Sao Paulon euskara eskolak


2021eko uztailaren 19an

Beasainen jaiotako Estebe Ormazabal 1996an heldu zen Brasilera lan kontuak zirela medio, Danimarkan, Italian, Ingalaterran, Alemanian, Suitzan eta Irlandan ibili ostean. Hasieran denboraldi baterako geratzeko asmoz, baina maiz gertatzen den legez, usteak usteldu eta bertan bizi da egun. Azkue hondarribitarra berriz, duela sei urte iritsi zen. Londresen zela orain bere emazte den Marina ezagutu eta berarekin etorri zen.

Bai batak zein besteak euskara erakusten du Sao Paulon. Haatik, euskarazko klaseak ematea ez da bat-batean sortutako zerbait, aurrekariak egon badaudelako. Ormazabalek azaldu digu: «Xabier Harluxet baionarra ezagutu nuen orain zortzi urte eta elkarrekin hasi ginen hainbat ekimen antolatzen, Euskal Etxeko giroa suspertze aldera. Horren harira, lehenengo euskarazko kurtsoa antolatu genuen Sao Pauloko unibertsitatean. Hilabeteko ikastaroa izan zen eta Eusko Jaurlaritzak ordaindutako irakasle bat ekarri genuen. Hala ere, lan kontuek beste norabait eraman gintuzten bai Harluxet eta baita ni ere eta ekimen horri ez zion inork jarraipenik eman. Itzuli eta euskal etxearekin jarri nintzen harremanetan euskarazko klaseak berriz antolatzeko. Orain dela urte batzuk HABEko kanpo harremanetako arduradun Zinkunegi Sao Paulon izan zen eta harekin hitz egin ostean afixak jartzen hasi ginen. Lehen egunean 50 lagun gerturatu ziren gure harridurarako. Ikasleetako bat Sao Pauloko unibertsitateko irakasle da eta hark esan zidan unibertsitatean bertan euskarazko klaseak emateko aukera zegoela. Dena den, gauza asko nituen esku artean eta ezin nintzen guztietara iritsi. Orduan Iker ezagutu nuen».

Iker Azkuek astean behin ematen ditu klaseak. Estebe Ormazabalek, aldiz, hamabostean behin. Klaseetan, euskara eta euskal kultura uztartzen dituzte eta 70 ikasle inguru dituzte. Ikasle taldea heterogeneoa da oso: 60 urtetik gorako jatorri euskalduneko jendea, gazteak, batzuk euskal abizena dutenak baina Euskal Herriari eta euskarari buruz deus entzun ez dutenak. Azkueren esanetan, «jakinguragatik gerturatzen dira, batez ere. Nire ikasle gehienak filologiako ikasleak dira eta euren klaseetan entzun dute nola hizkuntza berezia den, Europan hitz egiten den hizkuntzarik zaharrena, jatorri ezezagunekoa... horrek jakin-mina pizten du haiengan». Euskal Herriko ohitura eta tradizioen inguruan jakin nahi dute. «Euskal mitologia, bertsolaritza, euskal kirolak, aspaldiko ogibideak (hala nola, arrantza eta artzaintza), musika, oro har denetarik jakin nahi dute», gaineratu digu hondarribitarrak.

Iaz egin zuten euskarazko klaseen lehen deialdia eta orain gutxi beste deialdi bat zabaldu dute. Bai batean zein bestean, gelak txiki geratu dira jendearen erantzunaren aurrean. Ikasleetako bat Adan Cunha brasildarra da. Ikasleek ez dute ia erreferentziarik euskara eta Euska Herriaren inguruan eta duten apurra «euskal arazoak» sortutako oihartzunetik jasoa da. «Nazioarteko terrorismo eta arazo politikoekin zerikusia duten gaiak ikasterakoan entzun nuen lehenengo aldiz euskararen inguruko zer edo zer», azpimarratu du Cunhak. Erronkak gustatzen zaizkio Adan Cunhari eta euskaraz ikastea desafio handia da berarentzako: «Erromatarrei, Erdi Aroari, Francoren diktadurari eta beste hamaikari egin dio aurre euskarak. Hori dela eta, nire buruari esan nion, ‘hizkuntza horrek zoragarria izan behar du’. Gainera, irakasleek pazientzia handia dute gurekin eta oso onak direla uste dut». Momentuz ez du Euskal Herria ezagutzeko paradarik izan, baina izugarri gustatuko litzaioke bertara joatea, «euskaldunen kultura zoragarrian gehiago sakontzeko».

Euskal Etxea 1957koa
Pedro Alvares Cabral Portugalgo itsasgizona izan zen egungo Brasil lurraldea zapaldu zuen lehen europarra 1500. urtean. Amerikaren aurkikuntzak kolonizazioa hedatu zuen lurralde hartan, batez ere, portugaldar eta espainiarren eskutik eta Brasil ez zen salbuespena izan, inondik ere. Portugaldarrek bereganatu zuten eta jende andana hasi zen bertara joaten. Horien artean euskaldunik ere bazen, hain zuzen ere Azpilikueta nafarra. Ordutik aurrera euskaldunen emigrazio zaparrada atertu ezina izan da, baina ez dira inoiz ere komunitate bezala eratu, harik eta 1957an Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxea eraiki zuten arte.

1940. urtetik aurrera gune industrial garrantzitsu bilakatu zen Sao Paulo eta horrek jende asko erakarri zuen bertara, batik bat, burdingintza esparrura. Urte haietan, besteak beste, 36ko Gerratik eta horren ondorengo giro politikotik ihes egin zuen askok eta horietako askok eta askok erroak bota zituen Brasilen. Haiek erein zuten euskal komunitatea izango zenaren lehen hazia. Bergaretxe eta Zubizarreta izan ziren hanka egin zutenetako bi eta haien eskutik hasi zen Sao Pauloko Euskal Etxea gorpuzten. Gaur egun Brasilgo hiri horretan dagoen bakarra da. Nolanahi ere, euskal etxeak gorabehera handiak izan ditu bere ibilbidean eta erabat baztertua izateko arrisku bizian egon da, ez bada Estebe Ormazabal eta Iker Azkue bezalako jendeagatik, zeinak berpizte lanetan egundoko lana egin duten.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude