Alkohola ere debekatuko al dute?


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Espainiako TabakoarenLegeak urtaro oso bat bete du dagoeneko, eta aspaldi baretu da lehenengo egunetako zalaparta. Hurrengo pasarteak alkohola eduki dezake protagonista. "Alkoholaren aurkako arau bat behar dugu, tabakoaren kontra egin denaren antzekoa", esan zuen Elena Salgado Madrilgo Osasun ministroak urtarrila hasieran, erretzeko debekuek sortutako hika-mika puri-purian zegoela. Handik egun gutxira, baina, Salgadok nabarmendu egin zuen araudi berria ezin zitekeela izan tabakoarekikoa bezain erabatekoa, eta helburua "alkohol kontsumoak sortzen dituen arazo zehatzei aurre egitea" izan behar zela. Ministroaren iritziz, lan eta auto-istripuak eta nerabeek gehiegi edatea dira arazo horietan larrienak. Ministerioko iturriek, berriz, ez digute gehiegi argitu auziaz, eta hitz bakarra errepikatu digute behin eta berriro: kontsentsua. Talantea, nonbait.
Osasunari egiten dioten kaltea ondo ezaguna izanagatik ere, tabakoa eta alkohola legezko drogak dira, eta hori ez ezik, erro sakonak dauzkate gure artean. Alkoholak batik bat, lehenagotik ezagutzen dugulako besterik ez bada ere. "Erromatarrek goldea ekarri ziguten, baina baita mahatsondoa ere", diosku Etorkintza Fundazioko Pedro Espallargasek.

Etorkintza drogomenpekotasunean lan egiten duen erakundea da, Bizkaian gehienbat. Aspaldi daukate ikastetxeetarako programa bat, drogak erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuak murrizte aldera. "Ez dugu esaten drogak hartu behar ez direnik, eta ez dugu legezko eta legez kanpoko drogen arteko bereizketarik egiten", azaldu digu Espallargasek. Gazteekin ari da lanean Etorkintza batez ere, eta gazteen eta alkoholaren arteko harremana da Espainiako Osasun ministroa gehien kezkatzen omen duena, baina Espallargasek azpimarratu nahi du "txikitatik aita eta ama direla edaten irakasten digutenak". Alkohola eta ospakizuna sinonimo bihurtuak dira gurean, eta zenbait alditan ia derrigorrezkoa da edatea. Etorkintzakoaren ustez, "kontua da gazteak gehiago nabarmentzen direla, euren edateko eragatik".

Oraindik ere, okerrago begiratzen diogu kalean mozkor doanari, erretzen ari denari baino, baina oro har, Atlantikoaren beste aldetik etorri zaizkigun tabakoaren kontrako haizeek ez diote alkoholari eragin momentuz. "Tabako-paketeetan, oraingo esaldiak ez ezik, birika gaixoen irudiak jartzea proposatu izan da", dio Espallargasek, "baina norbaitek irudika dezake zirrosiak jotako gibel baten argazkia edo ‘alkoholak sexu-harremanak eragozten ditu’ bezalako esaldi bat Errioxa ardo botila on batean itsatsita?". Etorkintzak ikastetxeetarako dauzkan programen zutabeetako bat, hain zuen, droga batzuek gizartean duten onarpenaren zergatiak azaltzea da.


Arazoa gazteekin baino ez?

Gizartearen onarpenarekin ala gabe, alkohola, tabakoa bezala, osasun publikoko arazotzat daukate erakunde publikoek Hego Euskal Herrian, baina hemen ere gazteei ematen zaie arreta gehien. Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak, esaterako, 29 urtetik beherakoei dagozkien datuak baino ez dizkigu igorri, kontsumoaz egin dizkiogun galderei erantzunez. Ondorioa argia da; gazte gehienek alkohola edaten dute, batez ere asteburuetan. Hain zuzen, lautik hiruk aitortu dute alkohola edan dutela kalera irten diren azkeneko asteburuan. Hala ere, ikerketen arabera nafar gazte gehienek ez dute larregi edaten, edo hala esaten diete inkesta-egileei behintzat.

EAEko Drogomenpekotasun Zuzendaritzak adierazi digunez, alkohola da adin tarte guztietan gehien hartzen den droga. Ia guztiok hartu dugu inoiz, eta hamarretik lauk ohitura du edatea. Asteburuetan gehiago edaten da, eta hala da adin guztietan, baina joera hori askoz agerikoagoa da 34 urtetik beherakoengan. Helarazi dizkiguten datuen arabera, 15 eta 19 urte bitartekoek ez dute ia ezer edaten aste barruan, eta asteburuan, berriz, lautik hiruk egiten du; erdiak baino gehiagok, gehiegi. Aste barruan, bestalde, edaten dutenen portzentajea handiagoa da adinean gora egin ahala, baina portzentaje txikiez ari gara asteburukoekin konparatuta. 2004an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen %89k aldarrikatu zuen lan egunetan ez duela ia ezer edaten. %70k, ezertxo ere ez.


Albo-kalteak ere baditu

EAEko Osasun Sailaren arabera, 2003an erkidegoan izandako heriotzen %5 alkoholari egotz dakizkioke (portzentajea %10eraino handitzen da 30 eta 69 urte bitartekoengan). 2004ko txostenean diotenez, "alkohola izan da digestio-gaixotasunengatiko heriotzen %20ren zergati nagusia, bai eta era guztietako istripuengatiko heriotzen %30ena ere". Hori da alkoholaren beste ezaugarrietako bat: eragiten dituen osasun-kalte guztiak ez dira zuzenekoak. Auto-istripu askoren erantzule nagusia da, eta askoren ustez emakumeen aurkako tratu txar asko eta askorena ere bai, horri buruzko datu gehiegirik ez dagoen arren. "Tabakoak bezala, alkoholak gastu handia eragiten du osasungintzan, baina zailagoa da kalkulatzea", dio Pedro Espallargasek. Nolanahi, eragin zuzenei dagozkien datuak ez dira makalak. Etorkintzako kidearen esanetan, milioi laurden pertsonak dauzka alkoholismo arazoak EAEn. "Zergatik ez dago haren kontrako kanpaina bat tabakoaren kontra dagoen bezala? Ez dakit".

"Gure lehentasuna adingabekoak alkoholarengandik babestea da", dio Nerea Garaizar EAEko Drogomenpekotasun Zuzendaritzako teknikariak. Hala, alkoholaren inguruko programa gehienak gazteei bideratzen zaizkie, bai eskoletan bai familien bitartez. Hainbat udaletan -Berangon eta Irunen esaterako- asteburuetan kalean edateagatik sortzen ziren arazoak konpontzeko egitarauak abiatu dira. Zein da benetako arazoa, alkohola bera edo azken boladan guztion ahotan dugun zorioneko botilatzarra? Bigarrena bada, nekez ikusiko dugu zirrosiak jotako gibelik Errioxako ardo onen botiletan. Tetra-brikekoetan bai, beharbada.

Elliot Nessen garaiak
Gaur egun, droga gehienak legez kanpokoak dira, edo bestela medikuaren aginduz baizik ezin dira hartu. Alkoholak, tabakoak, kafeinak eta besteren batek baino ez diote debekuari ihes egin, baina ez da beti hala izan. Alkoholaren kasuan, oso ezaguna dugu AEBetan 20ko hamarkada osoan zehar iraun zuen Lege Lehorra. Hori da behintzat Europan eman ohi zaion izena, berezkoa Volstead Act da eta.

Volstead Act 1920ko hasieran sartu zen indarrean, alkoholdun edariak egin eta saltzen zituztenentzat isunak eta espetxea aginduz. Sagardoa eta mezatarako ardoa salbuetsi zituzten, eta medikuntzan alkohola erabiltzeko baimena ere eman zen. Baina horretarako, medikuek zerrenda berezi batean eman behar zuten izena; ia 100.000 sendagilek eskatu zuten zerrenda horretan sartzea, Antonio Escohotado filosofo espainiarrak Historia elemental de las drogas (Drogaren oinarrizko historia) liburuan dioenez.

Lege Lehorra ezarri eta hamabi urte geroago -Escohotadoren hitzetan beti-, "debekuak milioi erdi gaizkile gehiago sortua zuen, eta ia 30.000 lagun hilak zeuden alkohol metilikoa eta bestelako destilazio pozoitsuak edatearren; beste 100.000 inguruk paralisia, itsumena eta bestelako kalte konponezinak zeuzkaten". Azkenik, 1933an bertan behera utzi zuten Volstead Act, AEBetako gobernuak heroina legez kanpo utzi eta gutxira. Ordura arte pattarraren kontura aberastutako gaizkile taldeek zorigaiztoko hauts zurian aurkitu zuten jorratzeko bide berri bat.

Alkoholaren eraginak
Historia existitzen denetik dugu alkoholaren berri: aurkitu den idatzizko agiririk zaharrenetako batean garagardoa aipatzen da. Alkohol hitzak berak ere jatorri zaharra dauka, antza: antzinako arabiarrek alkuhl esaten omen zioten gehiegi edatearen ondorioz norberaren arimaz jabetzen den espirituari. Neurrian ala neurri gabe, memoria dugunetik erabili dugu alkohola -besteak beste- geure kontzientzian aldaketak eragiteko. Erdi Arotik hona, gainera, medikuntzarako ere erabili izan dugu alkohola. Egia esan, drogak eta sendagaiak bereizten dituen muga nahiko berria da, ia-ia gure garaietakoa. Grekerazko pharmakon hitzak, esaterako, berdin adierazten ditu bata zein bestea.

Uste ohi da alkoholak alaitu egiten gaituela eta hala da hasiera batean, baina ez da estimulagarria, guztiz aurkakoa baizik. Alegia, alkoholak nerbio-sistema zentrala moteltzen du. Dosi txikietan, alkoholak aldartea hobetzen digu eta lasaitasuna sortzen du; aldi berean, bihotz-frekuentzia handitzen da eta gernu gehiago ekoizten da, besteak beste. Dosi ertainek mintzamenari, entzumenari, ikusmenari eta orekari eragiten diote. Mugimendu-koordinazioa ere galtzen da, beraz hobe da ez gidatzea edo tresna arriskutsuak ez erabiltzea. Dosi handiagoetan, aurreko sintomak areagotzeaz batera, gogoa eta adimena aldatu egiten dira.

Edaten jarraituz gero, mugitzeko gaitasunaren kontrola gal daiteke, eta mozkorrak laguntza beharko du ibiltzeko, adimen arazo franko edukitzeaz gain. Hortik aurrera, alkohol kontzentrazioa handitzeak intoxikazio larria ekar dezake, koma eta heriotza barne. Gure gorputzak orduko 10 eta 15 mililitro alkohol besterik ezin ditzake metabolizatu. Adituek hilgarritzat dauzkate hortik gorako kopuruak. Urtetan zehar gehiegi edateak kalte egiten die urdailari, bihotzari eta gibelari. Nerbio-sistemari dagokionez, memoria galtzea, ikasteko zailtasunak… eragiten ditu.


Azkenak
Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Gasteiz Anitza sortu dute, auzoetako arazoak integrazioaren bidez konpontzeko

Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]


2025-03-25 | ARGIA
Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua

Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


Eguneraketa berriak daude