Tristemindua


2021eko uztailaren 26an

Ia egunero igotzen naiz etxetik bertan xamar dudan tala eder batera: Kukuarri mendia. Itsasora jauzi egiteko toki egokia da, baina nik handik datorren haize leun limurtzaileari bizkar eman nahiago dut, eta lurrari eman begia, tranpolin-muturrean eserita Oria ez erreka, ez ibai, errio denaren inguruko mendi etzanaren soineko zimurrean, udaberri-janean, murgil egin.

Gaur udaberria joan da. Etorri ahala, ziplo! joan da. Berotxo, lore askotxo, paisaien janzte arinegia bateren batzuen odolaren irakinalditxoa ere gogaikagarria bihurtzen da eta udarako bero-zuloaren ataria apaintzen duen basa-anemona jendea (Anemona nemorosa) loratzen hasi da ttonttorrean, ametz ttikien altzoan. Eta tristemindu naiz. Poeta bat kantuan entzun nuen atzo eta gaur basa-anemonak ikusteko berogi akaso  gehitxo.

Anemona hau basotarra da. Zuhaitz handien oinpean, orbeldi gozoetan azaltzen da enbor erraldoien gaineko udako eguzki-oihala zabaldu arteko tartean. Haizearen putzetara makurtu eta irekitzen da lore ttiki hauskorra. Anemona izena haizea esan nahi duen grekoko ‘Av Aoç hitzetik zetorrela uste zen. Hona Lakoizketak anemona honen senide batetaz 1888an zioena: "Nas-lorekia, de nasi desordenar y lorekia cosa de flor, aludiendo sin duda a la versatilidad de su flor colgante, la que el viento mueve de un lado a otro". Hizkuntza semitiko zaharretik grekoak maileguz hartutako Naamen hitzetik datorrela uste da egun. Naamen Adonis da, landarediaren jainko feniziarra; ehizean ari zela basurde batek hil omen zuen eta hura heriotzetik libratzeko tristemindutako Astarte bere maitalea infernura jeitsi zen. Adonis hil zeneko hartan zabaldutako odol tantetatik sortua da anemona gorria, anemona pozointsua.

Basa-anemonak izen politik ere badu, eguerdilili eta lore lardeduna kasu. Lardeduna larderiadunetik, pozoina izanda begirunea sortzen duenetik ote dator? Eta Lakoizketaren nas-lorekia, nasan hazten delako ote?


Azkenak
Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


2025-02-05
Esker mila

Palacio de Arozteguia promotorearen enkarguz, legez kanpo ekin zioten 2021ean Baztango Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek gelditzea lortu zuten, gorputza makinen aurrean jarrita eta lur horietan egunak eta gauak emanda. Ilegalki jardun zuen enpresak ez du... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Eguneraketa berriak daude