Bestea


2007ko otsailaren 21an
Gure munduan beldurraren eta intolerantziaren sinboloak nabarmentzen ari dira, hau guztia miseria sozialarekin nahastuta. Begitantzen ditut oraindik Ceuta eta Melillako etorkinen irudiak, alanbrada-hesiko arropak, zapatak, esekitoki bailiran. Eta hau guztia nire etxeko besaulkitik. Ze urrun, baina ze gertu. Irudiaren bitartez nire baitan hori guztia barneratzen da. Baina ezin dut beraiekin hitz egin. Oso arrotzak dira niretzat gizaki horiek, baina era berean oso gertukoak. Eta ideia hau txertatzen ari zait: ezinbestekoa da, dugu, atzerritarrarekin elkarrizketa burutzea. Gure esperientziak trukatzea -kulturak eta gizakiak zapaltzen dituen sistemaren aurka joateko ere- gizatasun komuna aldarrikatzeko, hau ezinbestekoa baitugu. Ahaztu al dugu ba Bestearekin topo egitea izan dela gure espeziearen oinarrizko esperientzia? Antzinako familia-tribuak beste familia-tribuak ezagutzerakoan ohartu ziren munduan bazeudela beste pertsona batzuk antzekoak zirenak. Zer egin orduan? Arrotzak erasotu? Ezaxolarena egin bere aldamenetik igarotzerakoan? Edo saiatu ezagutzen eta lortu elkar ulertzea? Gaur ere aldamenean dugu Bestea. Eta ezagutu nahi dut. Identitatean ezberdintasuna dago.


Azkenak
Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Garikoitz Aspiazu euskal presoa Martutenera lekualdatu dute Lannemezandik

Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Jon Irazabal Agirre hil da, 30 urtez Durangoko Azokaren zuzendaria izandakoa

63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude