Xabier Odriozola Ezeiza (Antropologoa eta Gizon Taldeen koordinatzailea): «Emakumeen lorpenak eta gizonon kontzientzia»


2021eko uztailaren 28an

Feminismoak zein erronkari aurre egin behar dion moduko galdera aditzerakoan maskulinotasuna datorkit burura erremediorik gabe, horretan eman ditudalako azken hamarkadak. Euskal Herrian gizonezkoen taldeak azken hamarkadetako kontua izan dira, baina ez feminismoak argitara ekarritako egoera ez zuzenaren aurrean gizonezkoen jokaera eta erantzuna aztertzeko; gehien batean gizonezkoek zituzten eremuak eta pribilegioak nola garatzen segi ziurtatzeko biltzen ziren gizonak, ohartu ala ez.

Azken bi-hiru hamarkadetan hasi da gizonezkoen kolektiboa konturatzen feminismoak azaleratu gizarte injustiziak injustizia onartezinak direla eta, beraz, horrek gogoeta eskatzen zuela; hasiera batean, agian ohartu gabe, injustizia horiek gizonezkoen kontua zirenik; esango nuke gehiago halako elkartasun kutsu bat bazela gizonezko batzuen aldetik; batzuetan emakumezkoei "mesede" moduko zerbait egitea bezala ere bazen.

Beranduxeago izan behar izan du gizonezkook ohartzen hasi garenean emakumeek eskatzen zutena gizartea aldatzea zela, iraultza, eta honek zuzen-zuzenean eragiten gaituela den-denok. Orduan hasi gara gogoeta egiten benetan emakumeek diotena zer den, zergatik eskatzen duten iraultza, zergatik den beharrezkoa gizartea iraultzea. Zerbait ulertzen hasi gara eta azken hogei urteetan gizon taldeetan eginiko lanak bere emaitza goiztiar batzuk eman ditu. Emakumeek egiturazko aldaketaz hitz egiten dutenean konturatzen gara bizi garen gizarte hauek guztiz sexistak direla, hezur-muineraino, eta bertan gizonezkook emakumezkoak kontrolpean eduki eta maneiatzeko heziak garela eta emakumeak mendetasun hau ez ikusteko, edota, ikustekotan, normaltzat eta naturaltzat irensteko heziak direla.

Gizonezkook ere maskulinotasun patriarkal hegemoniko horretan bertan jaio, hazi eta hezi egin gara. Xurgatu dugu azal-zuloetatik; gure arrebek ere bai. Ez dirudi gizarte kapitalista hauetan jaioz gero inor libratzen denik hezkuntza sexista jasotzetik. Gure amek ere halako legatu hegemonikoa jasan zuten; gure aitek zer esanik ez. Sexismoak denok kutsatzen gaitu eta egitura sakon eta ongi-ongi sustraituak ditu begia jar dezakegun leku guztietan. Beraz ez dugu lan erraza hortik gure burua ateratzen eta ez da errazagoa izango gainerako gizonezkoak horretara gonbidatzea. Guk jasan dugun hezkuntza norabide ezberdinetatik etorri zaigu: sendia, eskola, etxea, auzoa, lagunarteak, komunikabideak, telebista, ipuinak, jolasak, literatura, filmak, bideo-jokoak, iragarkiak… baina denek norantza sexista horretan hezi egiten gintuzten. Horietatik sortu genituen jokabideak, ereduak, pentsaerak, aurreiritziak, ohiturak, ideiak, joerak… eta haietan bizi izan gara urteetan zehar, gizartean gainerako guztiak halaxe egiaztatzen zigularik.

Hementxe hasten da, nire ustez, erronkarik nagusiena. Emakumeek aldaketak lortu dituzte, lege mailan eta baita, ahal izan duten neurrian, kontzientzia mailan ere. Guk gizonezkook aldaketa horiek ontzat hartu ditugu ahalegin pixka baten eta denboraren poderioz eta logika ere aurkitu diegu, beraz, onargarri eta txalogarri iruditzen zaizkigu. Baina kontzientzia ia-ia ukitu gabe daukagu oraindik arlo askotan, inguratzen gaituen orok dugun egoera tamalgarri hauxe aldezten eta euskarritzen duelako eta honek zailtzen du -aldaketak eta legeak onartu bai baina- gu geu aldaketa horien burutzaile ala ajente eragile bihurtzea, guri dagokigun eremuan.

Sexismoz blaiegi gaude oraindik emakumeek egin dituzten ekarpen eta aurrerapenak gure gain guztiz arduratsu eta zintzoki hartzeko eta egunerokotasunean ekarpen eta aurrerapen horiek garatu eta arlo guztietara zabaltzeko. Teoria femenista ezagutu -maskulinotasun ez sexista garatzen ari garen neurrian biak guztiz bateragarriak- eta ulertzea ez da guretzako ametsa ala buruko mina jada; baina teoria hau praktikara egokitu eta hor amore eman ala huts ez egitea ez da hain erraza, mende eta mendeetako bizi, izan eta hezteko era batekin topo egiten baitugu, zeina banako guztiengan errotua iritsi baita guganaino. Legeak eta gizarte erakundeak ala instituzio batzuk aldatzea lortu da, lortu duzue, lortzen ari gara; orain pertsonen gogapenak aldatzea falta zaigu, hor bizirik baitirau sexismoak.

Horretara bideratzen dira gure gizon taldeen ahaleginak azken hamarkada honetan. Gizonezkook konturatu behar dugu nola gizarte sistema osoak bultzatzen gaituen emakumeak zapaltzera eta nola honek eragin ezin okerragoa duen beraiengan zein gugan. Zapalketa hau eten egin beharra daukagu orain eta honetarako ez dugu teoria gehiago behar. Egun, jakin badakigu ez diogula eredu sexistari jaramonik egin behar gizon izateko, badagoela sexista edo matxista ez den gizon izateko aukerarik; are gehiago, sexismorik gabeko balizko gizarte justu batean uste dugu ez litzatekeela garrantzizkoa izango emakume ala gizon izatea, baizik eta eskubide guztidun pertsona, gizakia. Beraz, nahikoa informazioa badago gauzak lehen bezain gaizki ez egiteko eta berdintasun ala parekidetasunerantz elkarrekin abiatzeko. Praktikarekin izango dugu borroka eta erronka, bai gizonezkook, bai emakumezkoek. Honetan eskutik joan behar dugula pentsatzen dut. Honekin batera pentsatzen segi eta hurrengo urratsa zein izango den gogoeta egin behar dugu, nahiz eta gizarteak esango digun berdintasuna lortu dugula. Azken hau gizaki guzti en gogapenaren barruan egon arte borroka ez da bukatu.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude