Gaurko detektibeak ez dira Sherlock Holmes


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Itxaronaldi labur baten ostean, detektibe pribatuaren idazkariak baimena eman digu haren bulegora sartzeko. Guk baino lehenago beste askok zeharkatu duten atea zeharkatu dugu; detektibe pribatuei eskatu ohi zaizkien gauzak eskatzera zihoazen, eta batek baino gehiagok ezuste galanta izan du gu orain ikusten ari garen emakumea ikustean. Erreportaje honi dagokionez, Miriam du izena. Benetakoa, berak daki. Detektibe pribatuengan, izan ere, nortasuna da gauzarik pribatuena. "Gutxik dakite zertan egiten dudan lan, eta denek naukate ekonomialaritzat. Eta hala naiz gainera, baina ez dut horretan lan egiten". Hori bistan dago orain guretzat, baina zenbat eta jende gutxiagorentzat egon, hobe Miriamentzat.

Detektibe pribatuen urrezko araua zein den argi dago: zuhurtzia. Ez nabarmentzea. Hala egiten duenak jai eduki dezake lanbidean, eta Miriam asaldatu egiten da "ligatu nahian, neska bati lizentzia erakutsi zion" detektibearen adibidea gogoratzean. Kontua ez da norberaren bizitzaren inguruan sekreto handi bat eraikitzea, Miriamek dioskunez. Batzuri esaten die, beste batzuri ez. Baina sekula ez du alferrik zabalduko. "Hiri osoak baleki detektibea naizela, akabo".

Detektibeek hutsune bat betetzen dutela aldarrikatu digu Miriamek: poliziak egin ezin dezakeen lana. Bestalde, poliziak inola ere egingo ez lituzkeen lanak ere hartzen dituzte detektibeek, senar-emazte desleialen balentriak ikertzea, esaterako. Geroago mintzatuko gara sakonago horretaz. Ligatu nahi zuen hark bezala, gure detektibeak ere badauka bere lizentzia, Madrilgo Barne Ministeritzak emana. "Lehenik eta behin ikasketak egin behar dira, eta gero zenbait baldintza bete". Ikasketek hiru urte irauten dute, eta unibertsitate mailakoak dira. Euskal Herrian ez dago halakorik, baina. Espainiako Estatuan, Bartzelonan, Madrilen edo Salamancan baino ez dira ikasketok eskaintzen.

Detektibegaiek gainditu beharreko ikasgaietan, zuzenbidearekin zerikusia dutenak dira gehien. Legediaz dezente jakin behar dute, baita ikerketa-teknikaz ere. Hirugarren urtean, armak erabiltzen ere ikasten dute, badaezpada. Titulua eskuratuta, lan-baimena lortzeko moduan izango dira legeak ezarritako baldintzak betetzen dituztenak: aurrekari penalik ez edukitzea, aurreko urte bietan funtzionario jardun ez izanaà "Lehen ere bazen detektiberik, baina ikasketarik ez", gogoratzen du Miriamek. "Lizentziak nahi zutenei ematen zizkieten, eta hala, nortzuk ziren detektibe pribatuak? Bada, polizia ohiak, erregimenari atxikiak batez ere".


Zer ikertzen dute?

Detektibe pribatuek hainbat arlotan egiten dituzte ikerketak. Ahaztu Poirot, Sherlock Holmes edo, etxera etorrita, Jon Bidart. Hilketak eta horrelakoak argitzea poliziaren eginkizuna da. "Guk, teorian, ezin dugu deliturik ikertu, baina nik hala ere hilketa bat ikertu dut", azaldu du Miriamek, "ustezko hiltzailearen familiak kontratatuta". Hildakoaren familia ere bazen, bide batez esateko, loba eta amama baitziren hurrenez hurren. Ustezko hiltzailearen errugabetasuna frogatzeko itxaropenez kontratatu zuten, baina azkenean, Miriamek egindako ikerketak guztiz kontrakoa frogatu zuen: lobak hil zuen amama. "Nik, jakina, ez ditut bezeroen neurriko txostenak egiten. Esaten diedana gustuko badute, erabili egingo dute, epaiketa batean edo dena delakoan; bestela, tiradera batean gordeko dute txostena. Hori bai, kobratu, denei kobratzen diet berdin. Eta baten bat haserretu egiten da, baina egia esateko, bezeroek frogatu nahi dutena egia izaten da gehienetan".

Orokorrean, hilketa baino askoz "misterio" arruntagoetan murgiltzen dira detektibe pribatuak. Batetik, familia kontuak. Horietatik, denon gogoan daude senar-emazteen desleialtasunak, baina ez dira gehien eskatzen diren ikerketak, Miriamek azaldu digunez. Kontua izan behar da, batetik, adulterioak orain 25 urte utzi ziola delitu izateari, eta bestetik, gaur egun ez dela inongo argudiorik eman behar banaketa eta dibortzioa eskatzeko. "Orain, halako kontuekin datozenak jakinmin hutsak bultzatuta datoz. Guk aldez aurretik ematen dizkiegu bi ohar: batetik, gure txostenak ez diola ezertarako balio izango, jakinmin hori asetzeko izan ezik. Bestetik, ea gai izango diren hartzen ditugun irudiak ikusteko, oso gogorra izaten baita norberaren bikotekidea beste batekin ikustea. Eta esan behar da gainera, desleialtasun susmoekin datozenen %90, gehiago ez esatearren, zuzen ibiltzen direla".


Diru kontuak nagusi

Bestela, dirua izan ohi da bezeroak mugiarazten dituen motorea. Azken batean, dirutza polita xahutuko dute beraiek ere, detektibeari ordaintzen. Bikote barruko liskarretan, pentsio kontuak izaten dira gehien ikertzen direnak. "Bikotekide ohiak pentsioa eman behar dit, baina ez dit ematen, lanik ez daukala argudiatuta. Nik jakin nahi dut ea hori egia den", ipini digu adibidea Miriamek.

Familiatik kanpoko kontuek ere lan handia ematen dute Miriamen bulegoan. "Enpresa-ikerketa -espioitza barne-, langileen bajak, Urliak dirua zor diola Sandiarià Eta ikerketa teknikoak: bezeroek jakin nahi izaten dute ea telefonoa hartuta duten, edo norbait euren lokalean agertzen dena grabatzen dabilen. Eta alderantziz ere bai: geuk egiten ditugu prestakuntzak elkarrizketa bat grabatzeko. Legezkoa den? Jakina, zu ere elkarrizketa hau grabatzen ari zara oraintxe. Grabagailua mahai gainean duzu, baina berdin eduki zenezake sakelean gordeta. Norberak eskubidea dauka bere elkarrizketak grabatzeko. Legez kanpokoa hauxe da: nik grabagailua ipintzea zure telefonoan, zuk diozuna grabatzeko". Hori, jakina denez, poliziak baino ezin dezake egin, eta epaile baten agindupean beti ere -lege barruan arituko bada behintzat-. Detektibeek beste modu batez bilatu behar dute bezeroek eskatzen dieten informazioa. Beti zuhurtzia lagun, hori bai.
Ez dago edonoren esku

Detektibe pribatu bat kontratatzea ez da merkea. Miriamek dio garestia ere ez dela, egiten duten lan mota kontuan hartzen badugu. Ez genuen halakorik aditzera eman nahi, baina bai detektibe baten tarifak ordaintzea ez dagoela edonoren esku. Miriamek, esaterako, orduka kobratzen du, 40 euro ordu bakoitza hain zuzen, "eta kilometroak aparte". Ez da, ez, mahuka. Eta hala ere, etengabe jotzen du haren telefonoak.

"Gu pribatuak gara eta ahal duenak kontratatu egiten gaitu. Ezin duenak ez". Egia biribila, zinez. Hala ere, Miriamek uste du ona litzatekeela edonork edukitzea detektibe -kasu honetan ez pribatu- baten lanaz baliatzeko aukera. "Guk ikertzen ditugun gauza batzuk benetan garrantzitsuak direlako. Ez senarra edo emaztea beste batekin dabilen, horri ez diot garantzirik ematen, baina bai beste gauza batzuei. Esaterako, norbaitek bizitzeko diru nahikoa ez izateari, bikotekide ohiak pentsioa ematen ez diolako". Esan gabe doa kinka horretan dagoenak nekez ordainduko liokeela detektibe bati egun oso bateko lana. Horregatik, Miriamen iritziz, arazo asko konponduko lirateke ofizioko detektibea edo antzeko figura sortuta. "Epaile baten aginduetara ikerketa-lanak egingo lituzkeen norbait". Beste kontu bat da zein detektibek aukeratuko lukeen lanpostu hori, orduko 40 euro irabazteko aukera edukita.

Zirrara eta arriskua, pelikuletan baizik ez

Detektibe pribatuak hamaika eleberri eta pelikuletako pertsonaia nagusiak dira. Fikzio horien arabera eraiki dugu haien irudia, erreali- tatearekin zerikusi handirik gabea askotan. "Ez hori bakarrik", dio Miriamek, "benetako detektibeak ere ikus daitezke noizean behin telebistako saioren batean, sekulako memelokeriak esaten. Nik barre egiten dut, ezagutu egiten ditudalako eta badakidalako noiz ari diren gezurretan".

Pelikulei dagokienez, bertan ikusten dugun guztia sinesteko daukagun joeraz mintzatu zaigu Miriam. "Batzuetan, pelikula batean zerbait ikusi eta gero, pentsatu egiten dut: bihar norbait etorriko zaigu bulegora horrelako zeozer eskatzera. Eta hala izaten da". Batik bat, mikrofono direkzionalen inguruko mitologiak pizten du detektibearen amorrua. "Pelikulan ikusi dute detektibeak 200 metrora esaten direnak hartzeko gai den mikrofono ezin txikiagoa daukala, eta uste dute guk ere halakoa eduki behar dugula. Baina jendeak ez du ikusi nolako tramankuluak diren mikrofono direkzionalak, nolako pantailak dauzkaten? Ez dute ikusi futbol zelaietan urruneko elkarrizketak entzuteko zer nolako mikrofonotzarrak erabiltzen diren?".

Bestalde, benetako detektibe pribatuen bizimodua ez da Mike Hamerrena bezain zalapartatsua izaten, inork kontrakoa pentsatu arren. "Guk ez ditugu gauza arriskutsuak egiten", dio Miriamek, "zein da arriskurik handiena? Ikertzen ari garen pertsona gu nor garen ohartzea? Guk dena dakigu berataz, beraren datu guztiak dauzkagu. Hara, behin bulegoko sarraila hondatu zigun ikertzen genbiltzan batek. Baina besterik ez. Detektibe pribatuok ez ditugu gauza arriskutsuak egiten, besterik dioenak gezurra dio. Inoiz mehatxuren bat edo beste, baina horretaz gain...".


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude