Baluarte


2021eko uztailaren 16an

Maiz, ez dut erranen beti, ezta oso maiz ere, baina bai behar baino gehiagotan, euskal abertzaletasunak berak eman dio sinesgarritasuna UPNren politikari. Horrekin ez dut erran nahi Nafarroako agintarien demasien errua alderdi abertzaleena denik. Inolaz ere ez. UPNko politikariak dira UPNko erabakien erantzule bakarrak. Baina Nafarroakoa zergatik den eskuin lotsagabeenetarikoa galdetuz gero, abertzaleen jarrerak eta adierazpenak -edo, nahiago bada, zenbait abertzalerenak- kontuan hartu beharko genituzkeelakoan nago. Eta, jakina, ETA ere behar genuke kontuan hartu.

ETAk zaildu egin du jende anitzen bizitza, baina, aldi berean, ideologia batzuen biziraupena ikaragarri erraztu du. Gehixeago zehazte aldera, hainbat politikariren edo jende arrunten bizitza hondatuz, esparru zabala eraiki du, non navarrismoa izeneko ideologia eroso bizi izan baita. Horri esker, diskurtso zinez primarioa erabilita, navarrismoa nagusi bihurtu da gure probintzia honetan. Normala da, beraz, navarristak hain urduri egotea azken bolada honetan. Terrorismoaren izenean gehiegikeria mota guztiak justifikatzen hainbertze urte eman eta gero, ulertzeko modukoa da asaldatzen hasi izana. Orain, abian dagoen prozesuan, UPNren zuzengabekeriek, zuzengabekeriak izateaz gain, zuzengabekerien itxura ere badute, galdu egin baitute lehen ETAren ekintzek edo ETAren existentziak berak ematen zieten sinesgarritasun hori.

Hain denbora luzean xinplekeriez elikatu ondoren, hainbat urte oinarrizko diskurtso landugabe baten leloak errepikatzen pasatu eta gero, orain ohartu dira dena errekara joateko arriskuan dagoela, eta lelo berriren baten bila hasi dira. Nafarroa blindatu behar dela omen da bururatu zaien hoberena.

Niri, zer nahi duzue, izugarri gustatzen zait lelo hori, UPNkoen beldur eta tema guztiak agerian uzten baititu, zaila baita hain esaldi motzean hain ongi laburbiltzea alderdi baten funts ez-demokratikoa, bai maila diskurtsiboan, bai maila sinbolikoan. Nafarroa blindatu: politikarako tenore honetan, Nafarroako agintarien nahi handiena bakean uztea da. Haiek, bederen, ez dute deus eztabaidatu nahi, ez dute Nafarroaren estatusa zalantzan jartzea nahi, eta badaezpada, argi utzi dute estatus hori aldatu nahi dutenek ez dutela zilegitasunik Nafarroako Gobernuan egoteko. Edozein eztabaidatatik kanpo, edozein aldaketatatik urrun, diskurtso horren bitartez demokraziaren zein beldur diren adierazten ari dira hemengo agintariak. Beraz, blindatu behar da Nafarroa, betidanik beraiena izan den jostailua inork ken ez diezaien, inor ausart ez dadin beraiena denik ere zalantzan jartzera. Diario de Navarra egunkarian, Ollarrak jada erran du "Nafarroa nafarrek erabakitzen dutena izanen dela" dioen leloak nazkatzen duela. Nafarroa, betidanik, Diario de Navarrak erabaki duena izan baita.

Blindar Navarra. Sarasolaren Zehazki hiztegian bi aukera ematen zaizkigu blindar hitzerako: bata, orain arte baliatu dudana, blindatu alegia; bertzea, gotortu. Arras polita iruditu zait bigarren hau, "gotortu" hitzak gotorlekura naramalako, Iruñeko gotorlekura, zitadelara alegia, eta haren baluarteetara. Naski irakurleak jakinen duenez, Baluartea izan da azken urteotan Nafarroako Gobernuak egin duen eraikin enblematikoenetako bat. Zitadelaren baluarte bat zegoen tokian dagoelako paratu omen zioten izen hori, baina ezerk ez digu galarazten izen horri balio sinbolikoa ere esleitzea, edo pentsatzea Nafarroa baluarte baten moduan imajinatzen dutela UPNkoek, kanpoko erasoen kontra, Navarrismoaren diskurtsoan, kanpoko indarra baita euskal abertzaletasuna. Zer kasualitatea: XVI. mendean ere, kanpoko erasoei buru egiteko egin zuten zitadela, gero barneko populazioa kontrolatzeko erabili arren. Oraingoan ere, teorian, kanpoko etsaien aurka gotortu behar da Nafarroa, baina akaso beldur handiagoa diote barneko iritzi disidenteari, terrorismoaren kontura jada zikintzen ahal ez duten horri.


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude