Familia santua?


2007ko otsailaren 21ean
Bekozkoa ilunarazten dit kontserbadore politiko eta erlijiosoek familiaren alde egiten duten aldarri sentimental eta moralistak. Aitortzen dut ez naizela oso familia zalea: ez behintzat bizitza osoan guraso eta anai-arrebekiko harreman estu-estu, itxi eta etengabeak izatea esan nahi badu horrek. Etxetik goiz joan edo bota nindutelako izango da agian. Adiskide zaleagoa naiz. Familia emana etortzen zaigu, eta adiskideak nolerebait aukeratu egiten ditugu -guk haiek eta haiek gu-. Baina onartzen dut bi zaletasun horiek ez direla nahitaez bateraezinak. Eta onartzen dut familia, formaz askotarikoa eta aldakorra, ezinbesteko erakundea dela gizartean, eta bertan hazten eta hezten garela bizitzaren hasieran. Eta aitortzen dut, onean, familian bezalako babes eta laguntzarik nekez aurkitzen dela beste inon. Baina baita ere uste dut gizakiaren grinarik ilun eta bortitzenak familiaren barruan egosten direla -eguneroko istorioa da Kain eta Abelena-.

Familiaren inguruko arazoetako bat bere garaian seme-alabak erabat ez beregaintzea da, gurasoengandik egoki ez independizatzea. Tertulia askotako hizpide da gaur egun zenbat kostatzen zaien gurasoei adin bateko seme-alabak etxetik bidaltzea. Eta horren zergatikoaren bila hasita, etxebizitzen prezioa aipatzen da lehenik. Izan ere, 35-40 milioi pezetako -oraindik ezer gutxi esaten digute euroek gai honetan- zuloetan sartzeak oso normala den zorabioa sortzen die gehienei, bertan itota geratzeko beldurrez.

Baina bada hemen datu interesgarri bat: batez ere semeak direla uzkurrenak aita-amen ondotik urruntzeko, eta alabak berriz kementsuago habia berriaren bila hegan abiatzeko.

Gaur egun badirudi neskek garbiago dutela zer nahi duten; mutil asko galduago dabil, noraezean bezala, gidoia galdu eta testua oroitu ezinik legez...

Eta horren inguruan badut susmo bat; alegia, gure artean behintzat, ama asko ere gustura samar ote dagoen seme kankailuak etxe inguruan bueltaka dituztela. Ez dute erraz aitortuko hori. Izan ere, esku batekin semeari etxetik kanpora bultza egiten diote, baina bestearekin bertan eutsi; alegia, onartzen dute bizitzako legea dela seme-alabek beren bidea egitea, bai... "Baina ez dakizue semeak zenbat laguntzen didan nire bakardade izugarri hau eramaten!" Batez ere, alargun geratzean -eta alargun gera daiteke senarra hil zaiolako, edo lantokian bizi zaiolako, edota ametsezko bidaia antzuetan "lolita" bila joan zaiolako-, ama askorentzat semea da geratzen zaien helduleku bakarra beren bizitzari zentzua emateko.

Eta ez dut uste hori batere ona denik ez semearen heldutasunerako, ez bere bikote-bizitzarako, ez amarentzako... Niri harrigarria gertatzen zait emaztea falta zaion bakoitzean, haurrak hartu eta senarra sistematikoki bere amaren etxera joatea jatorduak egitera eta babes bila, berak sorturiko familiari burubiderik eman ezin balio bezala...

Jakina, arazoak urrutitik datoz. Batez ere, emakumea emazte eta ama on izatera mugatzen zen garaitik, bere bizitza pertsonal autonomorik planteatu ere ezin zuen garaitik, senarraren eta seme-alaben zerbitzuan dena ematea eta sakrifikatzea helmuga goren eta bakarra zuen garaitik. Baina era batera edo bestera senarra galdutakoan, eta seme-alabak independizatzeko garaira iritsitakoan, zer? Baliteke adineko emakume askoren krisi, depresio eta egonezinak hortxe izatea sustraiak. Eta "baliteke" ez, ziur nago emakumearen askapen edo burujabetasuna osasuntsu eta onuragarri dela, lehenik beretzat, baina baita gizonontzat ere, seme nahiz senar izan.


Azkenak
EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da EH Bilduren esanetan, eta zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatu mailako Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek, Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Eguneraketa berriak daude