Aitor Arana: "‘Editorea’n ez dut ezer asmatu"

  • Aitor Aranaren Editoreak jaso du Donostia Hiria Kutxa antzerki-saria aurten. Zenbait euskal editoreen gainean hainbat euskal idazlek duten iritzi eskasa du gai. Are, esan daiteke editore horien aurpegirik okerrena islatzen ahalegindu dela egile txapelduna, jakin, ondotxo dakien arren editore horiek asko min dakizkiokeela, antzezlanean inoren izenik aipatzen ez badu ere. «Beraiek badakite nortzuk diren -dio Aitor Aranak- eta orduan, bada... Baina beste idazle asko mindu gara ere egin zaizkigun gauza desegokiengatik, eman zaigun trataera desegokiarengatik. Jende asko dago minduta: depresioak sortu zaizkiona, delako editoreen bulegotik negarrez edo ia negarrez atera dena... Eta hori guztia saihestu zitekeen, azkeneko hamar-hogei urte hauetan ez zen gertatuko, errespetuzko eta gizalegezko tratamendua izan balitz editore horien aldetik». Eta honetaz eta hartaz jarraitu du mintzatzen.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
70 bat liburu idatzia omen zara, aurrenekoa hogeita bat urterekin.
Hala uste dut, ez dakit zehazki. Dena den, lehenengoa Azkonarren laguna izan zen. Garai batean Elkar argitaletxeak antolatzen zuen Bilintx sarian irabazteko zortea izan zuen.

70 liburu euskal literaturan argitaratzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, gero!
Gauza bat bereizi behar da hor. Nik, literatura egiten dudanez, euskalkietan ere banabilenez, eta itzulpenak ere egiten ditudanez, horiek denak zenbatuta ateratako kopurua da hori. Nobela bat izan, hiztegi bat izan, saiakera bat edo itzulpen bat izan, zerrenda horretan berdin zenbatzen dira, eta ez dira gauza bera. Liburuaren azal-hegalean jartzeko zifra da.

Haur literatura egiten duzu, eta baita helduena ere.
Bai. Hori ere bereizi behar da, niri bereizketa hori gustatzen ez zaidan arren. Gogoratzen naiz hamaika urte nituenean helduen literatura oso maite nuela. Asko irakurtzen nuen -gehienbat beldurrezko eta misteriozko liburuak-, eta zorionez Legazpiko liburutegian bazegoen emakume jator bat, Arantxa izenekoa, laguntzen zidana. Inoiz ez zidan trabarik ipini. Helduen liburuak aukeratzen banituen, bada, haiek irakurtzen nituen. Alegia, nik ez dudala sailkapen horietan sinesten. Uste dut interesa duenak nahi duena irakurri behar duela, eta ez zaiola mugatu behar, gainera. Baina mugaketak merkatuari erantzuten dio. Jende asko joaten da liburu-dendetara halako adinetako neskatoarentzako edo mutilarentzako liburu baten bila. Eta liburu saltzaileei lagungarria zaie kontrazalean jartzen badu «10 urtetik aurrerakoentzat» edo «8-10 urte bitartekoentzat». Eta hori ere onartzen dut.

Dena dela, zenbat dira helduentzat idatzi dituzun liburuak?
Literaturakoak? 35-40 bat. Oraintxe beste bat etorriko da, Elea argitaletxean. ETAren gatazkari heltzen dio, gordin samar. Idazleek urte askoan izan dugu gaia tratatzeko horrelako beldurra, oso idazle gutxi ausartu da. Ni, garai batean, nekatuta nengoen gai horrekin, hain gogaiturik ez nintzela ausartzen; baina duela bi urte harrikada izan nuen, eta, Antso Nagusiaren koroatzea zela-eta mila urte bete zirenean, nobela bat idatzi nuen, Antso Nagusiaren aitzakian ETAren ingurukoa. Errege hilobia du izenburutzat.

Idazle bezala eskarmentu handia duenak, liburu horiek plazaratzeko beharrezko dituen argitaletxeekin ere izan behar, ez da hala?
Beno, editore batzuk ezagutzen ditut. Nolanahi ere, ni, sariei esker argitaratzen hasi zen idazlea naiz.

Asko irabazi al dituzu?
Ez dakit. Beharbada, ez. Baina badago eztabaida sariketek ezertarako balio duten ala ez. Fernando Morilloren oso laguna naiz, eta hura ere sariketei esker hasi zen argitaratzen. Alberto Ladron Arana ere bai, oker ez banago. Orduan, ni sariketen aldekoa naiz. Je-je-je. Baina galdu egin naiz, editoreez zen galdera. Laburtuz, sariei esker hasi nintzen argitaratzen, eta gero, pixkanaka, ezagun samar egiten hasi nintzen mundu honetan, eta berez argitaratzea izan nuen. Oso saltseroa naizenez, zeharo gai ezberdinak lantzen ditut. Ez dut batere beldurrik zientzia fikziozko nobela bat, edo beldurrezkoa bururatzen bazait, hura idazteko. Edo sexuari buruzkoa -nahiko gordinak dauzkat, gainera; porno generoan sailkatuak-. Iruditzen zait euskal literaturak denetik eduki behar duela, literatura guztiak duten bezala. Baina horrek, ondorio moduan, argitaletxe ezberdinetan argitaratu behar izatea ekarri du, oraindik ere argitaletxe batzuk fraideen eskuetan daudelako, eta beste batzuk ez dutelako pornografia argitaratu nahi. Beste batzuk ausartagoak dira eta bai, onartzen dizute. Hurrengoak, gazte eta haur literaturan dabiltza, eta beste batzuk ez dute halakorik. Nik, denetik idazten dudanez, han eta hemen argitaratu behar izan dut.

Ba al da Euskal Herrian zuk harremanik izan ez duzun argitaletxerik?
Iparraldean eta Araban. Ni, gehienbat, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan ahalegindu naiz.

Horietako guztiekin saiatuko zinen...
Guztiekin ez nuke esango. Asko daude!


Gauza da Editorea idatzi duzula, eta euskal editoreen aurpegirik okerrena agertzen da hor. Zer da, mendeku bat?
Hori galdetu izan didate, eta komunikabideren batean mendekua dela jarri dute ere. Baina nik, egia esan, ez dut mendekua hitza inoiz aipatu. Kritika latzak daude hor. Nire ikuspegitik begiratuta, dotore gehiegikeriak egon dira, eta editore batzuek gauzatu dituzte. Batzuek, diot, nire Editorean ez da editore bakarra azaltzen. Nahiz eta garrantzitsuena bat bakarrik izan, hainbat azaltzen dira.

Ba al da euskal literaturan zuk deskribatzen duzun halako editore zatarrik?
Lanaren hitzaurrean esaten da egiazko gertakarietan oinarrituta dagoela. Eta hori esateko, berresteko eta berriro esateko beldurrik ez daukat. Baieztatu egin ditut, eta kontrastatu, nire bizitzan gertatutakoak eta heldu zaizkidan informazioak, egia ote ziren ala ez segurtatzeko, argitaratu aurretik. Editorean ez dut ezer asmatu. Hainbatek esan dit zilegi dela asmatzea, e! Baina nik hasieratik esaten nuenez kontatutakoak egiazko gertakarietan oinarrituta zeudela, ez nuen gauza faltsurik sartu nahi.

Zure liburuak Ur Apalategiren Gure gauzak SA dakar gogora. Hark iradokia al da?
Hemen bi katu bizi gara -alegia euskal kulturan-, eta gauza hauen berri izaten dugu. Nik Editorea argitaratu baino lehen, uste dut euskal literaturako jende gehienak zekiela hori bazetorrela, gauza ezaguna zelako. Zergatik? Jende asko kontsultatu nuelako hori idatzi aurretik. Hamabost idazle, bost editore eta bi kazetari kontsultatu nituen, beraien iritzia eskatuz, beraien bizipenak, kontrastatu ahal izateko. Ur Apalategiren nobela hori ez neukan irakurrita Editorea idazten ari nintzenean, baina berarekin egon nintzen, hiruzpalau aldiz, Editorea argitaratu aurretik.

Egin zenituzten iruzkin horien gainean zer edo zer jakiterik ba al dago?
Horrelako lan bat idaztearen alde onak eta txarrak komentatzen genituen. Nik uste dut onuragarriak direla. Mingarriak ere izan daitezke -inori ez zaiolako gustatzen honelako kritika gogorra egin diezaioten-, baina onuragarriak ere bai, hemen dotore gehiegikeriak egin direlako. Hemen eroso agertzen garenean-eta, askotan ez ditugu hainbat gauza kontuan izaten, eta nik uste dut hori nahikoa frogatua gelditzen dela Editorean. Gai honen inguruan gerorako lekukotasuna utzi nahi nuen nik. Hemen ez gara izan denak «oi zer jatorrak eta zer onak euskararen alde!». Zorionez, gehiengoa bai; badira oso guraso jatorrak eta langileak, eta beraiei esker ikastolak jarri ziren martxan, eta abar. Euskalgintzan herria oso garrantzitsua da. Beste herri batzuek ez daukate guk daukagun ekimena. Guk badugu, baina dena ez da arrosa kolorekoa, gauza zatarrak ere badira. Eta literatur munduan ere badira. Bestalde, beste nazio batzuetan oso ohikoak dira honelako lanak; hemen eskandalizatu egiten gara. Orain, egia da ere Editorean norbaitek bere burua islatua ikusi dezakeela.

Gurea herri txikia dela zenioen. Apustu asko egon al dira editorea hau edo bestea izan litekeela esanez eta izena jarriz?
Galdera ausarta da hori. Saiatuko naiz erantzunean ere ausarta izaten. Lan honen berri izan dutenek, gertakariengatik eurengatik, esango nuke %90ak asmatzen zutela nor zen editorea. Editore bakar bat ez dago hor, baina baten gorabeherak agertzen dira gehienbat. Hori nor zen, uste dut mundu guztiak asmatzen zuela. Horrek pentsarazi beharko lioke berari ere. Pertsona horrek pentsatu beharko luke zergatik gauza txarrak aitatzen ari garen honetan, jende gehienari izen jakin batera joaten zaion burua. Nik ez dut aukerarik izan, argitaratuz gero, editore honekin ez bestearekin hitz egiteko. Baina niri gustatuko litzaidake delako editore horiek jakitea gertakaria komentatzen hasi eta, di-da, izenak ateratzen direla.
Pilar Iparragirre


Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude