Bizkaie!: Bizkaierazko agerkari elektroniko bakarrak lau urte


2021eko uztailaren 19an
2002ko apirilaren 8an aurkeztu zen jendaurrean Bizkaie! aldizkari elektronikoa, Koldo Isusi zuzendariak gogorarazi digunez: «Hutsunea ikusten genuen bizkaierari dagokionez, bai gizartean bai Interneten. Paperezko produktu bat ateratzeko aukera ere bageneukan, baina azkenean sarea aukeratu genuen. Paperean askoz eskaintza zabalagoa dago eta».

Ekimena Bizikai irabazi asmorik gabeko elkarteari zor zaio. Euskara munduan dabilen jendea da, kasu askotan hedabideetan ere aritua. Isusi, konparazio baterako, Bizkaia Irratiko esataria izan zen hamabi urtez. Gaur egun, berak eta Saioa Torre kazetariak osatzen dute Bizkaie!-ko erredakzio txikia. Egun erdiz diharduten beste langile bi eta kolaboratzaile sorta ederra dira argitalpenaren gainerako «errudunak».

Hasieran, hamabostean behin berritzen zituzten Bizkaie!-ren edukiak. Baina hori, Interneten, fosilizazioaren parekoa da. Orain pare bat urte-edo, astekari bihurtu ziren, baina ez erabat. Atal batzuk hamabostekariak dira oraindik ere eta, aitzitik, Barriak barri atala egunerokoa da, informazioa jaso ahala berrizten baitira edukiak, bizkaierara egokitu ostean noski. Mundu osoko berriak ematen ditu Bizkaie!-k, edozein egunkarik bezala, eta informazio iturri nagusia Internet bera du. Horrez gain, egunkari gehienetan gutxitan agertuko diren Bizkaiko kontuei arreta eskaintzen ahalegintzen dira. Baina lan-talde apala dute (kopuruz), eta ez da erraza denera iristea, Koldo Isusik aitortu digunez. Gainerakoan, astelehenero sareratzen dituzte eduki berriak. Kulturaren ingurukoak, gehienak.


Bisita luzeak jasotzen dituzte

Ikerketarik egin ez badute ere, 25 eta 45 urte bitarteko irakurleak jotzen dituzte bezerotzat. Uste hori, hein handi batean, Durangoko Azokan jendearekin izaten dituzten harremanek ematen diete. Fideltasunari dagokionez, 2004an neurtu zuten azkeneko aldiz bisitari kopurua: 90.000 lagun urte osoan. «Guk, hala ere, garrantzi handiagoa ematen diogu bisitari kopuruari baino bisitaren iraupenari», azpimarratu du Koldo Isusik, «halako argitalpenetan lauzpabost minutukoa izaten da eta gurean, berriz, hamar eta hamahiru minutu bitartekoa. Jendeak denbora hartzen du Bizkaie! irakurtzeko».

Aspaldidanik, Bizkaie!-ren egileak argitalpenean aldaketa sakona egiteko gogoz ibili dira. Lehen zeharo moteltzat jo dugu hamabostean behingo maiztasuna; egia esateko, asterokoa ere ez da nahikoa Internetez ari garelarik. Laster beraz, edizio jarraia egiten hasiko dira. Horrek ez du esan gura egunero aldatuko direnik atal guztietako edukiak, baina bai behintzat jaso ahala sareratuko dituztela kolaboratzaileen lanak. Horrekin lotuta, mantxetan ere aldaketak egingo dituzte: oraindik orain izenaren ondoan ikus daitekeen "bizkaierazko aldizkari elektronikoa" leloa desagertu egingo da. Bizkaie! izango da hemendik aurrera, beste barik.


Blogak, berrikuntzarik nabarmenetakoa

Atal gehienak bere horretan utziko dituzte, baina hainbat blog sartuko dute ohiko edukien osagarri. Egitasmoa guztiz finkatu gabe badago ere, Isusi pare bat iragarpen egiteko moduan izan da behintzat. Batetik, euskarari buruzko blog bat izango da Erramun Osaren ardurapean, eta beste bat -bertsolaritzarekin lotura edukiko duena- Xabier Payarenean. Biak ere Bizkaie!-ko ohiko kolaboratzaileak dira.

Aldaketok laugarren urteurrenerako eduki nahi zituzten prest, baina egutegia azkarragoa izan da. Hala ere, aste gutxiren buruan izango dira Bizkaie! berria aurkezteko moduan. Laster, beraz, zeuen begiz ikusi ahal izango duzue, betiko helbidean: www.bizkaie.biz.

Noizbait hitz egin beharko dugu .biz domeinuaren sorrerak Bizkaiko elkarte askori egin dion mesede galantaz.

Labayruren arau liburuak Biblia
Uste zabaldua da euskalki batean idatzi nahi dutenek oztopo handia edukitzen dutela parean: araubide falta. Bizkaierari dagokionez, ordea, uste hori ustel bihurtu du Labayru Ikastegiaren ahaleginak, hainbat lan argitaratu baitute euskalki horretan jarduteko arauak emanez. Bizkaie! bezalako komunikabideei sekulako mesedea egin die horrek. «Guretzat Bibliak dira Labayruren liburuak, hiztegia batetik eta jarraibide liburua bestetik», dio Koldo Isusik. «Hala eta guztiz ere, zalantza ugari edukitzen dugu, oraindik dena ez dagoelako normalizatuta. Batuaz dudak izaten baditugu, pentsa bizkaieraz!». Zuzendariak azaldu digunez, euskalkiaren ahalik eta erarik jasoenean, estandarrenean, idazten ahalegintzen dira, txokokerietatik urrunduz. Bestalde, Bizkaie!-k erabiltzen duen euskara eredua edozein euskaldunek ulertzeko modukoa dela uste du Isusik, bizkaitarra, gipuzkoarra zein zuberotarra izan. «Alfabetatuta egonez gero, erraz gainera».

Egañak bizkaieraz egin zuenekoa
Bizkaierazko argitalpena da Bizkaie!, eta ez duzu bertan beste euskara motarik topatuko, irakurleek bidalitako iritzietan izan ezik (horietan jatorrizkoari eusten zaio). Horrela esanda, tontakeria galanta ematen du; bizkaierazkoa izanda, zer beste euskalki sartu behar zuten bada? Kontua da Bizkaie!-n ez beste inon irakur dezakegula esaldi hau Laura Mintegiren ahoan: «Lotsea galdu eta emakumearen apologia egin dot», edo beste hau Andoni Egañarenean: «Konplexurik bako apustu bat egin genduan, eta badirudi ondo urten deuskula».
«Bizkaiera hutsean idazten dugu aldizkari osoa, eta argi dago Andoni Egañaren berba egiteko era, esaterako, ez dela hori. Halakoetan guk moldaketa egiten dugu gero»; dio Koldo Isusik. «Kritika egingo digute seguruenik: zergatik ez dugu euskaldun bakoitzaren hizkera errespetatzen? Baina jokabide hori oso argi eduki dugu hasieratik». Eta egia esan, oso jokabide arrunta da euskarazko hedabideetan, baina alderantzizko norantzan. Edo inork pentsatzen al du Koldo Isusiren ahozko jardunak lerrootan irakur daitekeena bezalakoa dela, hitzez hitz?


Azkenak
Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Eguneraketa berriak daude