Oscar Arana: «Nobelako pertsonaiak maitagarriak dira, baita gaiztoak ere»


2021eko uztailaren 16an
Paul Auster euskaratzen lehena izan zara. Pribilegiatutzat al daukazu zure burua?
Itzultzaileak daukan pribilegioa nobelaren irakurketa geldo eta sakon hori egitea da. Paul Auster berak ere aitortua du oso azkar idatzi zuela liburu hau, istorioa oso garbi etorri zitzaiolako; eta nolabait antzematen da hori, ziztu batean doan istorioa baita; baina, jakina, itzultzaileak ezin du halako ziztu bizian joan. Dena den, pribilegiatu bat naiz, zeren hain geldo irakurrita ere, irria hor geratzen zaizu, pertsonaiak, beren itzal-argiekin, maitagarriak direlako, baita gaiztoak ere.

Gaiztoek erakarri al zaituzte?
Liburu honetan badago gaiztakeriaren apologia, oso polita. Samurtasun handiko idazlana da, nahiz eta gertaera mikatz asko ere azaltzen diren. Itzultzailearen irakurketa pribilegiatu horrek eman dit beste aukera bat ere: ikustea zer den kontatzaile on baten trebezia pasadizoak, elkarrizketak, une barregarriak eta une hunkigarri denak josteko hari samur batez. Ni itzultzailea naiz, ez idazlea, baina nire ustez badago hor idazle ofizioa ikasi nahi duenarentzat ere zer ikusia eta zer ikasia.

Zein da liburuaren alderik aipagarriena?
Mila istorio, mila ñabardura zeinen ondo bateratuta dauden. Oso doinu lagunartekoan dago idatzita, pertsonaia nagusiaren ikuspuntutik. Eta pertsonaia nagusia bera da, niretzako, maitagarriena. Minbiziak jota dagoen gizon bat da. Bere sorterriko auzora doa, Brooklynera, han berriro hil arteko bizimoduari ekin behar diola pentsatuz. Eta benetan bete-bete egiten zaio bizipenez aldi hori.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude