Castillo Suarez: «Poetak galderak egiteko gaude. Iradokitzaileak badira, hobe»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zeure zauriak erakusten dituzu liburuan.
Bai. Zaurien edertasunean sinesten dut; zauriek uzten dituzten orbanak ez dira, niretzat, itsusiak. Izan ere, zauri baten ondotik askoz ere biziagoak dira sentsazioak, are nabarmenagoa sentitutakoa. Baina minaren exibizionismoa ez zait gustatzen. Bala hutsak exibizio ariketa bat da, nire orban guztien erakustaldia. Haatik, ez dago minetik eginda, baizik eta distantziatik -eta, beraz-, harrotasunetik.

Galtzen ikasteak garrantzi handia al du?
Inoiz ez didate eskatu zer den garrantzitsua eta zer ezinbestekoa bereiztea. Nik ere inoiz ez diot inori ariketa hori egin dezan eskatu. Nolanahi ere, azkenaldian galtzen ditugun gauzei buruz idazteko gogoa daukat, eta ez hainbeste eskuragarri eduki ditzakedanei buruz. Eta iruditzen zait galtzen ditugun gauzak garrantzitsuak izan daitezkeela, baina inoiz ere ez ezinbestekoak. Galtzearen artea ez dela zaila ikasten idatzi zuen Elisabeth Bishopek, badirela galdu nahian diruditen gauzak, eta honek ez dakarrela hondamendirik, kontua dela gero eta gehiago eta azkarrago galtzea. Jon Benitok oparitu dit poema horren itzulpena, eta libururako oso egokia da.

Hustu egin al zara Bala hutsak-en?
Ez. Nik ez dut literaturaren balio terapeutikoan sinesten. Kaltegarria ere izan daiteke idazlearendako, bere idazlana defendatu ordez bere burua defendatzen -edo, txarragoa dena, justifikatzen- ibili behar duelako. Gainera, iruditzen zait ez diegula irakurleei gure berri zehatza eman behar. Poetak galderak egiteko gaude, ez gure barne biografiaren berri emateko. Galderak iradokitzaileak badira, hobe.


* * * * * * * * * *

Bala hutsak
Castillo Suarez
Elkar
112 orrialde 11,60 euro


Castillo Suarezen poema libururik sendoena

Galtzearen arteaz mintzo den Elisabeth Bishopen poema batek ematen dio hasiera Castillo Suarezen azken poema liburuari, maite den haren galtzeak egindako zauriez hitz egiten duen Bala hutsaki. Eta hain zuen, poema batean agertzen du olerkari altsasuarrak izenburuaren zergatia. «Bala hutsek ez dute bazterreko kalterik sorrarazten;/ ez dute minik egiten, pitzadura laburrak baizik./ Ez dute nortasuna aldarazteko balio ere./ Nire bala hutsak gordeta dauzkat tiraderan:/ bereizi ginenean zuretako hartu zenuen armairukoan». Eta liburuan, tiradera hori ireki eta balak ateratzen hasi da Castillo Suarez, zauri txiki horiei erreparatzen. Dena den, olerkariak garbi utzi nahi dio Bala hutsak-en irakurleari poemotan ez dituela kontatzen harremanek dakarzkiguten dezepzio txikiak edo handiagoak besterik gabe. «Horretarako egunerokoak daude, eta normalean ez dute asmo literariorik», dio Castillo Suarezek. Hori dela-eta, poemok idaztera eraman duten asmoen aitorpena egiten du Ipuina izeneko olerkian. Hauxe dio: Poema bat ipuin zedarritua da:/ adjektiboetan daude oroitzapenak, /aditzetan etorkizunerako asmoak, /adberbioetan zalantzak / eta izenetan isiltasuna. / Nahiago zaitut biluzik, hala ere, /letrarik gabeko kanta baten gisan.


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude