Apurtzailea


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zigor: - Arratsaldeon, Luzio. Berandu heldu zara...
Luzio: - Arratsaldeon, bai, eta, bihotzez, barka nazazula erregutzen dizut. Ez nuen aitzur bat ere topatzen etxe osoan, badakizu, erabili eta botatzeko horietakoak, eta kalera jaitsi behar izan dut berriak erostera; nola etorriko nintzen hitzordu honetara bizarra egin gabe...

Zigor: - Garagardo bat hartuko al duzu? Ni beste bat eskatzera joango naiz.

Luzio: - Ez, ez, goizegi da niretzat. Arauzkoa, ordu honetan, tea da, noski, baldin eta zulo honetan halakorik balute. Limoi tanta batzuekin, posible bada. Tea, gainera, literarioagoa da, ez duzu uste? Eta zure telefono-deian aditzera ematen zenidanez, literatura da -zorionez eta tamalez, gehituko nuke- gure enkontruaren arrazoia...

Zigor: - Hala da, bai. Eta, zehazki, hauxe.

Luzio: - Karpeta hau?

Zigor: - Nire nobela amaitu berriaren eskuizkribua da, Lore odoltsuak uherretan. Edo, hobeto esanda, nire eskuizkribuaren kopia bat: bestea editore ezagun batek dauka, eta atzo bertan onartuta zegoela komunikatu zidan.

Luzio: - Zorionak eta zoriona; egiaz, topa egingo nuke zure lore odolustuen alde, nire tea kikara eta zure garagardo edalontzia horren gaizki ezkonduko ez balira. Edonola ere, zer esan zizun argitaratzaile horrek, zeinaren izena ez baitizut, diskrezioaren kariaz, oraingoz eskatuko?

Zigor: - Oso lan apurtzailea dela, eta merkatu-kuota nabarmena bereganatzea espero eta desio duela.

Luzio: - Apurtzailea, beraz; oh l… l….

Zigor: - Beti bezala, ironiaren zantzuak sumatzen ditut zure hitz eta keinuetan, Luzio. Eta ironia horrek epairen bat ezkutatzen badu, ausartegia eta are jendetasun gutxikoa iruditzen zait, batez ere kontuan hartuta liburua ez duzula oraindik irakurri.

Luzio: - Ez da, ordea, zure kontra zuzendutako ironia, zure editorearen hitzek eragindakoa baizik... Izan ere, Zigor maitea, ziur nago zure eleberria gustatuko zaidala, ez eduki zalantzarik! Baina argitaratzailearen hitzez, zer nahi duzu: gaizki irizten diot zu bezalako gazte tolesgabeak nahasten eta tronpatzen ibiltzeari.

Zigor: - Zer esan nahi duzu?

Luzio: - Zure argitaratzaile horrek ondo baino hobeto jakin beharko lukeela adjektibo hori, «apurtzaile» alegia, ezin dela halako errazkeriaz erabili. Eta, ez baleki, argitaratzaile txarra dela pentsatzen hasi beharko genuke.
Zigor: - Zer dela eta?

Luzio: - XXI. mendearen hasiera honetan nekez izan daitekeelako ezer zinez apurtzaile, ez literaturan eta ezta, gaingiroki, artearen alor zabalean ere. Yves Michaud filosofoak azaldu bezala, transgresioak arauaren bortxaketa dakar, eta behin eta berriro errepikatu ezkero, arau berriak produzitzera iristen da, azkeneko ehun urtetako arte-berrikuntza ustez apurtzaileekin gertatu den gisara hain zuzen ere. Abangoardiek bide hori agortu zuten, nolabait, eta transgresioa, arteen munduan, normalizatu dela esan daiteke, transgresio izateari utziz ondorioz. Gainera, merkatu ekonomiak izugarri ondo banpirizatu ahal izan du abangoardien etengabeko berritze-xede hura -zer berrizaleago kapitalismoa baino?-. Egungo publizitateari begiratu bat ematea besterik ez dago abangoardien berrikuntza haiek nola bere egin dituen ikusteko.

Zigor: - Eta orain aipu batekin zigortuko nauzu, ezta? Zure kaieratxoa ateratzen duzunean okerrena espero dut beti...

Luzio: - Asmatu duzu: Félix de Azúaren bat irakurriko dizut, gainera. Berak dioen bezala, merkatuaren nagusitzearen ondorioz, eta "enkargua konde batek edo duke batek ordaintzen zuenean gertatzen zenaren aurka, gaur egun inori ez zaio tutik ere axola arteak errepresentatzen duena edo aditzera ematen tematzen dena. Barre-algara sortzen du irrati edo telebista esatari batzuei entzuteak egungo arteak 'apurtzaileak', 'erresistentziazkoak', 'kritikoak', 'iraultzaileak' edo antzeko zerbait direla. Inoiz ez da ikusi, agian Egipton bakarrik, boterearekin adeitsuagoa izan den arte-produkziorik".

Zigor: - Ez dakit zurekin ados nagoen. Gogoan al dituzu Gunther von Hagens-en erakusketa haiek, gizakien eta animalien gorpuak erabiltzen zituenak? Eskandalagarriak izan ziren.

Luzio: - Bai, gogoan ditut, baina "apurketa" kontzeptuaren agortzearen zeinutzat hartzen ditut nik halakoak: arteari gaizkiarekin eta are delituarekin jolasean ibiltzea beste erremediorik geratzen ez zaionean, kale itsu batera iritsi garenaren seinale.

Zigor: - Dena dela, irudipena daukat arte plastikoez ari zarela, literaturaz baino.

Luzio: - Hala da, baina egoera, funtsean, nahikoa antzekoa dela esango nuke: nola izango da literatura apurtzailea, inori ez bazaio literatura inporta? Edonola ere, egia da Hagens horren edo Zhu Yu bezalako artisten performance odoltsuen baliokide literarioak aurkitzea zaila dela; irakurtzearekin batera hiltzen duen liburu edo poema bat idaztera heldu beharko litzateke inor horrelako zerbaitez hitz egiteko, adibidez, Enrique Vila-Matas edo Juan Bonillaren fikzio batzuetan iradokitzen den bezala hain zuzen ere. Irakurlea fisikoki hil edo, gutxienez, zaurituko lukeen literatur lan batez ari naiz, noski, asperdurak eragindako hilotz metaforikoak ez baitira eskas irakurketaren historia malkartsuan zehar, eta are gehiago euskal literaturaz ari bagara. Baina hori, Zigor adiskidea, beste gai bat da, eta hurrengorako lagako dugu, gaizki ez baderitzozu. Orain, utziko al didazu orriztatzen zure lan apurtzaile hori, bigarren tea eskatzen didazun bitartean? Imajinatuko duzunez, irrikitan nago.


Azkenak
2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


Euskal Pilotan euskal selekzioa aitortzearen alde kokatu da Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko lehendakaria

Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-20 | Sustatu
‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]


BSHko lantokiko sarbidea itxi dute langileek euren etorkizuna negoziatu nahi dutela aldarrikatzeko

Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


Eguneraketa berriak daude