Berriz ere biktimei buruz


Bake prozesua plantan ezartzeko biktimen arazoa konpondu beharko da. Orain, esperantzaren garaian, beste itzuli bat emanen diogu arazoaren gakoari.

Borroka armatua, historiaren osakina da. Erabili duten guztientzat, haizu, justifikatu eta beharrezkoa da, berdin boterearen aurka altxatu direnentzat, berdin haren monopolioa atxiki nahi duten instituzioentzat, baita estatu demokratikoentzat ere. Gehiago dena, guztiz arrunta da ikustea nola gatazka batean diren bi arerioentzat haizu, justifikatu eta beharrezkoa den... bakoitzarentzat. Honekin ez dut erlatibismorik egin nahi, nire baloreen arabera zapalduen eta zapaltzaileen biolentziek ez baitute eduki eta zuzentasun bera. Alta, enkistatuak diren gatazken irtenbideari begira, pragmatismoa behar da. Pragmatismo errespontsablea, Nazioarteko Amnistiak edo Jende Eskubideen Nazioarteko Begiratokiak duten bezalakoa. Ez dute horiek erabakitzen gerla zibiletan zeinek duen "arrazoia", baina protagonistei erraten diete borroka armatuan sartuz geroz gerlaren legeak errespetatu behar dituztela, eta errespetu horri buruz eskatzen diete erantzukizuna. Inoiz gurean "irabazlerik eta garaiturik gabeko" bakea lortzen bada, pragmatismo horren bidetik izanen da.

Jarrera horrek badu zerikusi zuzena biktimen errekonozimendu eta doluarekin. Gerlaren legeak errespetatzen direnean, bakegintzak ez du barkamen edo zigor eskaera berezirik behar; berriz, gerlaren legeak hausten direnean, zauri berezien artatzeko mekanismo bereziak beharko dira.

Demagun: errebeldeen eta indar armatuen arteko enfrentamenduetan hilak badirela: gerlaren legea da, eta arrisku hori bereganatua zuten bi parteek. Horregatik badira hil horientzako dolu mekanismo instituzionalizatuak, usu etsaiari ere onartzen zaizkionak: denek -Balzak salbu...- dugu memorian Argalaren zerraldoaren aitzinean Polizia armatuaren kapitaina saludatzen. Biktimen familiek bere talde erreferentzialaren sostengu oso eta arautua dute: militarren kasuan dominak, zitazioak, ekitaldi ofizialak; errebeldeen kasuan omenaldiak, kantuak, monumentu ez-ofizialak, lekuen izendapenak. Ez dugu erranen aski denik, hilen presentzia galdua ezertaz ez baita betetzen, baina dolu pertsonala egiten da ehun trinko baten erdian eta kausa oso baten defentsaren barnean.

Eginahal guztiak egin eta garaitu ezinean gatazka duintasunez bukatzen bada -Iparraldean horri deitzen zaio "la paix des braves" edo "bihozdunen bakea"-, lagun galduen doluak ez luke su-etenaren sinatzeko oztoporik izan behar.

Beste gauza bat da gerla legeak hausten direnean. Gurean, horrek hartzen du estatuaren eta errebeldeen terrorismoaren itxura. Estatu terrorismoaren barnean dira tortura, talde paramilitarrak eta militante zibilen aurkako eraso bortitzak. Errebeldeen terrorismoa zibilen aurkako atentatuekin identifikatzen da, berdin zibil horiek jomuga zuzen edo zeharkakoak izanik. Bi kasuetan, dolu mekanismoak eskasak dira. Torturaren kasuan, biktimaren humanitatea bera ukatu da. Biktima zibilen kasu gehienetan, ez dago ez kausarekin identifikazio nahikorik, ez eta mekanismo instituzionalizaturik dolua errazteko.

Ez dut uste bake prozesuak borroka armatuaren kondena galdatzen duenik. Gurean, bi protagonistek aldarrikatu eta aldarrikatzen dute armen bidez balore sistema oso baten defentsan ari direla. Biek bat egiten dute historian hedatuen den filosofia politikoarekin, eta bakoitza atxikiko zaio bere baloreen hierarkiari. Hortik landa, akordio batetara heldu nahi bada arerioaren arrazoiak ulertu beharko dira: erreboltatzeko arrazoiak izan dituztenen duintasuna errespetatu, eta duintasunaren marka onartu estatu demokratikoaren defentsa zuzenean ibili denari, hots, "bihozdunen bakea" posible egin.

Eta dolu instituzionalizatuak estali ez dituen zaurien artatzeko? Formula zurrunik eman gabe, pistak asma daitezke:

Ezker abertzaleak, IRAk bezala, ekintza terroristen kritika egin, deitoratzeko eta biktimei barkamena eskatzeko. Biktimei eskainikoaren gainetik, jarrera ofizial eta orokor horrek baluke balioa erantzukizun pertsonala militanteen sorbaldetatik kentzeko.

Instituzioek estatu terrorismoa deitoratu, biktimei barkamena eskatu eta erreparakuntza eskaini.

Egiaren azaltzeko, auzitegietatik aparteko batzordeak sortu, erantzuleen lankidetzarekin biktimei eta ahaideei azalpenak emateko.

Eta hau egoki ez bada, beste zerbait asmatu, baina hauxe ahaztu gabe: etsaia menderatu, kondenatu eta lurperatu nahi bada, gerla irabazi behar dela. "Arrazoia", irabazlearen arrazoi soila izanen da, eta kito. Hemen horretan gaudela uste al du inork?


ASTEKARIA
2006ko apirilaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude