Net Hurbil: Iranek eta Israelek egingo dute bakea edo hurrengo gerra


2007ko otsailaren 21an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iranek bonba atomikoa eskuratzea gauza larria litzateke mundu guztiaren iritzian. Baina askoz arreta gutxiago ipini zaio erabaki horren atzean dagoen arrazoiari; alegia, aurretik badagoela Ekialde Hurbilean indar nuklear bat, Israel, bere monopolioari eutsi nahi diona. Krisia aurreikusi zitekeen orain dela urte asko: bigarren indar nuklear bat sortzeak -izan Mendebaldearen laguna ala etsaia- piztuko zuela krisia. Iran da izan daitekeenik etsaiena, eta berak indartzen du krisiaren erantzule -eta konpontzaile- bakarra delako uste zabaldua. Baina hala al da?".

Esaldi horiekin hasi du bere "Original sin, nuclear style" (Jatorrizko bekatua, nuklear eran) artikulua David Hirst kazetariak The Guardian egunkari ingelesean. Zertaz ari den ondo daki kazetari honek The Guardianentzako lanean 1963tik 2001era bitartean Ekialde Hurbilean ibili baita. Berrogei urteotan eskualde horretan gertatu den guztia hurbiletik ikusi eta kontatu du. Famatua da 1977an plazaratu eta geroztik berrargitaratzen segitu den bere The Gun and the Olive Branch (Fusila eta olibondo ardaxka) liburua.

Martxoan ez da gertatu ez Iranen kontrako erasoa eta ez munduaren krisi sistemikoa -zenbait analistak aurreikusi zituztenak, eta martxoko Net Hurbil batean aipatu genituenak- baina Aste Santuan hasitako beroaldiak argi nabarmendu du biak ere aurten gertatzea ez dela hipotesi burugabea. Petrolioaren prezioak gora eta gora segitzeko aipatu diren arrazoietako hiruren erdian dago Iran: petrolio produzitzaileetan laugarren handiena da; gatazka geopolitikoaren ardatzean dago; eta dolarraren nagusitasuna auzitan jartzen dutenetakoa da.

David Hirstek kontuotaz joan den urtarrilean beste analisi bat idatzi zuenean, honako titulua paratu zion: "Iran eta Israel izanen dira erregeak Ekialde Hurbileko oihanean", eta bertan aztertu zuen nola frakasatu zuten AEBek Irak inbaditu eta "bakeratzeko" asmoan. Orduan zenbait aditu militarren ikuspuntuak aipatzen zituen kazetari zaharrak bere iritziak oinarritzeko, eta geroztik AEBetako jeneral erretiratuek batak bestearen ondoren Bush lehendakariari eta Rumsfeld bere bigarrenari egindako kritikek erakutsi dute epelkeriatan ez zebiltzala.

Hirsten analisietan ez du irakurleak aurkituko sistemaren kontrako gizon baten iritzirik. Bere ustez, esan daiteke Iran "estatu gaizto" bat dela ("rogue state", doilorra edo maltzurra, zehazkiago), ideologia higuingarri baten gainean eraikia, Amerikaren kontrakoa, agresiboa, eskualdeko oreka arriskuan jartzen duena... Bertako lehendakariak "Israel mapatik ezabatzea" aldarrikatu duenean, hori baieztatu baizik ez du egiten, kazetari horren esanetan.

"Baina -dio Hirstek- nuklearrari buruz ari baldin bagara Ekialde Hurbilean, Israelek du jatorrizko bekatua. Ez-proliferazioak erabatekoa izan behar du: gatazkatsu gerta daitekeen zonalde batean alde batek nuklearraren aldeko apustua egiten badu, espero izatekoa da bere etsaiak gauza bera egitea". Hala egin zuen Israelek, eta berdin dio aspaldi egindako urratsa dela esateak; Iranen urratsa etorri da orain, norbaitek egin behar eta.


Zergatik ez bi errege oihanean?

Asko aipatu da Iranek gezurra esan duela bere asmo atomikoez, baina aurretik Israelek ere gezurra esan zuen, eta Estatu Batuak engainatu zituen. Israelek erabaki hark zer ekarriko zuen jakinda, CIAk abisatu omen zuen 1963an seguritate dotrina honi helduz gero, nuklearraren jabe izateak Israel ez zuela arabiarrekiko samurragoa bihurtuko, alderantziz baizik, eta 'abantaila psikologiko' berria erabiliko zuela haiek ikaratzeko.

Israelek bonba nuklearraren aldeko apustua (ofizialki onartu gabea daukana) justifikatu izan du bera suntsitu nahi duten inguruko arerioen kontrako azken argudioa delakoan. Horixe da "Sanson aukera" (Samson option) delakoaren funtsa. Baina gero -Hirsten analisian- indar hori eskuetan duela, Israelek "estatu gaizto" moduan jokatu du. Ekialde Hurbileko ordena hankaz gora ipini du, bortizkeria eta garbiketa etnikoa erabiliz. Kolono-estatu bat denez, bere legitimotasuna ez du berreskuratuko Palestinako herritarren eskubideak berriro ezarrita baizik".

Baina konponbideak gatazka honetan orain arte ez du esan nahi izan Palestinako herritarren askatasuna, baizik eta Israelen aldeko eta Palestinaren kontrakoa den ituna. Horrela, konponbidea ez da sekula iristen, Israelek orain arteko ituna bera errespetatzen ez duelako, zergatik eta bonba nuklearrak Israeli ematen dion nagusitasunagatik. Shimon Peres-ek honela definitu zuen honen garrantzia: "Arma bortitzagoak edukitzeak esan nahi du horiek erabiltzeko ahalmena daukagula helburu erabakigarrietarako, hau da, besteak behartzeko Israelen eskari politikoak onartzera".

Orain Iranek bonba atomikoa eskuratuko balu, Israelek urte luzeotan landu duen eskema jarriko litzateke arriskuan. Eta horixe dago -Iranek daukan petrolioa adina- hilabeteotan AEBen eta Iranen artean goritu den den krisiaren eta gerra-atariko giroaren oinarrian. Eta zein dira irtenbideak? David Hirstek hiru ikusten ditu.

Batetik, AEBek Iran erasotzea, edo okerragoa dena, Israelek atakatzea Irani, bere "jatorrizko bekatuari" luzapena emanez. AEBek aspalditik babestu dute Israel, eta orain batere komeni ez zaien gerra berri batean sartuko balira -Israelek tiraka eramanda- amerikarrek beren "jatorrizko bekatua" ordaindu beharko lukete. Garesti, gainera.

Gero eta aditu amerikar gehiago kexu dira AEBen kanpo politika Israelen interesek baldintzatzen dutelako. Irakeko gerraren kasuan ere aipatu zen. Iraken yankiek daukaten saltsak aterabide zaila baldin badauka, Iran erasoz gero porrot militarra ere jasan lezakete. Itsasontzi militarren kontrako misil onak eskuratu dituzte irandarrek -Errusiak lagunduta- eta munduko petroliobide nagusia den Golko Pertsiarra sutan jartzeaz gain ez da ikusten nola bukatu ahal izango litzatekeen gerra berri hori arma nuklearrak erabiltzera iritsi gabe.

Bigarren aterabidea litzateke Israelek onartzea bukatu dela -Ekialde Hurbilean- bere monopolio nuklearra. Hirstek honi abantaila bat ikusten dio: "Garbi esateko, Israelek bezala Irango agintariek nuklearra erabili lezakete arduragabeki eta politikaren arabera. Baina, Israelena bezala, Iranen nuklear beharra ere funtsean defentsiboa da, harenak duen zentzu 'hil-ala-bizikoa' ez badu ere". Alegia, gerra hotzean AEBak eta Sobiet Batasuna bezala, konformatu beharko luketela hauek biok ere elkar zorrotz zaintzearekin.

Hirugarren aukera: Iranek bonbari uko egin... aldi berean Israelek ere uko eginda. Honetarako AEBek Ekialde Hurbilarekiko ikuspegia aldatu beharko lukete. Israelek ere aldatu beharko luke: segurtasun erabatekoa eskaintzen duen gogortasuna baztertu eta segurtasun falta jasangarri batek ematen duen konpromiso bidetik abiatzea.

Azken irtenbide hau utopikoa dela aitortzen du Hirst kazetari beteranoak berak. Bigarren irtenbidea ere ez dirudi inork seriotan hartu duenik. Ondorioz, lehenengoa baizik ez da geratzen: gerra. Denentzako hondamendia ekarriko duela jakin arren.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Indusen ibaibideak

Muturreko lehorteak eta euriteak dira beroketa globalak Pakistanen duen inpaktuaren alde agerikoena. Ez dira hain ezagunak, ordea, hondamendiek piztu eta bizkortzen dituzten gaitz sozialak, eta zenbat eta nola oztopatzen duten azken horiek Asiako herrialdearen garapen oso eta... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


2024-07-30 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


2024-07-30 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


2024-07-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-07-30 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-07-30 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


Gurasobakarrak hautuz
“Txarra eta ona, dena intentsitate handiagoz bizi dugu”

Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]


Eguneraketa berriak daude