Nori egiten dio mesede zerga-ren operazioak?


2021eko uztailaren 19an

ZERGA IRAULTZAILEA-ren azken afera ez da berria, lehenago ere bizi izan dira tankerako operazio politiko-judizialak. Berriagoa dena da testuinguru politiko honetan gertatzea: batetik, ETAren su-eten iraunkorraren eraginpean gaudenean eta Zapaterok ETArekiko orain arteko elkarrizketa ofizial egitearen atarian; eta bestetik, aparatu judizialak egoera muturrerago eraman duela, sinesgarritasunik gabeko atxiloketak eginez, bi enpresari atxilotuz, Gorka Agirreren bidez EAJ ere bete-betean zipriztinduz... Eta galdera betikoa da: nori egiten dio mesede honek guztiak? Lehenengo erantzun samurra «prozesua oztopatu nahi duenari» litzatzeke, hau da, PPri. Baina Zapatero beraren eta PSOEren mesedegarri ere izan liteke, operazioarekin ETArekiko elkarrizketa ofizialtzean PPren lerroetatik etorriko zaion zaparradaz babestuago legokeelako.

Edozein kasutan, Estatuaren indar agerpen bat gehiago da, bake prozesu baten logikatik kanpo, eta negoziazio mahaiaren proiekzio publikoan ETA eta ezker abertzalearen ahuldade irudia bilatzen duena. Dabiltzanek jakingo dute zer gertaera dagoen ibilbide orriaren barruan onartzeko moduan eta zer ez, baina su-etenaz geroztik, Espainiako Gobernuak gogor jokatu du negoziazioaren ikuspegi hutsetik, edo irudi hori eskaini du behintzat. Indar harreman oso desorekatua islatzen duten gertaerak dira. Beste kontu bat da horrek zer ondorio izan dezakeen, bai negoziazio teknikoaren inplementazioan bai etorkizuneko mahai politikoaren eraketan.

Ikuspegi humanotik, aldiz, berriz ere argi geratu da Estatuaren adar desberdinek pertsonen duintasunarekiko duten begirune hutsala. Estatua inoiz ez dagoela treguan eta halako zozokeria interesatuak benetan egiazkoak balira ere, zuzenbide estatu batean beste diskrezio eta eraginkotasunarekin egin beharko lirateke halako operazioak. Baina, jakina, hori ikuspegi utopiko samarra ere bada, eta areago egungo Espainian. Asko aldatuko ote da hemendik hiruzpalau urtera?

KATALUNIAN erreferenduma urrutiko iragana da jada, eta udazkeneko legebiltzarrerako hauteskundeek orainaldira egin dute jauzi indar handiz. Espero bezala joan da dena, ezusteko handirik gabe. Eta panorama berrian, CiU eta PSC daude indartsuen, eta nagusiki CiU. Artur Masek jokaldi biribila egin du CiUk Gobernua galdu zuenetik.

Zapaterorentzat ere emaitzak onak izan dira bata bestearen atzetik: bat, espainiarren begietara, Kataluniako garai bateko ur nahasiak bare-bareak bihurtu ditu; bi, erreferendumeko abstentzio handiarekin katalan abertzaleen aurrean Katalunian nazio aldarrikapena ez dela irudikatu nahi izan den bezain handia argudiatu ahal izango du etorkizunean; hiru, Maragall kendu du gainetik.

ZAPATERO-MAS aroa zabalik da. Hauteskundeak irabazteko eta gobernuan bakarka aritzeko aukera guztiak ditu CiUk. Masek Zapatero sostengatzen du Madrilen eta Zapaterok Mas Bartzelonan. Eta modu horretan, Zapaterok urrats handi bat ematen du bere lurralde egituren erreformaren bidean, Espainian erreforma honen bideragarritasuna bikain salduz.


Azkenak
Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude