Gerrigintza errotikoa


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gerrigintza. Lagun bat ikusi berri dut gerriko minez eta, nola den jardun handikoa kultura, gizarte eta herriko gaietan, berritu egin zait frankismoaren hondarretan erabiltzen genuen esaldia, gure egoera adierazteko: herrigintza asko, gerrigintza gutxi. Alegia, gutxitan ematen geniola gorputzari hain gustuko zuen gerri mugimendu hura; eta, bere ordez, herriarekiko jardunean erabiltzen genuela indarra eta aurkitzen poza, horretan sublimatuz gure desio bete ezinak.

Bete ezinak, bai. Sasoi hartakoa da beste esaldi hau ere: Donostian, larrutan egitea ez da bekatu, mirakulu baizik. Izan ere, 50eko hamarkadan jaio eta 70ekoan hormonen morroi ginen belaunaldi hura, ahoz bakarrik ginen aurreratuak sexu kontutan. Esan nahi da praxi motzekoak ginela, behintzat herrigintzan murgilduta genbiltzanak. Entzun, entzuten zen beste batzuk gogotik igurzten zutela larrua; baina haiek kontzientzia gabeko alienatuak ziren eta gutxietsi egiten genituen taldean geundela, nahiz gero inbidia genien bakarka gelditzean.

Dena den, eta barka sarrera luzea, ez dakart gerrigintza berba hau nostalgiazko ariketa gisa. Bego sexu galdua unibertsoko zulo beltzen auzoan. Baina, nago, bizi dugun une politikoan beste ezer baino beharrezkoagoa izango dugula gerria, txukun samar aritzekotan.

Gerri malgua eta ondo landua beharko da erasoak saihesteko, berdin zurrumurru gisa hedabideetan agertuko direnak, edo epaitegietakoak; batzuk eta besteak ez baitira berehala bukatuko, baizik areagotuko, ibilbidean urratsak egiten diren neurrian. Era berean, gerri ona beharko dugu denok bakoitzak dituen azken helburuak moldatzen jakiteko, une honetan gauzagarri diren neurrietara. Eta pentsa dezagun herritarrok, ordezkari politikoak gauza batzuk aldarrikatzen ari direla prozesuaren hasieran, baina gerriak -indar erlazioak- behartuko dituela beste batzuk onartzera amaieran.

Errotikoa. Erradikal hitza latinetik eratorria da, eta sorpresaz ikasi nuen gaztetan bere erro gramatikala sustrai hitza dela. Hau da, etimologikoki erradikala da arazoen erroetara jo eta horietatik abiatzen dena konponbide bila. Esangura horren euskal ordaina -bat behintzat- errotiko izan daiteke; jarrera errotikoa esango genuke, adibidez.

Hitz horretan, bada bereziki gustuko dudan zerbait: erotiko berbarekin duen sintonia. Eta ez dut uste udaberriko odolaren kolpeak eraginda ari naizenik, dena berde ikusten. Kasu honetan, hitzak bere baitan lituzke bi ezaugarri, etorkizunean beharrezko izango ditugunak: erradikal izaerari darion irmotasuna, eta erotismoari dagokion sedukzio ukitua.

Gurean ohikoa izan da -agian gerrigintza eskasiak eraginda- irmotasuna nahastea zakarkeriarekin; erasokor jartzen gara aukera ematen diguten bakoitzean, armetara jo izan dugu maiz historian. Iduri luke ageriko irmotasuna erabiltzen dugula ezkutu gisa, eta beharrezko zaigula gatazka maila bat irmotasunari eusteko.

Atzean hori badago, aurrera begira behar duguna beste jarrera bat da: altzairuzko eskua, zetazko eskularruan. Iraganetik datozkigun hizkuntza eta nortasuna geroratu daitezen nahi dugunok, hau da, euskaldunon komunitateak iraun dezan mundu globalizatuan, irmotasun handia beharko dugu barrenean, auto-estimu sendoa, maitasuna gure izaerari, militantzia euskararekiko. Baina, komunitatea trinkotzearekin batera, hedatu ere egin beharko dugu, bizirauteko masa kritikoa har dezan eta -zergatik ez?- hegemoniko bihur dadin Euskal Herrian. Eta hedapen lan horretan ezinbestekoa izango dugu sedukzioa, bere arma guztiekin: erakargarritasuna, ironia, probokazioa, limurketa... Euskaldun irmoak bihurtzen bagara, gainera, lider seduzitzaileak bakoitza bere inguruan, gurekin eramango dugu lidergora gure komunitatea.

Hori guztia esan nahi du gerrigintza errotikoak.


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude