Gorriarenak egin du


2007ko otsailaren 21ean

Ozatik Oskara. Bertakoen arabera urte guztiko gauetan hotza egiten omen duelako Oza izena jaso zuen oihanetik abiatuta, 1349an bertako azokan euskara, arabiera eta hebreera erabiltzea galarazi zuten Oskara. Amaigabeak, bista aldenik alde harrapatzen duten labore soroak bidearen alde bietan. Mitxoletak galsoro hauek nola, mendi hotzetatik abiatuta hala kolonizatzen ari omen zuen euskarak Aragoa... Mitxoleta galsoroetan nola, horrela galdu da gure hizkuntza lur haietan. Harri eta mapatan dirau euskarak, ipularretan mitxoletak.

Mitxoletak (Papaver rhoeas) gorriz tindatzen ditu paisaiak udaberriko beroenean. Gizakiak iraultzen dituen lur gorriak ditu gustuko eta bere izerdia ere gorria dela gogora arazten dio nekazariari. Bakanen bat besterik ez da ikusten orain. Garai bateko sorokada amaigabeak ez behintzat. Sorotzar horiek lantzen dituztenek azken puntako teknologia darabilte, mitxoleta jaio ordurako hiltzen duten herbizidak tartean. Diru goseak desagerrarazi du. Pozoin hauek gabe era natural samarrean lana egiten duten nekazarien soro txikietan, hauen aldamenekoen ipularretan eta bide bazter batzuetan besterik ezin topa ahal da orain. Gorriarenak egin du.

Mitxoleta ez bezala lobelarra eta emapola deitzen zitzaiola jaso zuen Lakoizketak 1888an. Bere generoko baten izerditik morfina, heroina eta abar sortzen dira eta narkotizatzaile ezaguna da, lobelarra. Emapola izenaren oinarria "eman" eta "lopea" iraulitako "polea" omen da. Gaztelerazko amapola ere hemendik ote dator? Arabieratik datorrenaren zantzuak aipatzen dituzte gehienek. Huescako azokako baserritarrei galdetu beharko diegu euskara eta arabieraren berri... Hizkuntzen aurkako pozoina oraino iritsi ez den ipularretako baserritarrei...


Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude