Txernobilek ardiak pozoitzen ditu oraindik Galesen


2021eko uztailaren 19an
Britainia Handian 375 baserri dauzka oraindik kutsatuta Txernobilgo zentral nuklearrak istripuaren ondoren atmosferara isuritako erradiaktibitateak. Albiste hori eman du The Independent egunkari ingelesak «Chernobyl: A poisonous legacy» (Txernobil, herentzia pozoitsua) titulatu duten artikuluarekin.

Britainiarrak nuklearrei buruzko eztabaidan daude bete-betean. Urte batzuk oparoak pasa dituzte beren itsasoan duela hiru hamarkada ustiatzen hasi ziren petrolioa dela eta; baina hau agortzen hasi dela konturatu dira, eta urte batetik bestera Erresuma Batua petrolio esportatzaile izatetik berriro inportatzaile izatera erori da. Europa osoan berpiztu da energia nuklearraren eztabaida. Ez da denbora asko Frantzian belaunaldi berriko zentralak egitea proposatu zela. Alemanian Angela Merkelen gobernua osatzeko akordioaren negoziaketan egon da zentral atomikoei ezarritako iraungitze data mantendu ala ez erabakitzea; oraingoz koalizioko alderdiek gauzak bere horretan uztea ebatzi dute.

Britainia Handian Tony Blairrek atera du kontua, horretarako baliatuz etxeko petrolioaren akabera eta zenbait ekologista historikok beroketa globalaren kontra nuklearrak erabili beharra aldarrikatu izana. Duela aste gutxi, Londresko parlamentuan garapen jasangarriaz ari den batzordeak erabaki zuen zentral nuklearrek arrisku eta kalte gehiago dakartzatela horiek eraikita eskuratu daitezkeen onurak baino. Gerrak edo eraso terrorista batek horrelako zentral bati ekinda eragin ditzakeen kalteak aipatu dituzte hautu nuklearraren bost desabantailen artean. Baina herritarren artean are zirrara handiagoa piztuko du jakiteak Txernobilgoa pasa eta 20 urtera oraindik beren ardiak gaixotzen dituela mamu haren edenak.

The Independentek publikatu duenez, Londresko Osasun Sailak onartu du 200.000 baino gehiago direla belaze kutsatuetan bazkatzen direnak. 1986ko apirilaren 26an lehertu zen Txernobilgo zentrala paraje hauetatik ia 3.000 kilometrotara, baina honaino iritsi zen euri erradioaktibitateduna. Denborak arindu bide ditu ondorioak leku askotan, baina orduan ezarritako larrialdi agindua oraindik indarrean daukate Galesko 355 etxaldetan, Eskoziako 11tan eta Ingalaterrako bederatzitan.

Galesen, Txernobilgoak kutsatutako lurrak Bangor eta Bala arteko mendixka eta muinoak dira gehienbat, eta Snowdonia-ko parke nazionaleko eremu asko ere hala daude. Ingalaterrako lur kutsatu gehienak Cumbria eskualdean daude, Galestik hurbil. Eskozian ere mendixka batzuk daude pozoituta. Leku horietan guztietan nagusiki ardiak hazten dira. 1986ko larrialdi agindua dela eta, baimen berezia behar da horietako ardi edo bildotsak saltzeko. Soinean onartutakoa baino erradioaktibitate gehiago daraman azienda tinta berezi batez markatzen dute eta ondoren hilabete batzuetan kutsatu gabeko pentzeetan bazkatu beharko du, saldu eta elikadura katean sartu baino lehen.


Bildots atomikoak

Ekain honetan aurkeztu behar du Tony Blairrek bere plangintza nuklear berria. Britainia Handiko zentral nuklear askok jadanik ez dute argindarrik egiten, eta beste asko zahartzarora iritsi dira. Berriena 2035ean itxi behar lukete.

Joan den udazkenean alderdi laboristaren aurrean Blairrek defendatu zuen nuklear gehiago eraikitzea. Plan horiei lehenbiziko ipurdikoa eman die Garapen Iraunkorrerako Batzordeak. Legebiltzarreko Ingurumen Batzordeak hilabete honetan eman behar du bere erabakia. Joan den astean Londresen bildu zen Txernobilgoak epe luzera edukiko dituen ondorioak ikertzeko biltzar bat. Eta hilabete bukaerarako espero zen beste agiri garrantzizko bat plazaratzea: Nuklearrak Eraisteko Batzordeak publikatu behar du zenbat kostako den zentral nuklearrak desegin eta horietako zoruak garbitzea. Iaz prentsak zabaldu zuen 56.000 milioi libra esterlina ordaindu beharko dela operazioa, baina badirudi azkenean kopurua askoz handiagoa izango dela. Nuklearrekin elektrizitatea sortzea garbia eta merkea dela diotenek zerbait esan beharko dute.

David Ellwood-ek, bitartean, buruhauste galantak ditu oraindik Txernobilekin. 700 buru dauzka -ardi eta axuri- Broughton-in-Furness ondoko Ulpha herrian, Ingalaterrako Cumbria eskualdean. Baskell Farm baserria daukate berak eta emazte Heatherrek. Lau haur dituzte. «Gogoan dut -esan dio Ellwoodek kazetariari- Txernobilgo hondamendia duela 20 urte. Euria suilez ari zuen. Ministeriotik gutuna jaso genuen. Txernobilgoaren eraginak hiru astetan pasako zirela zioten, baina gutxi gorabehera kalkulatuko zuten, zeren eta beste hogei urtez luzatu dira».

Ardiak azokara saltzera eraman behar dituen bakoitzean, Ellwoodek Defra erakundeari deitu behar izaten dio, honek txekeatu ditzan, zesio erradiaktiborik badutenez. Ikuskatzen duten ardi bakoitzeko 1,3 libera ematen diote. Baina aurretik, saldu nahi dituen ardiak menditik jaitsi behar izaten ditu kutsatu gabeko larreetan bazka daitezen aste pare batez. Horregatik pasatzen dituzte arkumeek kontrolak. Baina tarteka egokitzen da bateren bat menditik zuzenean ekarria, eta zesio maila altuegia ematen badu, akabatu egin behar izaten dute.

«Baneukake haserretzea -dio Ellwoodek- baina ez du merezi, ezin dut ezertxo ere egin horren kontra eta badirudi inork ez dakiela noiz bukatuko den. Jakina, asko kezkatuko gintuzke hemen zentral nuklear gehiago eraikitzeak. Txernobildik 1.500 miliatara bizi eta begira nola kaltetu gaituen».

Edwin Noblek berriz 45 urte ditu eta baserri handi baten jabe da Mount Snowden-en, Galeseko iparraldean. 25 urteko gizon gaztea zen 1986an, gurasoen etxaldearen martxa bere gain hartu berria zuen, eta gogoan du zer nolako euriteak izan ziren apiril bukaera hartan. Beldur omen zen errekak uholdetan aterako zirela. Ez zen ohartu euriarekin iritsi zitzaiola Txernobilek botatako zesioa. Hau berez -lurzoruan dagoen kopuruetan- ez omen da gizakiarentzako arriskutsua baina bertatik sortzen den belarra kutsatuta hazten da, eta hortik pozoitzen dira ardiak.

«Txernobilen sekulako hondamendia gertatu zela jakin nuen, baina ez nuen pentsatuko gu bizitarako hondatuko gintuenik». Orain ere saldu behar duen ardi edo arkume bakoitza detektagailutik pasa behar du. Ardien kutsadura jaisteko beheko larreetara eraman behar ditu, baina Nobleren arazoetako bat da bere lursail guztiak kutsatuta dauzkala. Horregatik beste belaze batzuk alokatu behar izan ditu etxetik 20 kilometrotara, saldu aurretik aziendak han edukitzeko. Erraz da asmatzea 1.000 buru dituen laborari bati horrek zer nolako endredoa sortzen dion.

Broma erraza eginez, esan liteke behi eroen krisiaren zalapartak ahaztu direnean, hauek segitzen dutela ardien zoramenarekin Txernobilgoa gertatu eta 20 urtetara. Nuklearren aldekoek diote «Gaia» teoria sortu zuen Lovelock ekologista zaharra zentral nuklearren alde omen dagoela sutsu. Nekazariok isilik irensten dituzte Txernobilek jaurtitako zesio-konpitteak.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


ASTEKARIA
2006ko apirilaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude