Su-etenaren alde artistikoa: ‘etatregua’

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Etatregua lelodun pankartapean lelo berdineko kamisetak salgai ipini, jendeari esku-orriak banatu eta publikoaren erreakzioak bideoan grabatu. Horixe da, ideia bi urtetan hausnartu eta prestatu ondoren, Salvatore Tuttik Euskal Herriko kaleetan otsaila eta martxoan zehar burutu duen performancea. Proiektuaren izenak garbi dioen bezala, ETAri su-etena eskatzea zuen helburu proiektuak, Tuttiren ustez horixe baitzen bake prozesuaren abiapuntuan lehentasunezkoa. Baina ETAri eginiko eskaeraz haratago, artistak herritarrei egiten die deia; honela dio ekintzetan banatutako esku-orriak: «Gatazka soluzionatzeko, norberak arazoaren aurrean eman beharreko pausoak ematen hasi beharko luke».

Ekintzekin Salvatore Tuttik ondorengo erreakzio katea bultzatu nahi du: lehenik kalean dabilenak ekintza ikusten du; esku-orria jaso eta etxera eramaten du eta bertan helbide elektroniko bat du bere iritzia bidal dezan; kamiseta eskura dezake eta janzten duen bakoitzean artista bihurtuko da, performancearen protagonista, «handik aurrera berak hartzen du beregain, nahi duen neurrian eta tokian, posizionamendu politikoa bat eta mezu bat zabaltzea».

Mezu hori zabaltzeko artistak ahalegin berezia egin du hedabideek etatreguaren berri eman dezaten. Eta guztia grabatu du emaitza dokumental batean jasotzeko asmoz.


Komunikatua eta gero, zer?

Martxoaren 22ko goiza Bartzelonan. Bertan bizi da Salvatore Tutti. Luze hitz egin dugu bere jardun artistikoaz, etatreguaz eta egun batzuk lehenxeago, martxoaren 18an, Bilbon egindako azken ekintzaz. Oro har jendearen jarrera ona dela dio, erreakzio negatiboak salbuespena direla, baina kamisetak saldu eta jendeak janztea gehixeago kostatzen dela. Solasaldia amaitu eta minutu gutxira iritsi da ETAren komunikatuaren berria. Eta orain zer? «Proiektuaren helburua ETAri su-etena eskatzea soilik izan balitz, dagoeneko ez luke zentzurik izango» dio Tuttik, «ETAk konpromisoa hartu du eta hori ona da, baina nik herritarren konpromisoa bilatzen dut, haiek ere iniziatiba har dezatela. Lau urtetik behin botua emateaz gain, norberak pentsatzen duena esan dezake eta eskaerak egin ditzake». Gainera, egoera leundu ahala, Tuttik nahi duen umorea erabiltzeko gero eta aukera gehiago duela dio. Orain kamisetentzako lelo berriak asmatu behar ditu: «Lagun batek bota zidan lehengoan ZPnegocia dioena atera beharko nukeela, orain hori egokitzen delako. Cedemos todos dioena ere izan liteke. Baina azken bi urtetan buruan dudana, Euskal Herria askatu leloa oinarri hartuta, Euskal Herria aldatu ipintzen duena da». Kamisetak ateratzeko aukerarik ez zaio faltako Tuttiri, prozesua luzea izango baita, eta berak ez du inolako presarik.


Presarik eta giro artistikorik gabe

Ikus-entzunezko ekoiztetxe batean egiten du lan Salvatore Tuttik eta bere denbora librean garatzen ditu bere ekimen artistikoak. Eta nahiago du horrela: «Artearekin dirua irabazi behar ez dudanez nire artea libreagoa da edo gutxienez nik nahi dudana egiten dut. Eta ondorioz ez dut arte merkatuan sartzeko inolako beharrik». Valentzian artistaz inguratuta bizi zen, baina giro artistiko horri ere muzin egin dio benetako artistak giro horretatik kanpo daudela pentsatzen duen Tuttik. «Uste dut gauzak pretensiorik gabe egiten direnean, gertuago daudela benetako artetik».

Salvatore Tutti, artista eta obra bera
Ironiaz betetako izen artistikoa hautatu du etatregua proiektuaren egileak: Salvatore Tutti, munduaren salbatzailea. «Kontua da artistei kritikatu dakiekeen guztia nire buruari ezartzea. Ni naiz neure burua kritikatzen duena». Hori egin zuen iaz Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketara aurkeztu zenean. Salvatore Tutti, de artista callejero a artista nobel guipuzcoano izena jarri zion lanari, hots, bere burua artista nobeltzat jo zuen saria bera lortu baino lehen. Lan honen barruan Topemantaart izeneko ekimena zegoen: lurrean manta bat ipini eta bertan, bere lanez gain, jendeak ere bere obrak uzteko lekua zegoen. Topemantaarten ideologiak honela dio: «Utz ezazu zure obra topmantaartean eta artistatzat joko duzu zure burua eta jada amarengana joan ahalko zara mama ya soy artista esaka».
Ironiaz, publikoa nahastea bilatzen du eta, finean, Salvatore Tutti pertsonaia ezaguna izatea, bere iritzia izatea, bizitzeko eta mundua ikusteko modu propioa garatzea. «Nire obra Salvatore Tuttik egiten duena da, bere bizitza da nire obra».


Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude