Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an

La luz que llevas dentro
Patxi Rozas del Cura
Ttarttalo
364 orrialde 20,80 euro


Etorkizunari eginiko so mesfidatia

Munduak daraman bilakaerari eginiko begirada mesfidatia islatzen da Patxi Rocha del Cura gasteiztarraren La luz que llevas dentro eleberrian. Hirugarren milurtekoan hiri baten parte zaharrean kokatzen du kontakizuna. Oraindik jarraitzen du han artisau-lanean diharduenik, gazte jendea biltzen duten tabernaz inguraturik. Udalak Parte Zahar hori birmoldatzea erabaki du, ordea, eta horretarako soberako zaizkio aurrerapenari bizkar emanaz bizi direla iruditzen zaizkion biztanle horiek. Beraz, Etxe Merkeak izeneko leku batera bidali ditu eta han elkartuko dira babes bila bertara iritsitakoekin, auskalo nondik, baina beti ere gisa guztietako premia gorrietatik ihesi. Harik eta hiriaren aurrerapenak Etxe Merkeetan daudenen bizierarekin talka egiten duen arte.

Jardunaldiak. 23 urtez Amejoramendua. Azterketa ezkerretik
Batzuen artean
Ipar-Hegoa
216 orrialde

Amejoramenduaren jarduerari eginiko azterketa kritikoa

Hezkuntza eta ikasketa sindikalez arduratzen den Ipar Hegoa Fundazioak iazko irailean Iruñeko Baluarte Kongresu-Jauregian antolatu zituen jardunaldien emaitza biltzen da argitalpen honetan. Jardunaldi haien helburua 23 urtez Amejoramendua izan ondoren ezkerraren ikuspegitik egiten zitzaion azterketa kritikoa biltzea zen. Sentsibilitate ezberdineko nafarrek hartu zuten parte horretarako ospatu ziren lau mahai-ingurutan, besteak beste, garapen politiko eta instituzionala; hizkuntza eta kultura politikak Amejoramenduaren testuinguruan; garapen eredua eta politika publikoak gehi Nafarroako lurralde estrategia; eta lan harremana eta gizarte babesaren eredua gaiak jorratu eta haien inguruan eginak zituzten gogoetak azaltzeko.

Katu guztiak ez dira gaiztoak
Enkarni Genua, Jesús Lucas
Erein
36 orrialde

Marramiau katua eta sagutxo izutuak

Sagutxoak dira sei-zazpi urteko haurrei begira Enkarni Genuak sortu eta Jesús Lucasek marraztutako antzerki lan honen protagonista gehienak. Sagu oso jostariak, kantu asko dakizkitenak. Egia esan, poz-pozik biziko lirateke orain dauden etxean, Marramiau katuarekin beldurtuta ez baleude. Bazter batean, sutondoan, gehientsuenetan lo egoten da Marramiau, baina sagutxoak ez dira batere fio, amak behin eta berriz esan dielako ez inguratzeko harengana. Katu guztiak beltzak dira, dio sagu amak, katu guztiak gaiztoak direla, alegia. Eta jakina, sagutxoak ikaraz dabiltza. Baina behin Ipurtargia azaltzen zaie beraiek dauden lekura, esanaz katu guztiak ez direla gaiztoak. Are gehiago, Marramiauren ondotik pasatzen da, eta honek ez dio kasu zipitzik egiten. Geroztik dena aldatuko da sagutxoentzat.

Jakin
Batzuen artean
Jakin
122 orrialde 9,50 euro

Doako ikasliburuak auzitan

Testuliburuak maileguan? Horixe da Jakin aldizkarikoek 153. zenbakian jorratu duten gaia. Galderari erantzuna aurkitu nahian, hainbat lan azaldu dituzte. Olatz Osak Hezkuntza Sailak egindako proposamena aztertu du, testuliburuen mailegu bidezko doakotasunak euskal kulturaren hainbat esparrutan izango lukeen eragin kaltegarria agerian jarriz. Xabier Garagorrik euskal curriculumaren egitasmoaren ikuspegitik testuliburu eta ikasmaterialen ekoizpenak bete behar dituen baldintza orokorrez egin du gogoeta. Eta horien jarraian, doakotasuna eta mailegutza gaiaren inguruan egindako iritzi bilketa bat dator, zazpi direlarik erantzuten dutenak: Juan Jose Agirrezabala, Juan Carlos Alonso, Juankar Aretxabaleta, Jorge Giménez, Iñaki Lekuona, Jesus Mari Olaizola Txiliku eta Kepa Torrealdai.

Egunen harian
Xabier Mendiguren Elizegi
Elea
296 orrialde 16 euro


Xabier Mendigurenenak, egunez egun

2004ko uztailaren 16an ireki zuen Xabier Mendiguren Elizegi editore eta idazleak Interneten blog bat. Urtebetez, egunez egun, hor zer edo zer mamitsu idazteko erabaki sendoa zeukan. Lan nekaezin horren emaitza da, hain zuzen ere, Elea argitaletxeak kaleratutako Egunen harian liburuan jasoa dagoena. Gaiak? Oso anitzak: bertako eta kanpoko idazleen lan literarioak, zinema, telebista, antzerkia, bertsolaritza, musika, honi edo hari buruz Mendiguren Elizegik duen ikuspegia, berari gertatutako hainbat pasadizo esanguratsu, nazionalismo deportiboa dela-eta egiten dituen gogoetak, kinto bazkaria, bikote-harremanak, ea zein izan daitekeen adinik onena, alkate panparroi baten beharra... eta abar.

Tiempo de cerezas
Inazio Mujika Iraola
Alberdania
112 orrialde
Inazio Mujika Iraolaren


Gerezien denbora gaztelaniaz

1999an plazaratu zuen Inazio Mujika Iraolak bere azken eleberria, Gerezien denbora izenburupean, 1936ko gerra indarrean zela, txikitatik elkar ezagutzen duten apaiz batek eta CNTko militante batek erakunde anarkosindikalistako kideek bahitutako artzapezpiku bat askatzeko bizi behar izaten dituzten gorabeherak ardatz dituen narrazioa. Lan horrek gaztelaniazko bertsioa ezagutu du orain, Jorge Giménez Bechek egindako itzulpenari esker. Alberdania argitaletxeak plazaratu du, Alga sailean.

Ez merkeenak! Bai onenak!
Lander Garro
Alberdania
120 orrialde 10 euro

Argia: euskal publizitatea abian jarri zenekoa

Donostiako Euskararen Patronatua eta Alberdania argitaletxearen eskutik Lander Garrok plazaratutako liburu honen izenburu zehatza Ez merkeenak! Bai onenak! ARGIA. euskal publizitatea abian da. Eta horixe eskaintzen digu. Alegia, Bittor Garitaonaindia eta Gregorio Mujikaren bultzadaz XX. mende hasieran Donostian martxan jarri zen euskal aldizkarian garai hartantxe azaltzen zen publizitatearen bilduma bat, eta Argian agertutako zenbait testu aukeratu. Euskarazko publizitatearen hastapenak ezagutzeko era bikaina. 1921ean Gipuzkoako Foru Aldundiko lehendakari zen Julian Elorzak aldizkariari eginiko ongi-etorrian zioen: «Su onen inguruan, euskaldun guziok berotu bear degu. (...). Gure etxietako atea zabal-zabal eginda, maitasunez beterik artu zagun ARGIA au». Eta horixe egin zuten hainbat euskaldunek. Baserritarrak ziren haietarik asko, eta baserritarrei begira eginak daude iragarki gehienak. Baina badira Euzkadi izena dun jaboya ¡onena da! diotenak, ahoko mina kentzeko iaioak diren dentistak, janari gozoa eskaintzen duten jatetxeak, kafe ezin hobea dutela ziurtatzen dutenak, oinetako dendak, eta Erabilitako janzkirik ez bota! Berritu ohartarazten duenik ere.


Azkenak
Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


Eguneraketa berriak daude