Lasarte-Oriako euskararen bilakaera: Galeraren inertziatik berreskurapenera


2021eko uztailaren 28an
Hasteko, ekar dezagun burura irudi bat: 15 urtetan komunitate batean gertatutako aldaketen irudia. Populazioa ia 5 aldiz hazi da, 3.944 biztanle izatetik, 19.661 biztanle izatera pasatuz. Hazkunde hori dela medio, azpiegitura eta zerbitzuen eskaintzak gainezka egin du. Ez dago modurik gutxieneko beharrei erantzuteko. Euskara edota euskal kulturaren eremuan erreparatuz gero, egoera larria da. Frankismo garaiko irudi batez ari naiz, eta komunitate horren bestelako berezitasunaz gain, badira, aro politiko zehatz bati loturiko bizi baldintzak, baldintza gogorrak euskararen ikuspuntutik ere.

Krisi elementu ugari topa daitezke komunitate horretan, eta horren aurrean bertakoak nahiz iritsi berriak egokitu ezinik dabiltza. Batzuen eta besteen kezkak oso ezberdinak izan daitezke, baina oro har egonezina senti daiteke.

1960 eta 1975 urteen artean sortzen ari den Lasarte-Oria berrian kokatu behar dugu arestian aipatu irudia. Argi dago, euskararen beherakada lehenagotik hasita zegoela udalerrian, baina bestela ere, testuinguru ekonomikoak, politikoak edota kulturalak ez zuten laguntzen galtze prozesu hori gerarazten. Bestalde, komunitate mailan bizi zen egoera zail horretan euskara gero eta ikusezinago bihurtzen ari zen. Kaleko giroak eta sumatzen ziren beharrek ez zioten hizkuntzari tokirik uzten. Horregatik, arrazoi ezberdinak medio euskarak arlo pribatuan topatzen zuen babesik garrantzitsuena. Hori izan da behintzat, sarritan entzun izan dugun hipotesia.

Egun, oraindik, hizkuntzaren etorkizunaz hitz egiten denean familia bidezko transmisioa euskararen bizi iraupenerako ezinbesteko tresnatzat hartzen da. Baina transmisioak gertakari zaila jarraitzen du izaten: zaila definitzeko eta ulertzeko; zaila baita ere hizkuntz plangintzaren ikuspuntutik eragiteko. Familia gune konplexua dugu, gero eta aldakorragoa gainera. Gure gizartearen ispilu ezin hobea, beraz. Hori horrela zela jakinda ere, transmisioa hartu nuen ikergai tesia egiteko eta Lasarte-Orian kokatu nuen landa lana.


Zer da transmisioa?

Tesi bat lan trinkoa da definizioz, horregatik, gaur, tesiaren planteamenduetatik bi idea baino ez ditut berreskuratuko.

Lehenengo proposamenak transmisioaren ikerketa eremuaren hedapenarekin du zerikusia. Bigarrenak berriz, transmisioaren definizioak hartu beharreko dimentsioak ditu aipagai.

Lehenengo proposamenak, beraz, transmisioaren mugekin jartzen gaitu parez pare. Familia bidezko transmisioak etxeko gunean al ditu bere mugarriak? Nire iritziz, hori ez da horrela gertatzen, eta horregatik, tesian pertsona, familiak eta hurbileko komunitateak (auzoak, herriak berak) bat egiten dute. Dimentsio horien arteko aldaketak aztertzen saiatu naiz. Horrela, maila ezberdinen arteko loturak puzzle moduko bat osatu dute eta puzzle hori osatzeko metodologia nagusia etnografia izan da.

Etnografiak, komunitate batean murgildu eta konplexutasunari aurre egin behar dio. Eta komunitateari loturiko edozein elementu zehatz ikertzeko, lehendabizi, komunitatea bere osotasunean ulertzera iritsi behar du. Ideia horri heltzen bazaio, Lasarte-Oriako kasuan, bertan izandako hizkuntzaren garapena eta komunitateak berak izandako ibilbidea ezin izango genituzke bereiztu. Ildo horretatik, hizkuntzak protagonismoa partekatu beharko du beste gizarte aldagaiekin.

Filosofia honekin jarraituz, transmisioa ikertzeko garaian ikuspegi ireki baten alde egin dut eta hizkuntzak komunitatean duen balioa ikertzea baino, komunitateak hizkuntzari zein leku eskaini izan dion ikustea izan da helburua. Horrela, lehenengoz, herriari berari eman nahi izan zaio lehentasuna, familia eta norbanakoen gainetik. Edonola, hiru mailak aztertu dira eta horien arteko lokarriak bilatzeko saiakera egin da. Horrela, transmisioa testuinguru zabalean kokatu da, nire ustez, berezko testuingurua den horretan.


Transmisioaren definizioa

Bigarren ideia nagusiak transmisioaren definizioarekin du zerikusia. Transmisioa zer den azaltzeko garaian, Roldán Jimenok La memoria de los derrotados izeneko artikuluan adierazten duen ideia dut abiapuntu, ahanztura/oroimena binomioa aztertzean familia «ahanztura saihesteko bitarteko garrantzitsuena» bezala deskribatzen duenean, hauxe gehituz:

«Baiezta daiteke familiari datxekiola bere historia belaunaldiz belaunaldi transmititzea». Ideia hau oinarritzat hartuta, transmisioa ahanzturaren aurkako borrokatzat jotzen dut, borroka horrek oroimena eraikitzeko ahalegin paralelo bat inplikatzen duelarik. Beraz, transmisioaren ideiaren baitan bi dimentsio nagusi aipa daitezke.

Alde batetik, transmisioa prozesu bezala uler daiteke. Prozesu horretan iragana, oraina eta etorkizunaren arteko negoziazioa ematen da. Ikuspuntu horretatik, transmisioa gauzatzeko, bai maila pertsonalean, bai talde mailan adostasun bat lortu behar da zer mantendu/aldatu behar/nahi den erabaki baino lehen. Ikuspuntu horretatik, transmisioari ezin zaio, besterik gabe, jarraikortasun zentzu bat erantsi. Negoziazio eta elkarrizketa hori, maila pertsonalean, familian eta herri mailan ematen da. Pertsonek eta taldeek euren esparrua bilatu behar dute komunitatean, inguruarekiko loturak finkatuz. Batzuen eta besteen beharrak denborarekin aldatuz doaz eta, bai hizkuntzek, bai hiztunek, egoera berrietara egokitzen jakin behar dute.

Transmisioak oroimena aldarrikatu behar du, baina oroimen malgua, aldaketarako aukera emango duena. Horrela bakarrik ulertzen da Lasarte-Orian gertatutako hizkuntzaren berreskurapen prozesua: batzuek euskararen galerak zeraman inertzia ahaztu eta euskara euren ingurunean berriz txertatzeko apustua egin zuten; beste batzuek, Euskal Herritik kanpoko erroak alboratu gabe, oroimen berriak sortzeko ahaleginak egin zituzten euskarari eta euskal kulturari sormen prozesu horretan tokia utziz. Transmisioak guztien ekarpenak behar izan ditu azken urteotan, ekarpen eraldatzaileak, transgresoreak…

Baina transmisioa, prozesuaz aparte, produktua ere bada. Hau da, oinarri, balore eta elementu batzuekin hornituta agertzen da. Hiru nabarmenduko nituzke.

Lehenengoz, memoriak duen pisua azpimarratu beharko litzateke. Ideia honi lotuta, bi gai: zein zerikusi du komunitateak bere historiarekin? Nolako oroimena da benetan egunerokotasunean gailentzen dena? Galdera horiei erantzun asmoz Teresa del Vallek oroimen diskurtsiboaren eta haragitan bizitako oroimenaren artean planteatzen duen bereizketan arreta jarri behar dugulakoan nago. Lehena, funtsean, hizkeran eta narratiban oinarritzen den bitartean, bigarrena pertsonen «hainbat emozioren dentsitatea sinbolizatzeko eta esperimentatzeko (...) eta prozesuak diseinatzeko esperientziak, momentu zehatz batean, orainaldian, finkatzeko» gaitasunetik abiatzen da. Eskarmentuetan eta irudietan oinarritzen den oroimen baten aurrean gaude beraz. Oroimen mota hori kokatu dut transmisioaren azterketaren erdigunean, aipatutako ahanzturaren aurkako borrokan ezinbesteko elementua dela pentsatzen baitut.

Bigarren elementua, Del Vallek kronotopo bezala izendatutakoak lirateke. Kronotopoak leku eta denborari loturiko irudiak dira, eta bertan gorpuzten dira oroimena gauzatzeko eta transmititzeko ereduak. Hortik abiatuta, hipotesi hau planteatzen dut: euskararen azken garaiko historia, zenbait kronotoporen agerpenen menpe egon dela, kronotopo horiek euskararen eta hizkuntzaren inguruko esperientziaren ukapenari lotuta egon direlarik. Horrela bada, euskarak jasan duen atzerakada hein handi batean euskarari eta hizkuntzaren inguruko unibertso kulturalari begira bere burua eta bere nortasuna definitzeko eskubiderik gabe hazitako gizaldi oso baten esperientziari lotuta legokeela esan daiteke. Ukapen horrek euskarari buruzko haragitan oinarritutako oroimen ezari eragiten dio. Kronotopoek euskararen gainbeheran eragin zuten denbora luzez, komunitateak irudi ezkor horiei aurre egiteko apustua egin zuen arte. Beraz, euskararen transmisioan eragiteko indarra nahi horretan aurki daiteke.

Transmisioa gorpuzteko lagungarria den hirugarren elementua pertsonari eta komunitatearen identitatearen eraikuntza prozesuari lotua legoke. Kasu honetan tesiak oinarrizko bereizketa bat mahai gaineratzen du: kultur-nortasuna, alde batetik, eta identifikazioa, bestetik. Ignasi Terradasen ustez, kultur nortasunak zera esan nahi du: «bizitzaren giza onarpena. Batez ere hauxe du bereizgarri: bizitakoaren memoria, horren ondorio afektiboak eta memoria horrek eskatzen dituen errotze eta lotura sentimendu eta eskubideak zaintzea». Aldiz, identifikazioaz horrela dio: «(...) Identifikatzeko erabiltzen du identitatea (…) modu horretan jokaera hori, identitatearen, bere osaketan bizitako zerbaitetan oinarritu beharko lukeenak, ohiko logikatik kanpo geratzen da. Bere alienazioa da: bizitakoaren memoria abstraktuki murriztea eta eraldatzea pertenentzia edo estigma politiko baten adierazgarri bihurtuz».

Sumatu daitekeenez, transmisioaren ikuspuntutik kultur-nortasunak eta identifikazioak ondorio ezberdinak dakartzate. Lasarte-Orian hizkuntza eta identifikazioaren arteko loturak eta gorabeherak gertatu direla ukatu gabe, tesiak, komunitatean kultur-nortasunak izandako garrantzia azpimarratu nahi izan du. Hori dela eta, hizkuntzaren inguruan sortutako elementu ezkorren aurrean hizkuntza existitzeko aukera ematen duten faktoreen inguruan eraikitako kultur-nortasunak ekoiztutako aberastasuna jaso eta islatu nahi izan du. Elementu horiei esker, Lasarte-Orian irudi berriak sortu dira, lerro hauen hasieran planteatzen zen irudi goibela eraldatzen lagundu dutenak, hain zuzen ere.


Azkenak
Euskal preso politikoei espetxe politika arrunta aplikatzeko eskatu dio Sarek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailari

"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]


Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera

"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.


2024-08-21 | ARGIA
Udaltzaingoak kaleko saltzaileekin duen “jarrera oldarkor eta bortitza” salatu dute Bilboko konpartsakideek

Udaltzaingoaren azken egunotako "gehiegikerien" aurrean, Bilboko Konpartsen Federazioak elkartasuna adierazi die manteroen kolektiboko lagunei, Areatzan egindako elkarretaratzean.


Eneko Etxeberria: “Hitz bakarrean, inpunitatea bilatzen du Gobernuak”

Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]


AEBek diote Israelek onartu duela “trantsizio proposamena”, baina Hamasek kritikatu du baldintzak aldatu dituztela

Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]


Emazteari eraso zion ertzainak tratu txarrak ea lehenagotik ematen zizkion ikertzen ari da Fiskaltza

Ertzaina emakume bezala erregistratu zen Trans Legearen bitartez, baina inori ez zion aldaketaren berri eman. Fiskaltzak uste du indarkeria matxista leporatzetik libratzeko asmoarekin aldatu zuela sexuz.


Kongok espero du tximino baztangari aurre egiteko adina txerto emango dizkiola Mendebaldeak

Kongoko Errepublika Demokratikoa ari da gehien jasaten tximino baztanga edo mpox-en epidemia. Urtea hasi zenetik 16.700 kasu atzeman dituzte, eta ia 600 pertsona zendu dira herrialdean; gehien-gehienak, haurrak.


Hainbat gizon atxilotu dituzte asteburuan indarkeria matxistagatik

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


2024-08-20 | ARGIA
Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]


2024-08-20 | Euskal Irratiak
Bigarren etxebizitzen kontrako aldarria entzun da Miarritzen

Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.


Eguneraketa berriak daude