Net Hurbil: Militar europarrek baioneta handiagoa nahi dute


2021eko uztailaren 19an
Epe Luzerako Ikuspegiak hogei urte barrura begiratuko du eta hiru gaiotan oinarrituko da: (1) testuinguru globala, ekonomia, gizartea, demografia, ingurumena eta legea biltzen dituena; (2) etorkizuneko krisiak kudeatzeko operazioen izaera; eta (3) zientziaren eta teknologiaren joerak. Zu aditua baldin bazara alor horietakoren batean, ezagutu nahi zaitugu». Ez da consulting edo ikerketa etxeren baten iragarkia: Europar Batasuneko Defentsa Agentziak (European Defence Agency, EDA) web gunean dauka jarrita gonbitea. Erakunde hau da Europako Armada antolatzen ari dena, eta hortaz idatzi du Enzo Mangini kazetari italiarrak Britainia Handiko Red Pepper hilabetekari ezkertiarrean.

Aldizkari horrek eta Europako beste dozena batek (tartean Espainiako El Viejo Topo eta Frantziako Politis-ek) «Eurotopia» izeneko elkarlana hasi dute, eta hor biltzen diren artikuluetako bat da Enzo Manginiren hau, ingelesez titulatu dutena «Bayonets bared for Europe's military future» (Baionetak prest Europaren etorkizun militarrerako).

Europako defentsa eta segurtasun gaien jarraipena egiten du Enzo Mangini kazetariak. Edoardo Magnone-rekin batera "La sindrome di Genova. Lacrimogeni e repressione chimica" publikatu zuen, Genoan G8a zela eta 2001ean gertatutako errepresioaz. Esku artean dugun artikuluan berriz, Europar Batasuna bere Defentsa Agentzian egiten ari den aldaketez dihardu. Iazko azaroaren 21ean Europar Batasunak onartu zuen 35.000 milioi euroko arma merkatua berrantolatzeko erabakia. Egun haietan bildu ziren Bruselan Europako defentsa ministroak, eta industria militarrarentzat kode berria onartu zuten. Heldu den uztailean jarriko da indarrean ebazpen hori, eta bere bitartez arma merkatua ere desregulatu egingo da Europan, gainerako ekonomi atalak egin diren modu bertsuan.

Europak potentzia militar izateko dauzkan aukerak jokatu nahi ditu, eta horretarako -Manginiren ustez- industria militarraren kontzentrazioan jauzi berria egitera doa. «Azken hamar urteotan, Europako industria militarrean gertatu diren fusio eta erosketek urritu egin dute protagonisten kopurua, eta aldiz, jokoan geratzen direnen tamaina handitu». Konpainia gutxi horiek saltzen dizkiete militar europarrei behar dituzten misil, aireplano eta helikopteroak; itsasontziak eta lurreko ibilgailuak ekoizten dituzten korporazioak ere fusionatzeko ahaleginetan ari dira.

Gaur eskuetako behatzez kontatzen ahal dira Europako merkatu militarra kontrolatzen duten taldeak: BAE Systems (Britainia Handia), EADS (Frantzia, Alemania eta Espainia), Thales (Frantzia) eta Finmeccanica (Italia) dira horietan handienak. Antza denez, gobernuak eta industria horien lobbyak bultzaka ari dira fusio gehiago eragiteko. Horixe bera nahi du Europako Defentsa Agentziak ere.

Industria militarra kontzentratzeko gogo honetan europarrok amerikarrei kopiatu diegu. «Hemengo kontzentrazio gradua AEBetan dagoenera iristen ari da» idatzi du Manginik. 1980an AEBetan defentsako 50 hornitzaile zeuden lekuan, gaur egun gastu horiek bost kontratista nagusiren artean banatzen dituzte.

Europak konpetitzeko behar omen ditu fusio eta taldekatzeak, Europak autonomia handiagoa eduki dezan. Badirudi lortzen ari dela, honako kopuruok ikusita: 1991-2000 hamarkadan Europar Batasunean amerikarrekin egindako elkarlan proiektuetan bertako enpresetara joan ziren enkarguen %57 eta amerikarretara %28; aldiz, hogei urte lehenago portzentaiak %42-%46 ziren. Baina ez da autonomi kontua bakarrik, mundu osoan gero eta arma gehiago saldu nahi du Europak.


Irakeko taktikak Genoako G8-an

Estatu Batuek munduko armen merkatuan duten kuota 2004an %30,7ra jaitsi da, 2000.ean zuten %40,4tik. Galera horren kausetako bat Errusiako enpresak armen merkatuan azaltzea izan zen. Baina nabarmentzekoa da gaur munduan arma gehien esportatzen duten bost herrialdeetatik lau EBeko kide direla: Britainia Handia, Frantzia, Alemania eta Suedia. Horiek -eta Italia ere bai- Txinako merkatuan muturra sartzen ahalegin handia ari dira egiten. Tiananmen plazako gertakizunen ondoren Mendebaldeak ezarritako blokeoa aspaldi eraman zuen haizeak. Eta europarrak konpetentzia gogorra egiten ari zaizkie amerikarrei Ekialde Hurbileko eta Hego Asiako arma salmentetan.

Gringoei kopiatu beharraren poderioz, Europa ere talde industrial-militar oso boteretsuak ari da eraikitzen. Europazaletasunaren izenean bedeinkatzen dute hori politikari eta iritzi emaile askok. Alegia, 2001eko irailaz geroztik, AEBak unilateralismoaren ildotik abiatu zirenetik, Europak bere ahotsa sendotu behar duela, eta horretarako beharrezkoa dela indar militarra ere, izan A400M hegazkina edo Galileo satelite sarea. «Baliteke hori egoki egotea -dio Manginik- baina AEBetako ereduari gertatu zaion bezala, bere industria antolatzeko ereduarekin, gisa berean Europa garatzen ari den eskuartze militarra ikusita, nekez esan ahal izango da horren oinarrian multilateralismoa dagoenik».

Europar Batasunaren lehen misio militarrak Bosnian eta Kongon gertatu dira, eta Europako armada antolatzeko lehen urratsak eman dira polizia militarra eta eraso taldeak antolatuz. Hauetako lehen unitatea -«hedatze azkarreko unitatea» izenarekin- aurten bertan izango da martxan.

Baina ez da eztabaida publikorik izan garapen horren inguruan. «Urrats horiek -dio Manginik- gehiago dirudite EBeko talde industrial-militarraren ‘amerikartzearen’ ondorio, inolako erabaki politiko-demokratikoren ondorio baino». Ondoren salatu du nola Europako Konstituzioa egiterakoan, defentsari dagozkion atalak erabaki aurretik parlamentarioak eta funtzionarioak bildu ziren enpresa handietako buruzagiekin; ez mugimendu sozialei eta ez beste erakundeei eman zitzaien horrelako aukerarik.

Washingtonek «Terrorearen kontrako Gerra Globala» deitu duenak baldintzatu ditu Europako Armadaren lehen urratsak. Baina New Yorkeko dorre bikiak lehertu baino lehen, 1999an, NATOk dotrina militar berrian ofizialki lotu zituen «segurtasuna» eta «defentsa». Bi horiek lotuz geroztik, militarra denaren eta zibila denaren arteko erretena oso mehea da. Segurtasunak bere baitan dakar itsasontzi militarrak erabiltzea legez kanpoko inmigrazioaren kontra; segurtasunak esan nahi du herritarrak kontrolatzea satelite sare global europar batekin eta askatasun zibilak mugatzea. Eta «segurtasuna» hitza aipatzean, eztabaidaezinak diren alorretan sartzen gara.

Amerikarrak ahuldade aro batean hasi direla eta europarroi arlo militarrean aukera berriak datozkigula uste dute batzuek. Europa superpotentzia? Ikusiko da. Oraingoz -dio Manginik- dakiguna zera da: Genoako (2001) eta Gleneaglesko (2005) G8 bilkuretan, zenbait unitate militarrek jendeak kontrolatzeko erabili zituela Kosovon edo Iraken darabiltzaten teknika berak.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


2025-04-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmar: lurrikarak ekar ote dezake gerraren amaiera?

Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]


Nafarroako artzapezpikua immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest, “epaile batek eskatzen badigu”

Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Eguneraketa berriak daude