Estatut: nahi eta ezin


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Tinelleko Akordioa ez zen bakarrik gobernu programa bat; ez zen PSC, ERC eta ICVren arteko gobernua osatzeko hitzarmen huts bat. Zerbait gehiago izan nahi zuen. Barrura begira, nazioa egiteko eta hezur-mamitzeko beste eredu bat nahi zuen izan. Hain zuzen, ezkerreko katalanismoaren eredu integratzailearen eskutik pujolismoak azkeneko hogeita hiru urtetan suposatu zuen ereduaren alternatiba gisa ikusten zuten beraien burua. Independentistak eta federalistak bat eginda ustezko katalanismo berri horren inguruan; naziogintza eta ezkerreko politika uztartu nahi zituena, alegia. Kanpora begira ere hiruko gobernuak Estatuko botereekiko harreman berriak lantzea zuen helburu. Espainiaren plurinazionaltasunaren izenean Kataluniak bere leku propio eta eraginkorra lortu nahi zuen estatu espainiarraren gidaritzan. Dudarik gabe, ekimen honek saio berri bat suposatzen zuen eta egiaren izenean esan behar da hasieran ikusmin eta ilusio handiak sortu zituela. Ez zegoen tamaina berdineko aurrekari historikorik, gerra garaiko ezkerreko gobernua kenduta. Beraz, ilusiotik at, inongo berme objektiborik ez zeukan «laborategiko» esperimentu honek. Izan ere, Kataluniako sozialisten eta errepublikanoen artean ez baitzegoen politikagintzan hurbiltasun praktiko handirik. Egiaren izenean esan behar da, aurreko arrazoi horiek kontuan izanda ere, Tinelleko Akordioa posible egin zuen arrazoi sendoenetako bat Aznar presidentea izan zela. Hobeto esanda, hark ordezkatzen zuen espainiar erasoa izan zen akordiorako akuilua.

Begi-bistakoa da apustu politiko honek izaera estrategikoa zuela eta ondo ateraz gero, dudarik gabe, aldaketa sakonak eta joera berriak eragingo lituzkeela Katalunian eta Estatu mailako politikagintzan. Eragin zitzakeen joera berri horien munduan murgilduta honako bi hauek azpimarratuko nituzke. Alde batetik, Tinelleko hitzarmenak PSCren subiranotasuna indartzen zuen PSOErekiko, horrek berarekin ekarri zitzakeen larrialdi eta krisi politiko guztiekin. Bestalde, Esquerraren bilakaera politikoa azkartu zezakeen, independentismo ideologikoaren esparrutik federalismoaren itxura juridiko-politikoa har dezakeen subiranotasun pragmatiko baterantz. Zer esanik ez bilakaera hau ere ez zegoela krisialdietatik libre azken gertakizunek ongi erakutsi diguten bezala.

Gauza jakina zen hiruko gobernuaren apustuak berarekin zeramala CiUren protagonismoaren ahultzea eta, beraz, normaltzat jo beharko genuke Artur Masen erakunde politikoa ez zela geldirik egongo egoera berriaren aurrean, eta ahalegin guztiak eta bi egingo zituela hirukoaren baitan orratzak sartzeko.

Indartzen eta ahultzen zituen joera politiko horiek ikusita, normala da baita ere pentsatzea hiruko gobernu horrek ez zuela PSOEren barruko jende askoren babesa eta laguntza jasoko. Adibidez, gizartearen gainetik, eta kasu konkretu honetan katalandar hiritarren borondatearen gainetik, berdintasunaren izenean, Estatuaren funtzioa jartzen dutenena. Alegia, sozialista jakobinoena. Korronte horretakoa ez izanagatik ere, hiruko gobernua ez zen Felipe Gonzalezen gustukoa, aukerak baino arriskuak gehiago ikusten bai zizkion. Maragall presidentea zen ekimen honen euskarririk nagusiena, Carod Rovirarekin batera. Zapaterorena, berriz, ikuskizun zegoen, batez ere kontuan izanik hirukoa osatu zenean bera oraindik ez zela Espainiako gobernuburu, eta orduan eman zion babesa oposiziotik emandakoa zela. Gero nabarmen gelditu da Zapaterok, arrazoi asko medio, CiUren protagonismo politikoa indartzea erabaki zuela momentu batetik aurrera, jakitun izanik gainera, estrategia horrek krisian jar zezakeela hiruko gobernua. Urtarrilaren 21ean, Artur Masekin Estatut berriaren inguruan egindako akordioa izango da Zapateroren irizpide aldaketaren seinalerik nabarmenena. Egun horretatik aurrera gertatutako guztiak hirukoaren nahia eta ezina besterik ez du adierazten. Batez ere, Esquerra Republicanako buruzagien ingenuitatea eta umekeria politikoa. Izan ere, errepublikanoen haserrearen arrazoi nagusi-nagusia ez baita estatutu berriarekiko desadostasuna -begi-bistakoa da hori ere badagoela- baizik eta Zapateroren eskutik CiUk eta batez ere Artur Masek hartu duten protagonismoa. Urte batzuk pasatzen direnean, segur aski ohartuko dira non eta zertan sartu zuten hanka.


ASTEKARIA
2006ko maiatzaren 28a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude