Konposta eta birziklapena: Etxetik garbitzen da herria


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aspalditik egin da konposta etxean, belar-jendeen hondakinak gorotz pilatara botaz. Eta etxean konposta egiteak abantaila handiak ditu norberarentzat eta are gizartearentzat. Izan ere ez dira milaka kilo hondakin bildu, garraiatu eta tratatu behar. Beraz, kamioi trafikoa eta poluzioa gutxitzen dira. Eta lurraldean hondakinen tratamendurako azpiegiturek duten inpaktua saihesten da. Herritar hauen jokaera arduratsua saritu egin behar dela aldarrikatzen dute hainbat ekologista eta gizarte eragilek, besteak beste, Eguzki taldeko Juan Mari Beldarrainek: «Zaborra da kontsumoaren arabera kobratzen ez den gauza bakarra: argia, ura, gasa... dena kontsumitutakoaren arabera ordaintzen da, baina 5 kilo edo 20 kilo zabor bota, tarifa finkoa dugu denok. Horregatik ez du birziklatzeko eta konpostatzeko pausoa ematen jendeak. Zabor tarifa norberak botatako kiloen araberakoa balitz, jende gehiagok hartuko luke parte».

Norbanakoari, berriz, ez dio funtzionatzeko eta mantenurako gasturik ekartzen. Aldiz, kalitatezko konposta lortuko du, eta beraz ez du ongarri eta lurrik erosi beharrik izango.


1.500 konpostagailutik gora ari dira lanean

Konposta gorotz piletan egitearen ondoan, konpostagailua erabiltzeak abantailak baditu: askoz leku gutxiago hartuko digute hondakinek, metro koadro bakarra. Ur gutxiago erabili beharko dugu, konpostagailuak tenperatura eta hezetasuna urte osoan berdin mantentzen baititu. Eta lorategiko konpostagailuak ez die bizilagunei enbarazu egiten.

Etxean sortutako materia organikoa norberak konpost bihurtzeko kanpaina burutu berri du Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamenduak, lurralde bereko mankomunitate denekin elkarlanean eta Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren barruan. Lur puska bat izatea da kanpainan parte hartzeko baldintza, konpostagailua lurrean jarri behar baita, ez zoruan. Eta ordu eta erdiko ikastaro batean parte hartzea. Bertan azaltzen da konpostagailua nola erabili, eta ikastaroa bukatutakoan eskuliburua eta konpostagailua banatzen zaie, doan. Gainera, urtebetez telefono eta e-posta bidezko aholkularitza izango dute eskura eta jarraipena egingo zaie. Urriaren erdi aldera hasi ziren ikastaroak, 53 egin dira eta 1.600 pertsona inguru pasa dira bertatik.

Ikastaroa eman duten Artelatz ingurumen zerbitzuetako Aitziber Sarasola eta Arantxa Oriak kontatu digutenez, era guztietako jendeak hartu du parte: «Jubilatu jendeak asko, etxe ondoan baratze edo lorategi txiki bat eduki eta ordu asko pasatzen dutenak bertan. 30 urtetik gorako gazteek ere bai, eta hauek birziklapenarekin sentsibilizatuta daudela nabaritzen da».

Esperientziarekin oso gustura dago jendea. Uztea erabakitzen duenak itzuli egin behar du konpostagailua beste bati erabiltzeko aukera emateko, baina banatutako 1.500dik gora konpostagailuetatik 3-4 dira itzuli dutenak.


Hirian konposta egiteko

Lurrik ez duten etxebizitzetan bada konposta egiteko beste modu bat: edozein lurren gainean jar daitekeen vermikonpostagailua. Bertan, eisenia foetida zizareak usteltzen hasitako materia organikoa jaten du. Onddoak dituzte lagun, hauek bigundutako materia errazago irensten baitute, hortzen faltan. Zizareen liseriketa prozesuaren ondorioz lortzen den humusa hobea da.

Plastikozko lau hankaren gainean, hiru solairu edo bandeja ditu zizare gorrien bizileku den vermikonpostagailuak. Goiko solairuan botatzen zaie janaria eta hondakin freskoena hor egoten da. Erdiko bandejan hondakinak ustelago egoten dira eta hor aritzen dira etengabe jaten zizareak: egunean gramo erdi-gramo bat jaten dute, euren pisua adina, alajaina! Hirugarren solairuan dute habia. Kartoi bustiz egiten dute ohea eta bertan jartzen dituzte arrautzak. Beheko edukiontziak iturria du, eta bertatik isurtzen da sortzen den ongarri likidoa. Konpostagailua produkzio altuenean dagoenean, bi hilero jasotzen da bandeja bat humus, eta astero hiru laurden ongarri likido. Lehen uzta, berriz, 2 hilabete eta urtebete artean jasoko dugu. Zizareen lana azkartu nahi bada, bataz besteko tenperaturak 20 gradu ingurukoak mantendu behar dira, eta janaria ondo txikitu zizareei eman aurretik.

Plastikozko ontzi hau edonon jarri liteke: balkoian, garajean... Mizkinek ez dute sukaldean bertan jartzea oso gogoko. Lasai, zizareak ez baitira sekula ontzitik ateratzen, itxia delako eta barruan baino ez dutelako behar dutena: jakia, hezetasuna, iluntasuna -argirik ezin dute jasan- eta tenperatura egonkorra. Babesean jartzea komeni da, gehiegizko beroak, hotzak eta euriak erasango ez dien lekuren batean, ito egin baitaitezke. Deskonposizio prozesurako estalkia itxita eduki behar denez, ez du batere usainik botatzen. Astean pare bat aldiz nahastu behar dira hondakinak, oxigenorik falta ez dadin, eta hor askatzen da usaina, baina ez da jasangaitza. Sortzen duen humusak, berriz, baso heze usain freskoa du.


Non eskuratu

Interneteko www.compostadores.com helbidean erosi ahal izango dituzu lorategiko konpostagailua edo vermikonpostagailua, zizare eta guzti. Bertan duzu gaiari buruzko informazioa ere. Foru Aldundiak banatu duenaren moduko lorategiko konpostagailuak 108 euro balio ditu (320 kilorentzako), eta neurri zein forma desberdinetakoak daude aukeran. Vermikonpostagailuak, berriz, 120 euro balio ditu eta 30 euro zizareek.

Dagoeneko Gipuzkoako mankomunitate gehienek Foru Aldundiaren kanpainaren barruan doako konpostagailu denak banatuak dituzte. Baina itxarote-zerrenda zabalik dago. Gipuzkoarra bazara, lorategiko konpostagailua jartzeko, deitu dagokizun mankomunitatera.

%35 birziklatzen dugu

2004an 559 kilo zabor sortu zuen EAEko herritar bakoitzak (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Adierazleetako datuen arabera). Hauetatik 193 kilo (%35) birziklatu ziren. Aurreko urtean baino %8 gehiago birziklatu zen, baina pertsonako 26 kilo gehiago sortu ere bai. Gehiago birziklatzearekin batera, hondakin gutxiago sortzea da, beraz, arazoa. Papera da 2004an gehien birziklatu zena (29,97 kilo biztanleko), ondoren beira (21 kilo biztanleko) eta metal zein plastikozko ontziak azkenik (9,42 kilo).

Etxeen %88an bereizi dira hondakinak gaika 2005ean, Espainiako Estatuko batez bestekoa %73 den bitartean. Eta bateriazko pilen eta arropen birziklapena da gehien hazi dena: arropa %56ak birziklatu zuen iaz, eta pilak %40ak.


Plastiko denak ez dira birziklatzen

Azterketaren arabera, biztanleen %44ak ontziak ez diren bestelako plastikoak botatzen ditu edukiontzi horietara. Ordea, botatako plastiko eta altzairuetatik ontzi hauek bakarrik birziklatzen dira: PET -gasa duten edarien botilak, urarena, olioarena...-, PEAD -garbiketa produktuen botilak eta abar- eta PVC -urarena, olioarena...-. Baita altzairuzko kontserba lata eta edari poteak, aluminiozko edari poteak eta brickak ere. Baina ontziak ez diren plastiko, altzairu eta aluminioak ez dira birziklatzen egun. Ekologista batzuek ordea, kontzientziaz botatzen dituzte edukiontzi horira, bereiziko ez direla jakin arren, galdera hau planteatuz: herritarrek ikasi behar dute birziklatzen diren hiru plastikoak bereizten, edo erakundeek plastiko mota gehiago birziklatzen?

Konposta naturaren etengabeko birziklapena da
Materia organikoak bizi-ziklo osoa beteko du konpostagailuan, baina kontrolatuago -eguraldiaren gorabeheretatik babestuta- eta beraz, 3 edo 4 aldiz azkarrago. Konpostagailuan naturalki deskonposatuko da, eta irudian agertzen denez, fase horretan mikroorganismoek (bakterioek, onddoek...) eta organismo txikiek (zizareek, barraskiloek...) egingo dute lan. 5-6 hilabete ondoren lortutako humusa edo ongarria zabalduko dugu lorategi edo baratzean, berriro ere landareek bere propietateak xurgatu ditzaten.

Prozesu horretan, eguneroko gure zaborraren %33 den materia organikoa %80 murrizten da. Lau kidez osatutako familiak 320 kilo hondakin gutxiago sor ditzake urtean eta 80 kilo konpost lortu. Hondakinak murriztu bakarrik ez, baliabide bihurtuko dugu. Humusa kalitatezkoa izan dadin, hondakinak ere horrelakoa behar du. Beraz, jaten duguna erreparatzetik hasi gaitezke, hori baita humus bihurtuta inguruan zabalduko duguna. Eta natura jakintsuak, ereindakoa itzuliko digu.

Kalitatea ziurtatzeko: ondo sailkatu eta nahastu

Lorategiko konpostagailuan zein zizare bidezko vermikonpostagailuan, konposta egitea oso erraza da, baina bi gauza zaindu behar dira kalitateko humusa lortzeko, usain txarrik ez izateko eta nahi ez dugun animaliarik ez erakartzeko: Konpostara zer bota ondo bereizi behar da, eta astean behin edo bitan egoki nahasi.



KONPOSTATZEN DA

Fruta eta barazki hondar gordin, egosi eta erreak.
Kafe kondarrak eta iragazkiak, eta tea eta infusio poltsatxoak.
Arrautzen kartoizko kaxak, sukaldeko eta komuneko paperaren kartoi tutua, sukaldeko papera, paperezko ezpain-zapiak...
Ogia
Arrautza oskolak -denbora asko behar dute, eta txiki-txiki eginda botatzea hobe-.
Egositako arroza eta pasta.
Lorategi eta baratzeko hondarrak -lorategiko konpostagailuak konpostatzen ditu, baina zizareek ez dituzte jaten, hortzarik ez dutenez, gogorregiak baitira irensteko-: hosto, lore eta landare berde edo lehorrak; belarra; kimaketa-hondar txikituak; egur naturalaren errautsak edo zerrautsak; uzta-hondarrak; fruta eroria; lastoa...


EZ DA KONPOSTATZEN

Olioa eta frijitutako edozein gai: konpostagailuaren barruan geruza iragazgaitza egiten baitu eta honek zailtzen du deskonposatzen ari den materia organikoan oxigenoa hedatzea.
Haragia, arraina eta hezurrak: Deskonposatzen denbora asko behar dutenez, usaina botatzen dute, eta inguruko animaliak erakarri.
Gorotza: izaki horren elementu toxikoak »bakunak, botikak, gaixotasunak...» konpostarekin zabalduko baitira.
Landare gaixotuak eta belar txarrak. Zenbait belar txarren haziak konpostarekin zabaldu daitezke. Beraz, belar txarrak konpostagailura bota daitezke, baina haziak izan baino lehen.
Tratamendu toxikoa izan duten hondakinak: koloretan inprimatutako papera, egur tratatuak...


NAHASKETA

Material hezeak -barazki eta fruta hondarrak...- eta lehorrak -hosto lehorrak, papera...- ondo nahastu behar dira astean behin edo bitan. Horrela, hezetasuna material denetan homogeneoki banatzen da, materiala oxigenatu egiten da eta material motak birbana daitezke.
Erantsiko diren materialak, konpostagailuaren goiko zatiko materialaren erdiarekin nahastea gomendatzen da. Nahasketa egin ondoren lehor samarra geratu bada, ur pixka bat erantsiko diogu, baina kontu handiz: hezeegi utziz gero, usain txarra sor daiteke. Aldiz, nahasketa hezeegia irten bada, prozesua makaldu egingo da eta beraz, material lehorra erantsiz orekatuko dugu.


Azkenak
Traktoreen protestak hasi zirela bost hilabete
Zerekin egiten dugu amets? Elikagaien merkatu globalizatuan bira egiteaz harago

Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]


Auxerreko haur txikien hilerria

Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala)  arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]


Bederatzigarrena eta azkena

Viena, 1824ko maiatzaren 7a. Ludwig Van Beethovenen (1770-1827) 9. Sinfonia estreinatu zen. Konpositore alemaniarrak bukatu zuen azken sinfonia izan zen, baina, asmoari erreparatuta, lehena izan zela ere esan liteke. Beethovenek 1799 eta 1800 urteetan idatzi zuen 1. sinfonia;... [+]


ChatGPT-k hau ere badaki: datu zentroek milioika litro ur lapurtuko digute

Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]


Hezbollahk 200 suziritik gora jaurti ditu Israelera, sionistek komandante bat hil ondoren

Hezbollahren goi mailako bi agintari militar hil ditu Israelek hilabete batean. Tentsioak gora jarraitzen du, erabateko gerra pizteko kezka artean.


Loiuko aireportuan atxikitako gaztea deportatuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]


Merezi dugun euskal opera

Durangoko Hitz liburu-dendan otu zitzaidan Saturraran operak merezi zuela kritika. Jose Julian Bakedanoren arrapostua batetik, liburu-dendako Gaizka Olabarriren berben ilusioa, horrenbeste urtean Hitz liburu-dendako ardura eraman izan duen Nekane Bereziartuak opera hori ikusteko... [+]


Nafarroako Gobernuak biktima gisa onartu du poliziak ke pote batez zauritutako Mikel Iribarren

1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.


Basauriko espetxeko preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak

Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.


Mundakan atea itxi diete etxebizitza turistikoei urtebetez

Etxebizitza turistiko berriak erregistratzeko baimenik ez ematea erabaki du Mundakako gobernu taldeak, ostegun honetan egin duen ezohiko bileran. Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) behar diren aldaketak egingo ditu lizentzien etetea burutzeko.


Laboristek sekulako garaipena lortu dute Erresuma Batuko hauteskundeetan

Alderdi Laboristak bete ditu aurreikuspenak eta sekulako garaipena lortu du Erresuma Batuko hauteskundeetan. Keir Starmer alderdiko buruzagia izango da lehen ministro berria. Eskozian SNPk porrot handia jaso du, Sinn Feinek boto emaitzak hobetu ditu eta Galesko independentismoak... [+]


Ipar Euskal Herriko artistek Fronte Herritar Berria bozkatzeko deia egin dute

Eskuin muturra garaile izateak kultura eta gizarte mailan ekar dezakeenaren ikuspuntua partekatu dute, adierazpen bateratu baten bitartez. Guztira 94 artista eta kultur eragilek sinatu dute idazkia momentuz.


Eguneraketa berriak daude