Sei urte: «Abestia entzulearen bizitzaren parte izatea da musikariaren ametsa»


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zuetako batzuk Martxoak 31 taldean ibili zineten. Orain, 6 urte taldean. Zer esanahi du denborak?
Izenak zirkunstantzialak dira, ez diogu denborari garrantzi gehiegirik ematen, nahiz eta egia esan gure lehenengo abestietan sarri agertzen zen gai bat zen. Batek daki! Agian inkonszientean daramagu, bizitza denboraren joana besterik ez da, ezta?

Zelako jauzia izan da Estoldetan sortzea? Zer abantaila eta desabantaila ditu?
Jauzia handia izan da, artistikoki eta egindako lanean ere. Abantailak asko izan dira, prozesua gure gain izatean guztiaren kontrola izan dugulako, eta desabantaila handiena denbora gehiegi galdu dugula musika ez diren asuntoetan. Musika talde batentzat egokiena abestiak egin eta jotzea da, baina autoprodukzioan beste mila gauzataz ere arduratu behar zara eta indarrak dispersatzen zaizkizu.

Hitzek metafora oso gutxi dute eta erabat zuzenak dira, baita musika ere.
Bai, aurreko diskoekin alderatuta alderik nabarmenena da. Hitzetan eta musikan zuzen jo dugu, gauzak argi egin eta esanez, mozorrorik gabe.

Nahiko zenukete zuen kantuekin norbaitek Abesti galduak-en esaten duzuen sentipena izatea? Zer behar du kantu batek hori lortzeko?
Bai, noski! Abesti batek ezin dezake gehiago lortu. Abestia entzulearen bizitzaren parte izatera helduz gero, ez da inoiz hilko eta hori da musikariaren ametsa. Hori lortzeko, abestiak transmititzen duena entzuleak propio sentitu behar du, musikoak soilik doinua jarri balio bezala.

Disko honetan beste sonoritate batzuk gehitu dituzue: rock-and-rolla, ukitu elektro-dantzagarriagoak, rock kañeroagoa...?
Bai, ez dugu beti berdina egin nahi. Aurreko bi diskoen artean bazegoen aldea eta oraingoan ere. Gitarren soinua erabat eraldatu dugu, ahotsaren tratamendua, estilo ezberdinak sartu ditugu... Gorputzak eskatutakoa egin dugu eta ezin gusturago gaude.


* * * * * * * * * * * *

Jauzia
Sei Urte
estoldetan
Iraupena: 36'37"
10 euro

Pop-rock dotore bezain bizia

Berrizko laukote honek ustekabe handia hartu zuen Metak diskoetxeak ateak itxi zituenean. Hala ere, konbentzimendu handiz erabaki zuten diskoa egitearen prozesu guztia beraiek hartzea eta jauzia bakarrik egitea. Oso lan txukuna kaleratu dute, orain arteko anitzena. Dagoeneko badakite zer nahi duten eta etxeko marka den pop-rocketik aldendu gabe beste doinu batzuk ere beraien eremura hurreratu dituzte: hala nola, rock&rolla (Seiko belaunaldia), Ariel Rothen saga elektronika zipriztinekin ezkonduko lituzketen Superstar eta Gauaren garen heinean, edota TV Show kañeroa idatziz. Bestalde, aztiak dira kantuei melodia oso bereziak, harrapatzen zaituzten erritmoak eta gitarra aberatsak janzten, Britainia Handiko pop-rock dotoreena aberastuz edota Euskal Herriko pop-ari buelta erdi emanez. y


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Eguneraketa berriak daude