Burdin-sarea


2021eko uztailaren 28an
Etxean ikusia genuen, duela bost urteko mapa batean, bazela Yugo ermitaren ondotik bide bat. Ideala Bardeetan oinez lasaiki ibiltzeko. Pentsatu eta egin: xendrari jarraikiz joan gara, ermita baino beheitiago, erregebide bazterrean den kartel turistikoari so egin gabe. Eguerdi ingurua. Familiak heltzen ari pinudien artean igandearen iragateko. Haurrak baloiari ostikoka. Bi hegoamerikar emazte autolekuaren puntan ezkerretik diren parrilla lekuei hurbil jarriak, trunko baten gainean.

4x4endako eta BTTendako moldatua den harri kozkorrezko bidean hasi gara oinez. Bide bazterra, eta inguruko mendixkak estaltzen dituzten erromero eta xarbota-basa buketek Bardeetako basamortuan, mantxa berde, blu-ubelak egiten dituzte. Gainera, berrikitan euria egina duelakotz, putzu arinak badira nonahi. Egia erran, haur denboran aitaren Citroën, 2 CV hartan udako bero saminenean kurutzatzen genituen Bardeak ditut nik ene baitan: bero kiskalgarria, kolore horailak. Aldi honetan, ene oroitzan ez bezala, erromeroa eta xarbota-basa lorean dira.

Bidea badoa kurri aitzina. Urrunean, nondik heldu den ez dakidala, burdinezko asotsa. Lehenik bizpahiru ukaldi motz, gero irristatze luze bat. Edo alderantziz. Hurbileko nekazari etxe batetik heldu datekeen azantza. Asotsa hurbilduz bezala, handituz doa. Bat-batean, burdin-sare berde handi batek hesten digu zerumuga. Bi metro gora bederen den hesia. Kilometro anitz luzekoa. Ohar zaitezke badoala eskuinetik diren alor idorretan barrena, beheiti. Hesi berdearen perimetroan, egoitzak, aintzira, eta zirkoen iduriko oihalezko kanpamendu bat edo bi. Kamioak ere ikus eta entzun daitezke, han barrenean badabiltzala burrunbaka. Jendeak gibeleko karroan badaramatzate. Beheitiago oraino, auto lerrokadak. Besta ote barne horretan? Kazike nafar baten etxaldea ote? Zergatik bertzela horrelako hesia? Ezkerrera goaz Bardeetako kasko eta larrainei buruz, beti gure bideari jarraikiz. Ordea, zerradura berdeak ere gure bide bera hartzen du, suge berde bat iduri, maldan gora, maldan behera joanez. Urrundu nahi izanez ere, ez daiteke hesiaren ahazteko modurik aurki. Libertatea kendu balidate bezala sendi naiz. Trabatua eta aldi berean indarrik gabe. Nabarmena da hesi berde horrek mugatzen duen eremua ez dela, uste genuen bezala, kazike baten etxalde handia. Burdin zerradura ikaragarriari hurbil diren bi largabista luzeak ez direla eremuaren zaintzeko bideo-kamarak; berinak dituen etxe piramidala ez dela miradora… Asotsaren iturria ere begi bistan dugu: wind-gaugeen idurikoa den makina altu batek badaramatza jarleku luze batean jarriak diren jendeak goiti eta beheiti. Neurkada ezberdinetan. Ferietan bezala. Jende helduak denak. Burdin-sare berdearen gibeletik ikusten ditut, hor barrenean, irriz eta garrasika ari, makina tipuski beheitiraino jaisten delarik. Josteta-parke bat da hor, kadena berdearen bertzaldean. Dudarik gabe. Haurrak ere ikus daitezke txorizoen iduriko globo luzeak eskuetan, gurasoen ondoan... flash bat badut: makina herdoildua ikusten dut, gasolinik gabe direlakotz kamioiak geldituak, parkea suntsitua. Bushek Iran atakatu baitu eta petrolio krisialdi gaitza baita okzidente osoan... Berriz nereganatzen naiz. Itzultzen gara gibelera. Bardeetan bertze bide batetik sartuko gara. Emazte bat oinez kurutzatzen dugu. Parke hori zer den? "Senda viva dateke!". Berak ez duela ikusia. Zoo bat ere badela. Erraten diot ez ote litzatekeen "Senda muerta" deitu behar, bizia den xendra burdin-zerraduraren kanpotik doana delakotz! Dio andreak bertze horrelako parke bat eraiki gogo dutela "para distraer a la gente", Irati aldean. Bera Aoizen bizi dela, Itoizko urtegiaren azpian. Ikaraz. Urtegiaren alderdi bat hasia delakotz kurrinkaka. Herria bitan banatua dela. Bai manifestaldia izan dela berrikitan baina jendea aspertua dela hainbertze urte alferrik protestatzen: "...de todos modos hacen lo que les da la gana".


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude