Iban Arantzabal: «Interneten edukia falta da»


2021eko uztailaren 12an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zein helbururekin sortu zen Sustatu.com ataria? Nolakoa izan da bere ibilbidea?
Gure helburua sarea euskaraz ere egin zitekeela erakustea zen. Sustatu blog moduan sortu zen, Code & Sintax enpresaren eta Goiena taldearen babesean. Albiste kopurua ez, baina erantzun kopurua jaitsi egin da.

Zer dela eta? Agian geroz eta blog gehiago dagoelako?
Arrazoietako bat hori izan liteke. Tira, albiste batzuek oraindik erantzun asko jasotzen dituzte, bereziki haien berri ematen aurrenak garenean eta informazioa erakargarria denean. Gainera, Internet erabiltzen ez duen jendeak ere guk ateratako albisteez hitz egiten du. Alde horretatik nahiko pozik gaude. Bestalde, orain erabiltzailearen egiaztapena eskatzen dugu eta hori izan daiteke hasierako erantzun zaparrada gutxitzeko bigarren arrazoia. Erantzun nahi duenari helbide elektronikoa emateko eskatzen diogu, erantzunen katea nolabait kontrolatzeko. Kalitatean gora egin dugu eta kantitatean behera.

Zergatik erabaki hori?
Sustatun zarata handia zegoen. Hainbat pertsona anonimotasunaz baliatzen zen edozer gauza esateko. Hori ez zitzaien komeni ez Sustaturi ez Sustatuko irakurleei.

Arrisku hori beste blogetan ere izango da...
Dudarik ez. Arrisku hori beti dago, baina nik uste dut orokorrean formak zaintzen direla. Blog bakoitzak bere editorea dauka eta norberak erabakitzen du zein erantzun publikatu eta zein ez. Dena den, erantzunak oso garrantzitsuak dira. Beste hedabideekin alderatuz blogak baditu abantailak: erantzunek albiste bat garatzeko edo komunitatean hura are gehiago lantzeko balio dute.

Hortaz, blogak ez dira soilik moda kontua.
Modan daude, baina hala ez zeudenean ere Euskal Herrian blogak egon dira, eta euskaraz. Moda bat den arren, geratzeko etorri da. Blogek aukera ugari eskaintzen dituzte. Kazetari ikuspuntutik, esaterako, informazioa egiaztatzeko balio dute. New York Times egunkariko zuzendariak behin esan zuen blogak iritziak direla eta paperean biltzen den edukia bestelakoa dela. Ez dauka arrazoirik, blogek iritziak nahiz informazioa emateko balio dute. Gainera, ez daude esku bakarrean. Nolabait esateko, kazetaritza demokratikoagoa egiteko aukera eskaintzen dute. Informazio iturri ona dira, bertan dezenteko saltsa dagoelako. Eta saltsa hori paperera eramaten asmatu beharko genuke, orain baino sarriago.

Euskarazko blog ugari daude eta ez da dudarik horietako batzuk oso aberatsak direla...
Bai, hala da. Dena den, ni ez naiz ausartzen blog txarrak daudela esatera, batzuk gusturago irakurriko ditudan arren. Hasieran guztiak kontrolatzen nituen; lau katu besterik ez ginen. Orain, askoz gehiago sortu dira eta ez du axola denak kontrolatzeak. Nahi ditugunak kontsultatzen ditugu. Eta hain zuzen ere, momentu horretara iritsi behar genuen. Hainbesteren artean gustukoenak aukeratzerik baldin badugu, are zaletuago bilakatuko gara. Hori oso garrantzitsua da. Gaur egun, guztiak begiratzeko tresna daukagu: feed irakurgailua (RSS sistema). Pantailan dozenaka blogen titularrak jasoko ditugu eta guk interesa piztu diguten horiek irakurtzea besterik ez dugu.
Nik, bakarren batzuk aipatzearren, oso gustura irakurtzen ditut Luistxo Fernandez (Ingelesen hilerria), Imanol Murua (Mahai jokoan), Joxe Arantzabal (Faroa) eta Anjel Lertxundi (Hitz beste). Azken hau paperean baino interes gehiagorekin jarraitzen dut. Paperak ematen duenaz gaindi ematen du; ez dauka mugarik. Paperean, laukitxo bat bete eta listo, amaitu da. Ezin da iruzkinik egin...

Goienan ere blogak sortzeko aukera eskaintzen duzue.
Edonork sor dezake bloga, informatikaz ezer gutxi jakinda ere. Hori da izaten ari diren arrakastaren arrazoietako bat. Guk, aurrenik, erabiltzaileari mezu elektroniko bat bidaltzeko eskatzen diogu, gutxi gorabehera zer egin nahi duen jakiteko. Gero diseinua pertsonalizatzen dugu, argibide batzuk ematen dizkiogu eta nahi izanez gero doako ikastaro bat eskainiko diogu, blogaren funtzionamendua ezagutu dezan. Edozein gairi buruz hitz egin dezake, bera da editorea. Muga bakarra dago: euskaraz idaztea.

Blogetatik harago, administrazioa edo eskolak Internet sustatzeko nahikoa egiten ari direla uste al duzu?
Uste dut sekula ez dela nahikoa. Egiten ez denik ez dut esango, baina ahalegin handiagoa eskertuko nuke. Gaurko gazte gehienek ordenagailu eramangarriak daramatzate besapean, eskola baino biziago doaz. Administrazioari esker konexio sare ona dugu, etxe gehienetan daude ordenagailuak.
Erronka edukietan dago. Edukiak sortu behar dira. Administrazioak edukiak sortzeko kanpainak bultzatu beharko lituzke, Armiarma web gunea finantzatu duen moduan. Edukia falta zaigu. Erremintetan gutxienekoak betetzen ditugu eta orain edukiak sustatu behar dira. Zer esanik ez, blogak zentzu horretan garrantzitsuak dira.

Edukiei dagokionez, zer finantzatu behar da?
Dena, kalitatea eta, bereziki, kantitatea. Gauza batzuk falta zaizkigu. Xake jokalarien web gunea izatera heldu behar gara. Badago zer landu. Ez dakit benetan Administrazioari dagokion, baina lagundu beharko luke.

Zein iritzi duzu edukiak lantzen ditugun hedabideoi buruz? SAREKO ARGIAz adibidez.
Ni ez naiz nor zuen lana epaitzeko. Goienaren erronka kazetari multimedia da. Hori lortzeko epeak finkatu ditugu jada. Aurki, esaterako, web gunea berrituko dugu. Telebista sartuko dugu, irratia entzuteko aukera izango da, paperekoa hemeroteka moduan kontsultagarri jarriko dugu... Uste dugu erabiltzailearenzat interesgarria dela hori guztia pantaila bakarrean izatea.

Goiena
Goiena Komunikazio Zerbitzuak kooperatiba-sozietateak Internet, telebista, prentsa eta irratia uztartzen dituen euskarazko hedabide sarea osatzen du Debagoiena eskualdean. Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Gatzaga eta Oñati herrietako berriek dute protagonismoa, baina Euskal Herriko eta gure mugez gaindiko albisteek ere badute lekua.
Goiena enpresak bi aldizkari kaleratzen ditu: Goienkaria eta Asteleheneko Goienkaria. Aurrenekoa doan banatzen da ostiraletan. Herri aldizkariek bat egitearen fruitu izan zen eta 19.000 aleko tirada eta 56 orrialde dauzka. Orotariko albisteak biltzen ditu. Asteleheneko Goienkaria, bestalde, harpidedunek euren buzoietan jasotzen dute eta nahi duenak kioskoetan du salgai. 5.000 aleko tirada eta 36 orrialde dauzka eta batez ere kultura eta kirolaren inguruko albisteak biltzen ditu.

Iban Arantzabal

Iban Arantzabal elgetarra magisteritzan diplomatua eta euskal filologian lizentziatua da. Hasieratik egin du lan aldizkarigintzarekin loturiko proiektuetan. Elgetako Goikobekokale herri aldizkarian aritu zen lehenengo eta duela sei urte Goiena taldearen sorrera prozesuan parte hartu zuen. Orain, telematika zuzendaria da bertan. Goiena.net atariko editorea da eta Goienaren eta beste hainbat enpresaren web guneak kudeatzen ditu. Sustatu.com web gunearen editorea ere bada.


ASTEKARIA
2006ko ekainaren 04a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude