Nahia eta errealitatearen artean


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Duela urte batzuk urte askoan landutako proiektua lortuko zela zirudien: EAEko hiru Aurrezki Kutxen bategitea (Bizkaiko BBK, Gipuzkoako Kutxa eta Arabako Vital). CANrekin erlazioak mantenduko zirela esaten zen, egungo marko juridiko-politikoak zailtzen bazuen ere. Bategite prozesuaren hasiera plazaratu ere egin zen euskal Aurrezki Kutxetako hiru presidenteekin batera. Hilabete batzuk geroago, aldiz, bategite prozesua bukatutzat jo zen, prozesuan zailtasun politikoak egon zirela esanez. Aurretiaz ere horrelako zailtasunak izan ziren.

Zeintzuk dira zailtasun politiko horiek? Argi dago: euskal politikari gehienek (EAJ, EA, EB, PSOE) bategite prozesu hau burutzeko borondate politikoa bazuten arren, PP kontra zegoen. Eta PPk Arabako bere Vital Kutxa kontrolatzen duenez, bategitea gauzatuko balitz, boterea galtzeko beldur zen. Euskal alderdi politikoek ezin zuten elkar ulertu, eta hau oinarrizkoa zen bategite prozesua burutzeko. Ezker abertzalea, marko politikoa osatzeko, prozesu honen alde zegoen, beti ere, aurreragoko akordio batean CAN ere sartzekotan; horrela, Euskal Herriko Aurrezki Kutxa bakarra osatuko litzateke.


Nola dago orain prozesu hau?

Horretarako bategitera doazen euskal kutxen protagonisten adierazpenak hartu behar ditugu kontuan. Adierazpenok martxoa eta apirilaren artean egin dituzte finantza entitate bakoitzaren ospakizunaren inguruan. Hau da, duela bi hilabete. Eta egun horietan edo aurrekoetan gertaera esanguratsuak ere izan dira.

Hala, BBK eta Kutxak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Kutxen bategitearen alde jarraitzen dute. Vital Kutxaren presidentea PSEkoa bada ere, eta bategitearen alde badago ere, bere administrazio batzordea PPk kontrolatzen duenez, ez du bategitea onartzen. Eta Nafarroakoak, UPNren eskutan, Euskal Autonomia Erkidegoko merkatuan bere negozioa zabaltzeari ekin dio.

Esan beharra dago elkarrenganako errespetua eta Hego Euskal Herrian Kutxa bakoitzak beste probintzietan eskua ez sartzea izan dela orain arte ohikoena lau Aurrezki Kutxen artean. Hauek Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioaren barne daude.


Adierazpenak eta gertaerak

Martxoaren 25ean, Xabier Iralak, 2005ean 199 milioi eurotako onurak izan zituen BBKko presidenteak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru Kutxen bategitea indarrean zegoela adierazi zuen publikoki. Esan zuen bategitearen ondorio ekonomikoei buruzko ikerketa tekniko baten arabera, bategiteak hiru Kutxek dituzten balioen zenbatekoari %50 gehituko liokeela. Hiru entitateek ahal dutena egin dutela baieztatu zuen, baina «egungo legea aldatzeko lege-giroa aldatzea beharrezkoa da, honek gure ustez, proiektuak behar duen bermea izatea galarazten baitu». PPri aipamena eginez, Iralak esan zuenez «legegintzan ez dago aurrerapausorik eta guztiz deitoratzen dut alderdi politiko baten interes partikularrak nahiago izatea hiru kutxen bategiteak gizartean izan dezakeen onura baino». Ideia bertsuak azaldu zituen maiatzean Bilbon egindako foro ekonomikoan.

Martxoaren 30ean, Gregorio Rojok, 2005ean 55,8 milioi eurotako onurak izan zituen Vital Kutxaren presidenteak, gainontzeko euskal kutxekin «itun estrategikotan» interesa azaldu zuen. Rojok esan zuenez, «Vital Kutxaren organo zuzentzailearen zeregin garrantzitsuenetarikoa, finantza sektorean aurrerago izango diren mugimenduak aurreikustea da, ari garen merkatuan gure entitateari dagokionez galerak saihestearren». Horretarako, beste euskal kutxekin «itun estrategiko» horien alde egin zuen. Hala ere, biharamunean egindako Vital Kutxaren Batzarrak kide erdiak eta administrazio batzordekoak berritu zituen. Kontseilu berri hori, gehiengoa PPren esku, bategitearen kontra dago.

Apirilaren 1ean, Carlos Etxeparek, 2005ean 176 milioi eurotako onurak izan zituen Kutxako presidenteak, esan zuen proiektua «bizirik» baina «lozorroan» dagoela. Etxepareren iritziz, bategiteak «beste bezero batzuk izaten utziko liguke eta beste dibisio batean jokatzeko aukera emango liguke, Champions dibisioan». Etxeparek baieztatu zuen Kutxa kudeatzaile gogotsua izango dela, itun-prozesu konplexu batean behar den adostasuna lortzerakoan eta etorkizunean proiektua egi bihurtzeko, konfiantza sortuz jarraituko duela.

CAN gainerako Hegoaldean zabalduz doa

Orain arte Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioan dauden euskal Aurrezki Kutxak elkarrenganako errespetua zuten eta berea ez zen lurraldeetan ez zuten eskurik sartzen. Oinarri hau Nafarroako Aurrezki Kutxak, CANek, hautsi du. 2005ean 107 milioi eurotako onurak izan zituen CANek eta Hego Euskal Herriko gainerako lurraldeetan ere negozioa zabaltzea erabaki du bere kasa.

550.000 bezero dituen entitateak, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan 2008 urtera arte 50 bulego irekitzea erabaki du. Horretarako 60 milioi euro inbertituko ditu eta 150 lanpostu sortuko. 2006 urte honetan bertan 12 bulego irekiko ditu, 2007an beste 25 eta 2008an 13. CANek Hegoaldean irekiko dituen lehen 35 bulegoetatik, 12 Gipuzkoan irekiko dira, beste 10 Bizkaian eta 3 Araban. Guztietan izango dira unitate espezifikoak enpresei, higiezinen sustatzaileei, banku pribatuko bezeroei eta negozio espezialduei zerbitzua emateko. Hedapen egitasmoaren baitan, 2006 urte honetarako helburuen artean, gainontzeko Hegoaldeaz gain, Madril eta Katalunia ere baditu. Hauetan hurrenez hurren, 29 eta 16 bulego ireki nahi ditu. 2008rako CANek Nafarroatik kanpo 232 bulego izango ditu, eta Levanteak 2007an eta 2008an hartuko du garrantzia.


ASTEKARIA
2006ko ekainaren 18a
Azoka
Azkenak
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Yael Braun-Pivet izango da berriz Frantziako Asanbleako lehendakaria

Frantziako Asanbleak Yael Brau-Pivet hautatu du legebiltzarreko presidente. Lehia aurreikusten zen FHB eta Macronisten artean, eta azkenean, gutxigatik bada ere, lehendakariaren alderdikoak gailendu dira.


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Eguneraketa berriak daude