Trogloditak ez du ohitu nahi


2007ko otsailaren 21ean
Egin nahiko nukeen azken gauza ohitzea da. Edozertara, ezertara ohitzea. Eutsi egin nahi diot ezerosotasunari, horretarako ohean iltze bat sartu behar badut ere, gauero egin diezadan igurtzi lotan nagoelarik. Ohitu nahi ez horretan, baina, konturatzen naiz bakardadea gero eta handiagoa dela artaldean, eta kolkoari galdetzen diot ez ote garen arinegi ohitzen denera, ez ote doan handitzen lehendik ere erraldoia zen gure arteko isilunea, eztabaidarik komeni ez zaion gizarte honetan.

Beharbada -esaten dizu albokoak-, telebistak dardoka jaurtitzen dituen albisteen azkartasunean dago gakoa: gaurkotasuna atzokotasun bihurtzen denez eguerdiko albistegitik gauekora, gure etorkizunari eragiten dioten albisteek ez dute mamituak eta eztabaidatuak izateko tokirik. Bai, baina azalpen sinplista horrek ez luke azalduko denera ohitzearen izurria. Dagoeneko ezin dugu gogoratu gizarteak noiz sortu zuen azken eztabaida handi eta publikoa, gizartea bera aldatzeko modukoa. Urrunago joan gabe, har dezagun Abiadura Handiko Trenaren adibidea. 2004. urtean, Eusko Jaurlaritzak "Esan bai" propaganda-kanpaina jarri zuten abian -"publizitate-kanpaina" esatea ohore handiegia litzateke eurentzat-, eta, bertan, ikusleoi agintzen zitzaigun -"esan bai" agindua baita- baietz esateko etorkizunari, berrikuntzari, garapenari... irudi atseginak eskaintzen zitzaizkigun bitartean. Eztabaida isilarazteko modu inteligentea da: nor da kapaz ezetz esateko etorkizunari, garapenari? Nor da hain inozoa bere buruari harrika hasteko? Baina mezuak deskodetzea ez da batere zaila: ezetz esatea kobazuloetan bizitzea da, eta, oraindik orain, argudio hori ari dira erabiltzen baiezkoa saldu nahi digutenek: tren eredu horren aurka agertzea edo beste eredu bat eskatzea -hiriak barik, herriak lotuko dituen tren soziala; hain zuzen ere, horixe da jende gehien mugitzen duen trafikoa: herritik herrirakoa- Erdi Arora bueltatzea dela diote.

Propaganda hark ondo funtzionatu zuen, antza: trogloditek baino ez diogu ezetz esaten tren horri. Eta gauzak zer diren: irudipena dut trogloditak garela informazio gehien maneiatzen dugunak (Roberto Bermejoren txostenak, adibidez). Baietz dioten batzuek ere informazioa jasoko zuten (Bermejoren txostenak, akaso), baina onar dezagun behingoz: baietz dioen jende gehienak ez du proiektuari buruzko ideia zipitzik ere, eta okerrena da ez dela euren errua. Baiezkoak irabaziko du sekula egingo ez den informaziorik gabeko erreferendumean, eta, ohi bezala, proiektuak abisatu gabe burutuko dira, sekretupean, eta ez da aukerarik emango alternatibetarako. Ohitzen ari gara benetako eztabaidarako aukera emango duen informaziorik ez izatera.

Gauza bera gertatzen da herri mailako proiektuekin -burura datozkit Pasaia eta Mutrikuko portuak, edo Galdakaoko autopistako "pintxazoaren" astakeria-, zeintzuetan isiltasunak propaganda-tresna eraginkor gisa funtzionatzen duen. Edo energia alternatiboen gai kezkagarria: inor konturatu al da ze modu misteriotsuan desagertu den eguzki-panelen aukera, energia eolikoaren alde? Bati baino gehiagori entzun diot "tira, itsusi egiten dute errotek, baina, azken batean, energia alternatiboa beharrezkoa da, ezta?". Benetan ahaztu dugu eguzkiaren aukera agortezin, garbi, merke eta inpaktu gutxikoa? Benetan ez diogu geure buruari galdetzen noren poltsikoak ari diren betetzen hain modu sekretu eta onartuan? Benetan ari gara ohitzen hain modu kezkagarrian, propaganda informazioa balitz bezala onartzeraino? Benetan esan nahi al diogu bai etorkizun honi?


Azkenak
2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Eguneraketa berriak daude