Rock&Rolla erraietaraino


2021eko uztailaren 19an

Joseba Beleztena Electric Child (lehen gitarra), Julen Irazoki Juzz Suicide (gitarra erritmikoa), Inaxio Agara Loverman (bateria), Xiker Salaberria Freezer (baxua) eta Mikel Larratxe Mike Strangelove dira Sexty Sexers taldeko partaideak. Boskotea nafarra dela esan daiteke, Berakoa. Larratxe abeslaria Irungoa bada ere, familia baitu Beran. Bertan jaio eta hazi da taldea, Aduanako entsegu lokaletan.

Banda gaztea izan arren, aspaldiko rock taldeak dituzte gustuko. UFO, Guns&Roses, AC/DC, Gluecifer eta Black Sabbath bezalako taldeen diskoen izenak irakur daitezke beraien webgunean. Ez dira ez erreferentzia txarrak. Gustu horren erakusle da diskoan egin duten moldaketa bakarra, The Yardbirds-ek 65ean ezagun egin zuen Gouldman-en kanta mitikoa, Heart full of soul. "Hamar bat urte nituela asko maite dudan lehengusu batek Guns&Rosesen disko bat erakutsi zidan, orduan momenturik onenetako batean zegoen taldea eta niri izugarri eragin zidan. Garai hartan Use your illusion diskoa erosi nuen eta shock bat izan zen niretzat. Ez musika aldetik bakarrik, Dragoi Bola ikustera ohitua dagoen mutiko batentzat diskoa zabaldu eta kalaberak eta neskak titi bistan ikustea izugarria zen", diosku taldeko abeslariak, Mikel Larratxek. Eragin hauekin eta rocka bizi duten moduan erreparatuz, taldearen kontzertuak ikusteko modukoak izango dira eta lerro hauek idazten diharduenak ikusi ez baditu ere, badu taula gainean duten jarreraren berri.


Iluntze berri baten bila


Sexty Sexersen estreinako diskoa bost urteko ibilbidearen emaitza da. Hamaika kantaz osatutako lana Andoaingo Garate estudioetan grabatu dute Martxel Arkarazorekin. Nahasketez eta masterizazioaz, berriz, honen aita, Kaki Arkarazo arduratu da. 60ko eta 70eko hamarkadetako rock taldeez gain, 90eko hamarkadakoek ere eragin dietela onartu du Larratxek: "Tool, Soundgarden edota Alice in Chains bezalako taldeek bere garaian harrapatu egin ninduten. Oso kontziente izan gara rocka aspalditik egiten denaz. Horregatik, beti izan dugu gustatzen zaizkigun taldeek zer entzuten duten jakiteko grina. Gaur egun, adibidez, zaila da gazte batek Led Zepellin entzutea. Diskoak merke ditu, baina medioetan ez da entzuten. Nik, adibidez, Toolek No quarter kantaren bertsioa egiten zuelako ezagutu nuen Led Zepellin. Beraz, gero arakatzen hasi eta atzera egitean sekulako harri bitxiak aurkitzen dira", azaldu du Larratxek. Argi dago bai Euskal Herrian eta bai nazioartean ere gero eta rock&roll banda gehiago dagoela. Dena den, Larratxek ez daki zein punturaino den moda edo benetako loratzea: "Zikloak izaten dira, beraz ez dakit. Gainera, ez da moda musikala bakarrik. Arropa dendetako eskaparateetan pintxodun gerrikoak ikusten dituzu, tatuajeak, piercingak eta abar. 90eko hamarkadan horrelako gauzak eskandaluak ziren, eta gaur egun hamabost urteko neskatxa batek ipurdian egiten du tatuajea. Beraz, ez dakizu benetan moda bakarrik den edo ez".

Iluntze berri baten bila estreinako lan honetan hainbat kolaborazio izan dituzte. Surfin' Kaoseko Koldo Soretek, Morau-ren taldean gitarra jole gisa dabilen Beñardo Goietxek eta Pettik Bera rock city kantan abestu dute eta Joxeviskyk koroak sartu ditu Berriz galdetuko diat (are you ready?) eta Ipurdi bustiak kantetan.

Taldeko abeslariak egina, diskoaren azalari Thin Lizzyren Jailbreak albumaren tankera hartzen diogu, 70eko hamarkadako ukitua duena eta oso rockeroa. "Beti gustatu izan zait komikiaren mundua. Dena guk egitea gustuko dugu, diseinua nik egin dut eta bideoklipak nire anaiak egin ditu, web orria ere guk egin dugu, kartelak...", diosku Larratxek.


Ameba Vs. Sexty Sexers

Disko berria grabatu baino hilabete batzuk lehenagora arte Ameba izena zuen Berako boskoteak. Baina zelula horren izena ezaguna omen da munduko hainbat talderen artean. Izan ere, banda nafarra horrela bataiatu eta hilabeteetara izen bera zuten atzerriko beste talde batzuen berri izan zuten. "Erromako tipo baten e-mail bat jaso genuen beraiek ere Ameba izena zutela esanez, beti ere modu onean. Dagoeneko bi disko zituztela komentatu ziguten eta 95etik zebiltzala talde bezala. Nine Inch Nails bezalako taldeen antzeko musika egiten omen dute", diosku Larratxe Strangeloveek. Erromako tadeaz gain, Espainian eta Hego Amerikan ere izen bereko hainbat banda zeudela ohartu ziren. Gauzak horrela, joan zen urtean Gure Irratia, Zure Rokanrrola bilduman parte hartzeko aukera suertatu zitzaien. Bandaren izena aldatzeko momentua zen. Egoera hartan eta beraiekin batera talde esanguratsuen izenak egongo zirela ikusita eman zen taldearen deitura aldaketa: "Sexty Sexers izena aspaldiko kontua da, taldeari Ameba izena jarri eta gutxira Ruta 66 aldizkaria irakurtzen ari nintzela bururatu zitzaidan. Eta gainera gitarra joleari lehenago otu ez izana pena zela komentatu nion. Sexty Sexers hitzak taldearen izaera zein den oso ongi transmititzen duela uste dut. Kartel, aldizkari edota egunkari batean irakurtzean, gaizki idatzia badago ere, berehala rock&roll banda bat etortzen zaizu burura. Horrez gain, idatzirik nola gelditzen den izugarri gustatzen zait".

Amebaren historia

Boskote beratarra 2001ean elkartu zen lehenengoz. Herri txikia bada ere, musika giro aberatsa du Nafarroako herrixka honek. Eta taldearen hastapenetan, besteak beste, Beñardo Goietxe eta Joseba Irazoki bezalako musikarien bultzada izan zuten. Berehala Aduanako lokaletan hasi ziren entsaiatzen. Urte batera taldeak Ameba izena hartu eta kontzertuak emateari ekin zion. Beraien lehen grabaketa 2004ko udan egin zuten. Beran bertan Maikel teknikari zutela grabatu zuten beraien estreinako maketa: Zauri gaziak eta amets hezeak (autoekoitzia). Boskoteak lehen semea besapean zuela kontzertuak eskaintzeko aukerak areagotu ziren eta urte hartan makina bat emanaldi eskaini zituzten. Ameba bezala, adibidez, Misfits taldearekin jo zuten. Diskoa baino hilabete batzuk lehenago izenez aldatu zuten eta Sexty Sexers izenez bataiatu ziren. Euskal Herriko beste hainbat talderekin batera Gure Irratia. Zure Rokanrrola diskoan parte hartu zuten eta Gluecifer talde ezagunaren aurretik jotzeko parada ere izan dute.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude