonio del Moral Euskadi buletinaren editore eta Alianzo enpresaren sortzailea eta Mentxu Ramilo EHUko irakasle eta Enredando blogaren sortzailea izan ziren hizlari.


Web 2.0 belaunaldi berria

Wikiak sarearen bigarren generazioaren -Web 2.0 delakoaren- fruitu dira. Inportanteena jada ez da nabigatzea (partehartze pasiboa), elkarlana (partehartze aktiboa) baizik. Josu Aramberrik dioenez, belaunaldi berri horrek erabiltzaileak eta erabiltzaile komunitateak ditu ardatz, «erabiltzaileek emandako datuak». Blogetan ez bezala, artikuluak irakurri eta euren iritzia azaltzeaz gain, wikien kasuan edukia aldatu eta aberasteko aukera dute internautek. Gainera, blogetan albisteak hilabetez hilabete pilatzen dira. Wikiek, ordea, egitura konplexuagoa dute; zaharkituta geratzen den informazioa bota eta garrantzitsuena gorde egiten da. Bestalde, wikietan funtsezkoa da komunitateko jokabide arauak errespetatzea, azken finean, elkarren arteko konfiantzak eta elkarlanak eusten baitiete web gune horiei, orrialdean informazio interesgarria txertatzea guztientzat mesedegarri delako. Hala, min egitea xede duten jokabideak arbuiatzeaz gain, norberaren ikuspuntua ez inposatzea eta gainerako erabiltzaileena ere azaltzea gomendatzen du Aramberrik.

Wikiak izan ditzakeen aplikazioez hitz egitean, lehendabizi enpresen barruko intranet sarea aipatu zuten Josu Aramberrik eta Jose Antonio del Moralek Miramongo hitzaldietan, «langileen arteko eta bezeroarekiko harremanak indartzeko tresna eraginkorrak direlako». Aramberrik herritarren partehartzea (e-demokrazia) eta irakaskuntza eredu berriak (e-learning) sustatzen lagun dezakeela ere adierazi zuen eta Del Moralek, besteak beste, hainbat ekitaldiren jarraipena egitean wikia sortzeak abantailarik baduela gaineratu zuen, informazioak sarean askoz ere gehiago iraun dezakeelako, ekitaldia baino lehen eta ondoren. Halaber, posta elektronikoak egun betetzen dituen hainbat funtziotarako wikiak erabiltzea hobe dela dio Del Moralek: «Posta elektronikoa eginbeharren agenda moduan erabiltzen ari gara eta ez dago horretarako egina, komunikatzeko baizik». Artxibo ugari bidaltzen ditugu atxikita eta hartzaileek, beharrezko aldaketak egin ostean, berriro bidaltzen dituzte. Horrek mezu uholde handia sortzen du.


Alde eta kontra

Wikien abantailak nabarmentzean Aramberri, Del Moral eta Mentxu Ramilo bat etorri ziren: wikiak sortzea oso erraza da, pertsona orok modu errazean idatzi eta alda dezake zerbait, albisteak antolatzeko aukera eskaintzen dute, gardentasuna da nagusi (guztia publikoa da), Interneten audientzia sortzen eta Google bilatzailean hobe kokatzen laguntzen dute… Aitzitik, Mentxu Ramilok azpimarratu zuenez, erabiltzaileentzat desabantailarik ere badu: bere «logika» eta «hizkuntza» ikasi behar dira, sarri gainerakoek idatzi dutena irakurri gabe idazten dugu eta, gainera, litekeena da internauta ugari denbora berean aldaketak egiten aritzea eta wiki orria gehiegi kargatzea.

Euskal wiki batzuk
- Euskarazko Wikipedia (http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala): Ingelesezko entziklopediaren bertsioa. Uneotan 10.000 artikulu baino gehiago biltzen ditu.

- Wikigida (www.processblack.com/wikigida): Euskadiko kultur agenda.

- i2BASK (www.i2bask.net): Euskal Herriko I+G komunitatea egituratzea helburu duen sare akademikoa.

- Abizenak (www.abizenak.org): Euskal abizenei buruzko wikia.

- Wikinobela (www.wikinovela.org): Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letren fakultateak garatu duen proiektu eleanitza.

- Hiri debekatua (www.interneteuskadi.org/wiki/index.php/Ciudad_prohibida): Plazandreok taldeak sortutako lankidetza esparrua, Donostiako hiriari buruz hitz egiteko.

- Tallerweb 1.0 (www.interneteuskadi.org/wiki/index.php/TallerWeb1.0): Internet&Euskadi elkarteak sustatutako ekimena. Herritarrek administrazioen web guneak hobetzen laguntzea du xede. Proiektua Mentxu Ramilok koordinatu zuen.

Hawaiko hizkuntzan «wiki» hitzak «azkar» esan nahi du
"Wiki wiki" esaldiak Hawaiko hizkuntzan "azkar" esan nahi du eta edukiak sortu eta aldatzeko erraztasunari egiten dio erreferentzia. Kontzeptua Ward Cunninghamek sortu zuen 1995ean. Hark dioenez, wikia "nahi bezainbeste zabal daitekeen web gune bilduma da, informazioa gorde eta aldatzeko sistema hipertestuala, edonork alda ditzakeen orrialdez osaturiko datu-basea". Halaber, wiki hitza "What I Know Is" (dakidana da) esaldiaren akronimo moduan erabiltzen da.

Ward Cunninghami buruz gehiago jakiteko: http//en.wikipedia.org/wiki/Ward_Cunningham


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude