Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Martaren infernua
Pasqual Alapont
Erein
142 orrialde 11,70 euro


Tratu txarrak biko harremanean

Koro Navarrok euskaratu duen Pasqual Alaponten eleberri hau irakurle gazteei zuzendua dago eta neska batek bere bikotekideengandik jaso behar izaten dituen tratu txarrak azaltzen ditu edonor inarrosteko moduan. Mutil atsegin eta sentibera iruditu zitzaion Martari Hector, ezagutu zuen unean. Neska, bere aurreko bikotekidearekin zuen harremana hautsi berri zen, eta oraindik ez zeukan inorekin berriro hasteko gogo gehiegirik, baina ikusirik Hectorrek berarekiko azaltzen zuen miresmena eta maitemina, harekin ateratzea onartu zuen eta poliki-poliki mutilaz txoratu ere egin zen, jakin gabe nolakoa izango zen handik aurrera bizi behar izango zuen infernua. Marta bere lagun guztietatik aldentzen ahalegindu zen Hector, baina zorionez ez zuen erabat lortu.

Ipar Euskal Herria. Ehun paisaia
Santiago Yaniz
Sua
128 orrialde
18,50 euro


Ipar Euskal Herria Santiago Yanizen ehun argazkitan

Ipar Euskal Herriko mendi, ibai, baserri, herri eta hiriei urtaro bakoitzaren joan-etorrian Santiago Yaniz argazkilari bilbotarrak ateratako irudi ederrekin osatua dago Sua argitaletxeak plazaratu duen liburu hau. Bertan ikus daitezke, besteak beste, Barkoxekoak bezala beste herri askotako baserri eta inguruak; Alozeko dorrea, Abadiako gaztelua, Miarritzeko itsasertzea, Atharratze lanbropean zein eguzkiak berotzen duenean; Auñamendi, Ori, Iparla eta beste gailur ugari; Sokoako gotorlekua, Iratiko oihanaren aberastasunak, Baiona gauez eta egunez, Larrungo kremailera-trena, Holtzarteko arroilak, Ilarritako harrespilak, Aldudeko harana eta Hendaiako Dunbarriak. Azalpenak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez daude.

ZingiZango. Legazpiko euskara
Batzuen artean
Burdinola elkartea
76 orrialde
Doakoa

Legazpiko euskara beti bizi dadin

Legazpiko Burdinola elkarteak bertako kultur ondarea ikertzea eta ezagutaraztea ditu helburu, eta hamaika lan egiten ari da hori sustatzeko. Azkenengoa, Martin Ugarte Saletxeri hil zenetik 10 urte betetzen diren honetan eskaintzen dioten ZingiZango hau. Legazpiko hizkera 42 umorezko egoeratan azaltzen duten komikiez, bertako euskararen lexikoa erakusten duen sailez, gaitzizen zahar eta berriez eta dagoeneko erabiltzen ez diren antzinako eskuerearen zenbait hitz biltzen dituen atalez osatua dagoen liburuxka da ZingiZango, Legazpiko euskara ezagutzeko hurbilketa moduko bat. Batez ere gazte jendeari zuzenduta dago, Olazabal, Domingo Agirre eta Haztegi ikastetxeetan ari diren neska-mutilei. Horregatik zerbait arina, irakurterraza eta erakargarria egiten saiatu dira oraingoan Burdinolakoak.

Behinola
Batzuen artean
Galtzagorri Elkartea
62 orrialde 8 euro

Hans Christian Andersen gogoan

Galtzagorri elkarteak plazaratzen duen haur eta gazte literatura aldizkariaren 12. zenbakian, Hans Christian Andersen idazle danimarkarra eta bere obra izan dituzte bereziki gogoan, bai Seve Callejaren Odensera gutuna izenburuko artikulu samurrean, bai Tres cuentos de hadas liburuarekin 2004an Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria eskuratu zuen Gustavo Martín Garzori egindako elkarrizketan, eta baita Emilio Aragon aktore, aurkezle eta musikari ezagunak musikatu eta Patxi Zubizarretak moldatutako Berunezko soldadutxoa eskaintzerakoan ere. Baina bada besterik, jakina. Adibidez, Xabier Olasori Pupuan trapua poesia liburuarekin Euskadi saria eskuratzeagatik ematen dioten zorion beroa; edo irakurle hainbaten iritziak jasotzen dituzten literatur erreseina eta kritikak; edota, Carlo Frabettiren artikulu zirikatzailea.

Oaxacako egunerokoa
Oliver Sacks
Gaiak
176 orrialde 18 euro

Oaxacako jendea, kultura eta naturaren gainean

Oliver Sacks Neurologiako irakasle da Albert Einstein Medikuntza fakultatean eta New Yorkeko Medikuntzako unibertsitate-eskolan. Baina horrez gain botanika zaleen Amerikako Iratze elkarteko kidea ere bada, eta hain zuzen haietako batzuekin Mexikon dagoen Oaxacara egindako bidaiak sortu zion zirrara azaltzen du Gaiak argitaletxeak kaleratu duen liburu honetan. Oaxacako bio-aniztasun ikaragarriak eta zapoteken, azteken eta maien matematika, astronomia eta arkitektura sofistikatua deskribatzen ahalegintzen da Oliver Sacks, eta baita txunditu zuten beste hainbat gauza ere: Tenochtitlán hiriko komunikazio sare harrigarriak eta tabako, txokolate eta kakao kulturak adibidez.

Tantak
Batzuen artean
Euskal Herriko Unibertsitatea
128 or. / 7,81 euro

Tantak EHUko hezkuntza aldizkariaren azke zenbakia

Euskal Herriko Unibertsitateak plazaratzen duen Tantak hezkuntza aldizkariaren 34. zenbakian, besteak beste, Gaitasun morala eta ezagutza sozio-pertsonalaren azterketa ertain eta unibertsitateko laginetan landu dute Santiago Palacios eta Gurutze Etxezarretaren artean; Sozializatze-estiloen garapenak Paula Elosua, Begoña Arrieta, Begoña Unanue eta Alazne Aizpitarteren artean; Irakasleen arteko desberdintasunak fokaketa komunikatiboan Beronika Azpillagak; eta Gau gorri pelotari, goiz gorri errotari Txema Preciadosek.

Arotzaren eskuak
Alberto Ladron Arana
Elkar
248 orrialde 17,25 euro

Nobela, saiakera eta irudia batzen dituen liburua

Alberto Ladron Aranak (Iruñea, 1968) hiru nobela -Itzalaren baitan, Xake Mate eta Eguzki Beltzaren sekretua- plazaratuak zituen Arotzaren eskuak suspense eleberria aurkeztu aurretik. Ia ezagutzen ez duen aitonak herentzian utzitako etxaldean neska gazte batek egiten duen aurkikuntza izugarriaren ondorioak azaltzen ditu idazle iruindarrak. Irakurketan etenik egitea eragozten duen narrazioa da eta asko dira larridura sortzen duten uneak; amaia, bereziki, borobila du zentzu horretan. Hauxe da bere trama: ordura arteko ametsak porrot egin diotela-eta, bizimoduz aldatzea erabakitzen du Ane Duhaldek aitonaren herentziaren berri jakin orduko. Mendian galdutako etxe hartan jarriko da bizitzen, eta gero gerokoak. Etxaldea txukuntzen hasten denean, ordea, bere aitona hiltzaile maltzur bat izan zitekeen seinale guztiak dituen aurkikuntza egingo du. Egia ote? Galdera horren erantzuna jakiteko premiak aitonaren iraganean murgiltzera behartuko du. Frantziako Erresistentzian parte hartua zen gizona, baina, ba al du horrek zerikusirik Europako hainbat lekutan eta, are gertuago, Donostian berrogei urte beranduago gertatutako hilketa lazgarriekin?


ASTEKARIA
2006ko maiatzaren 21
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude