Paul Bilbao: «Gure helburua ez da inoren zaurian atzamarra sartzea, hala eman badezake ere»


2021eko uztailaren 27an
Hasiera-hasieratik zaude Behatokian. Nolakoak izan ziren hastapenak?
Paula Kasares eta biok genbiltzan. Lau horma, mahai bat, eta Kontseiluak bost orrialdetan idatzitako egitasmo bat besterik ez geneukan. Esan ziguten beharrezkoa zela salaketak jasotzeko telefono bat jartzea. Guk, hala ere, ez dugu inoiz esaten salaketak jasotzen ditugunik, kexak baizik. Kontuak kontu, lehenengo hilabeteak, bulegoa atontzen ez ezik, Euskararen Telefonoaren nondik norakoez hausnartzen eman genituen. Ordu asko joan ziren horretan.

Eta bost urte geroago, sarritan jotzen du Euskararen Telefonoak?
Bai. Hala ere, unerik gorena 2002an izan zen: 1.025 espediente. Orduan pentsatu genuen hobe zela kalitatea lehenetsi, eta ez kopurua. Oso protokolo zehatza daukagu telefonoz jasotzen ditugun kexekin: guzti-guztiak bideratzen ditugu, dagokion administrazio edo enpresari helaraziz. Herritarrek konpromisoa hartu dute gugana jotzeko, eta horixe zor diegu gutxienez. Horrek guztiak denbora eskatzen du noski, eta horregatik erabaki genuen kopuruetan sekulako jauzia ez egitea, baina protokoloari zorrotz eustea.

Bost urtetan zuen lanak eragin al du aurrerapausorik?
Bai. Tira, askotan zaila da jakitea kexa baten ondorioz zeozer konpondu den ala ez. Ikus daitekeen zeozer bada... Alegia: webgunea gaztelaniaz dago, eta webgunera sartu eta euskaraz ere jarri dutela ikusten duzu. Baina beste batzuetan ezin da. Dena den, argi daukagu erakunde publikoetan gure txostenak irakurtzen direla. Hori da gure helburua, tresna hau eskaintzea [2005eko txostena eskuetan hartuz]. Hau argazki bat da, eta beharbada ez da guztiz zehatza. Azken batean lagina baino ez da, 800 adibide. Zenbat dira, guztira, Euskal Herrian? Milaka.


Eta zer erantzuten dute administrazioek «eskubideak urratzen ari zarete» esaten diezuenean?
Ez dago begien bistakoa ukatzerik. Gure txostenean herritarren kexak daude, eta dagoen guztia egia da. Administrazioak ezin ditu ukatu. Orain gutxi EAEko Herrizaingoko arduradunekin bildu ginen, mezu hau eramanez: eskubideak urratu egiten dira. Eta beraiek kezka hau zuten: «Beste sail batzuek kexa gehiago dute, eta gu beltzunetzat ageri gara zuen txostenean». Jakina. Guk hiru parametroren arabera sailkatzen ditugu kexak. Izaera (ea eskubide urraketa edo lege urraketa den), sistematikotasuna eta larritasuna, hau da, ea hizkuntza-eskubidea urratzeak albo-kalteren bat eragin duen. Eta Ertzantzarekin izandako kasuetan albo-kalteak egon dira. Gure helburua ez da inoren zaurian atzamarra sartzea, hala eman badezake ere. Gure lana errealitatean oinarritutako txostena eskaintzea da. Gero, administrazioei dagokie txosten horretan agertzen direnak ez gertatzeko neurriak hartzea.

Zer arlotan jasotzen da kexa gehien? Beltzuneak aipatu dituzu...
Bai, osasungintza, justizia eta herrizaingoa. Herrizaingokoak asaldatu egin ziren hor agertzeagatik. Baina begiratu ditzatela aurreko urteetako txostenak; 2002tik agertzen dira beltzune zerrendan. Horregatik aurten, ondorioetan, beltzuneak are ilunago bihurtu direla jarri diegu. Gainera, ohartu behar gara hiru arlo horiek bereziak direla. Osasungintzan, esaterako, ezinbestekoa da gaixoaren eta medikuaren arteko harreman zuzena, komunikazio egokia. Baina hizkuntza-eskubideak urratzen badizkizute... Jaso dugu kexa bat gazteleraz ez dakien umea erietxeko larrialdietara eraman eta ezin izan zuelako medikuarekin hitz egin. Eta gurasoei ez diete larrialdietara sartzen uzten. Hori gertatu izan da Euskal Herrian, EAEn. Justizian, berriz, eskubideak sistematikoki urratzen dira: defentsa-eskubidea, babes judizial eraginkorra izateko eskubidea...

Eskubideak urratzea merkea dela diozue...
Bai. Nafarroan herritarrak bereizten dira bizi diren tokiaren arabera, hori ez da munduan beste inon gertatzen. Eta Iparraldean hizkuntza-komutitarean esistentzia ere ukatzen da. Horrek esan nahi du hizkuntza-eskubdieak urratzea oso merkea dela. Turkiari orain hainbat itun berresteko eskatzen diote, EBn sartu nahi badu. Oso ondo, denok gara demokratak. Baina Frantziari onartu egin zitzaion, Eskubide Zibil eta Politikoen Itunaren 7. artikuluan, gutxiengoez hitz egiten denean, halako zerbait jartzea: guk ezin dugu hau ezarri, Frantzian ez dagoelako gutxiengorik. Mesedez! Zein estatutan ez dago hizkuntza gutxiagotu bat edo migrazioen ondorizoko gutxiengo bat? Horregatik diogu hizkuntza-eskubideak urratzea merkea dela. Eta beti esaten dut: pentsa desagun momentu batez hizkuntza-eskubideez hitz egin beharrean, bete eskubidie batetaz ari garela. Eta ez dut adibiderik ipini nahi, arriskutsua izan daitekeelako. Guk ehunka kexa jasotzen dugu honelako erantzunak jasotzeagatik: "en castellano" edo "vete a la fila". Pentsa dezagun beste eskubide batetaz ari garela. Orduan ez litzateke onartuko horrelako erantzunik

"Háblame en cristiano" ez da desagertu, orduan?
Ez. Orain gutxi erabilerari buruzko jardunaldiak egin ditu Kontseiluak, eta nik aurkezpentxoa egin nuen izen honekin: En castellano, por favor. Azken urteotan herritarrek helarazi dizkiguten erantzunen zerrenda bat neraman. "En castellano por favor" da, hain zuzen, modurik goxoena herritarrari erdaraz egin dezala eskatzeko. Badago ere "o me haces en castellano o te vas al final de la fila a que te toque el euskaldun"... Holako zirtzi edo bederatzi atera nituen. "Háblame en cristiano" ez, baina antzekoak. Eta normalean administrazio publikoko langileek esaten dituzte. Hori onartezina da.

Irakaskuntzaz ere hitz egin nahi nuke apur bat. Hortxe ikusi ditugu euskaraz ez dakitenak euren hizkuntz-eskubideen aldarria egiten. Itxialdian egon ziren irakasleez ari naiz noski...
Hori oso bitxia da. Euskalgintzak jakin izan du eztabaida hizkuntza-eskubideen parametroetara ekartzen, baina kontua da edukia eman behar zaiola horri ere. Hizkuntza-eskubideez hitz egiten hasi eta orain, bat-batean, berez eskubideak ez direnak eskubidetzat agertzen dira. Nik dakidala, pertsona horiei ez zaizkie hizkuntza-eskubideak urratu. Erdaraz egiteko eskubidea dute beren bizitza pribatuetan, ziuraski administraziora badoaz eskubide hori bermatzen zaie, Hezkuntzatik jaso dituzten agiri guztiak erdaraz egongo dira... Zer hizkuntza eskubide urratu zaie? Bat ere ez. Kontua da beraien lanerako hizkuntza-gaitasun bat behar dala. Baina hori ez da eskubide bat urratzea. "No a la discriminación lingüística" (Hizkuntzagatiko bereizkeriarik ez) irakurri nuenean, banengoen hara joatekotan eta urteko txostena eramatekotan, esanez: hau da benetako hizkuntza-diskriminazioa. Eta zuk zure bizitza osoa gazteleraz egin dezakezu. Zuk hautu hori egiten baduzu, ez zaizu eskubiderik urratuko. Baina nik euskaraz bizitzea erabakitzen badut, urratu egingo zaizkit. Hortaz, ez erabili hitzak modu desegokian. Erraza da -Katalunian ere hasi dira hori zabaltzen- gaztelania hiztunen eskubideak aldarrikatzea. Baina Katalunian non urratzen zaizkie hizkuntza-eskubideak gaztelaniaz egin nahi dutenei? Inon ez. Hori bai, katalana lehenesten da. Haiek ondo asmatu zuten hori garatzen: Kataluniako berezko hizkuntza dela aitortzen bada (EAEn euskararekin gertatzen den bezala), eman diezaiogun horri edukia. Eta gero, norbaitek gazteleraz nahi badu, ez zaio eskubide hori urratuko. Ni ere horren aldekoa naiz: zuk nahi baduzu, gaztelaniaz egingo zaizu, baina berez, lan-hizkuntza euskara izango da.

Euskararen kasuan, ordea, asko falta da halako zerbaitera heltzeko...
Borondate kontua da. Nik uste dut jakin beharrak onurak ekarriko lizkigukeela... Euskara lehenesten baduzu -batetik hizkuntza ofiziala delako eta bestetik Euskal Herri euskalduna nahi dugulako-, horrek betebehar gehiago ekarriko dio administrazioari. Beharra bada, administrazioak bermatu egin behar du jendeak ikastea, alegia, aukerak eman behar dizkio jendeari ikasteko. Badakigu egun batetik bestera, estatutuan-edo, "denok jakin behar dugu euskaraz" esanda ez dela dena konponduko, baina horrek ekarriko ditu beste ondorio batzuk. Eta halako neurri batek ez gaitu harritu behar, oso gauza normala da.

Hizkuntza-eskubideen berri munduan zehar

Atzerrian dezente ibili zinen iaz, aurten ere bai. Zer helburu dauka horrek, zer lortzen da?
Helburua, batetik, Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen egoera nazioartekotzea da. Bestetik, nazioartean eragitea. Badira gure hizkuntzaren normalizazioan, neurri batean, eragina duten instituzio europar batzuk eta... Baina nazioartean, zoritxarrez, eta hori gero eta gehiago ikusten da, talde-eskubideak, eta hizkuntza-eskubideak horien barruan, ez dira existitzen. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ez du hizkuntza-eskubideez hitz egiten. Kultur-eskubideez bai, baina gure iritziz, hizkuntza-eskubideak eskubide zibilak dira, ez kulturalak.

Beste eskubide batzuei lotuta daudelako?
Hala da, hizkuntza-eskubideak zehar-lerroa dira. Gure lana, beraz, erakunde horietan hizkuntza-eskubideak mahaigaineratzea izaten da. Orain aste batzuk, adibidez, Atenaseko Gizarte Foroan egon ginen. Hor ari dira Europa berri bati buruz hitz egiten: oreka sozialean oinarritutako Europa, langileen Europa... Eta hizkuntza-eskubideak aldarrikatzen badituzu, modu arraroan begiratzen zaituzte. Baina berdintasunezko Europa eraikiko badugu, guztiok izan beharko ditugu eskubide berak.

Eta oro har, nola hartzen zaituztete atzerrian?
Normalean oso ondo. Jakina, gehienetan gurearen antzeko egoeratan dauden herrietara joaten gara, eta horkoak lagun ditugu, noski. Europako Gizarte Foroan, agian, arrotzagoak ginen, baina normalean harrera ona egiten digute. Badugu ingeles hutsezko lauhilabetekari bat, munduan zehar 600 eragile eta norbanakori bidaltzen zaiena, eta badakigu irakurri egiten dela. Pozik gaude alde horretatik, eredu bihurtu garelako. Katalunian eta Galizian, esaterako, Behatokiaren antzeko erakundeak sortu dira azken urteotan.

Behatokiaren bulego berria Baionan
"Iparraldean euskalgintzarekin dugu harreman gehien -azaldu digu Paul Bilbaok-, hor lan berezia egin behar delako eskubideen alorrean: kontzientziazioa, gizarteratzea… Hala, uztailaren 1ean bulegoa zabalduko dugu Baionan, ezinbestekoa delako bertan lan egitea. Oso zaila da Hegoaldetik egitea Iparraldeko lana. Eta lehentasunak Euskararen Telefonoa jartzea -oraingora ere dei dezakete, noski-, eta hizkuntza-eskubideak gizarteratzea dira. Bestalde, asmoa dugu, 2007an ez bada 2008an, txosten bat eramateko Nazio Batuen Erakundeari, Frantziako Estatuak daukan politika azalduz».


Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude