Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Txotxongilo egunak

Sondikan ospatuko du UNIMAren Euskal Herriko adarrak aurten Txotxongilo Eguna. Ekainaren 17an izango da gala nagusia, baina ekitaldi andana izango da ostiraletik igandera bitarte herriko kaleetan. Euskal Herriko hamabost taldek (Behi-bi's, Antzezkizuna, Txotxongillo, Azika, Irrintzi...) hamasei ikuskizun aurkeztuko dituzte; batzuk euskarazkoak, beste batzuk gaztelaniazkoak eta bestetzuk hitzik gabeak. Teknika ugarirekin landutako lanak dira: itzal antzerkia, harizko txotxongiloak, hagatxo txotxongiloak... Horiez gain, mundu osoko txotxongiloekin osatutako erakusketa paratu dute eta haurrek txotxongiloak egiteko tailerrak egin ahal izango dituzte. Bergaran ere txotxongilo egunak izango dituzte asteburuan, Taun Taun taldeak bi urtero egiten duen Helduentzako Txotxongiloen Nazioarteko VIII. Erakustaldian. Kalean nahiz areto eta tabernetan arituko dira Pa Sucat (Katalunia), Teatro Urgente (Espainia) eta La Chana (Espainia) esaterako.


Kale musika lehiaketa Zornotzan

Fanfarreentzako, bandentzako eta kale musika taldeentzako nazioarteko lehiaketa antolatu dute Zornotzan: Haizetara. Hogei talde aurkeztu dira eta horietatik zortzi Zornotzako kaleetan ariko dira musika jotzen, ekainaren 23tik 25era: Orkestra Roma (Bulgaria), Bernie's Lounge (Herbehereak), Allegria Brass Band (Frantzia), Kumpa'nia Al-Gazarra (Portugal), Dixie Gang (Portugal), Bloco Dum Dum (Espainia), Banda de María (Espainia) eta Drinking Marching Band (Katalunia). Talde irabazleak 9.000 euro jasoko ditu eta publikoaren saria eskuratzen duenak 4.000 euro.


EAEko Arte Eszenikoen Zentrorantz
Aspaldiko eskaera da antzerki alorrean arte eszenikoen eskola ofizialarena. Duela hilabete batzuk sektoreko profesionalek egindako sinadura bilketa zela-eta, bolo-bolo ibili zen gaia. 2007-2008 ikasturterako Arte Eszenikoen Zentroa sortzeko eskaera egin zion aho batez Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari joan den astean. Hezkuntza eta Kultura Sailek azterketa egingo lukete lehenengo eta haren ostean ekingo liokete zentroa sortzeari. Bestalde, Gipuzkoa eta Bizkaiak arte eskola publiko bana sortzea eskatu zuen Eusko Legebiltzarrak.

SGAEk iaz 20 milioi jaso zituen EAEn

2004an baino %6,5 gehiago jaso zuen iaz SGAEk EAEn, guztira 20 milioi euro egile eskubideengatik. Hazkundearen arrazoietako bat musika arin eta modernoko kontzertuetako eskubideen hazkundea dela adierazi dute arduradunek eta batez ere iaz U2k Donostian eskainitako kontzertua. Bestalde, taberna, jatetxe eta bestelako aretoek musika grabatua jartzeagatik ordaindutako diruak %10,7 egin du gora. EAEn 15.000 establezimenduk ordaintzen dute musika jartzeagatik edo telebista pizteagatik kuota hori. Irrati eta telebistetatik jasotako diruak ere %17,43 egin du gora. Zinemak eta disko salmentek aldiz behera egin dute, %8,9 eta %4,9 hurrenez hurren. 2005ean EAEko 202 egilek eman zuten izena SGAEn; guztira 3.250 bazkide ditu autonomia erkidegoan.


Iñaki Egaña ez egozteko eskatuko dio PENek AEBetako Gobernuari.

Pasa den martxoaren 26an, Iñaki Egaña idazle eta Txalapartako editorea atxilotu zuen poliziak New Yorken eta lurraldetik egotzi zuen. Ameriketako Estatu Batuetan euskaldunekin erlazionatutako materiala biltzeko eta, horrenbestez, artxiboetan ikertzeko joana zen Egaña AEBetara. Nazioarteko PEN Klubak AEBetako Gobernuari eskatuko dio Egañari Mario Salegiren inguruko ikerketekin aurrera jarraitzen uzteko eta zergatik atxilotu eta egotzi zuten azaltzeko. Bestetik, Nazioarteko PEN Klubak Eusko Jaurlaritzari ere eskatuko dio hark AEBei azalpenak galdegiteko.


Neu aldizkari berria

Aisialdia, kultura eta Euskal Herriko txoko eta ibilbide politen berri emango du. Horixe adierazi dute Neu bihilabetekariaren arduradunek. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dago eta aurrerago euskarazko eta frantsesezko bertsioa plazaratu nahi dute. Lehen zenbakian Ramiro Pinillari egin diote elkarrizketa, Biarritz baletaren entseguetan barneratu dira eta gazta nola egiten den azaldu dute. Bost euro balio ditu eta 20.000 ale plazaratu dituzte.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude