Agenda 22


2007ko otsailaren 21ean


Santutegia

Ez naiz santu-santen etxeaz ari, santu-santen egutegiaz baino. Bertsolaritzak bestela ikasiko ez genituzkeenak ikasteko balio du, eta nik bederen bertso ibiliari zor diot santu-santen egunen ezagupena. Gure belaunaldiko oso gutxik daki noiz diren Santa Ixabelak, noiz Santa Feak, noiz San Estebanak, noiz Korpusak eta noiz Otabak. Guk, urteen joanean, ikasi egin dugu, santutik santara eta santatik santura jauzika ibiltzen baita gure agenda. Otsaila San Blasekin hasten da guretzat eta bukatzerako ate joka izaten du Aingeru Guardakoaren eguna. San Blasetan Idiazabalen izaten gara azken urteotan, eta Aingeru Guardako egunean Donostiako Ibaetan. Opil eta erroskilen hila izaten da guretzat otsaila. Behar adinako fedez ez ditugu jango antza, katarroak ez baitigu alde egiten behin harrapatzen bagaitu.


Santa Ageda

Euskal "Y" mintzagai dugun garaiotan, miraz gogoratzen dut Santa Ageda "Santayageda" zen sasoi hura. Umetan, nagusiak santari kantuan entzuten nituelarik, bokale bat eta bestearen arteko zubi-hotsak liluratzen ninduen: hain natural esaten zuten "y" hark. Bertsolaritza klasikoenaren ezaugarrietako bat zen, ez akaso axalekoena. Gerokotik, eskean ibili izan nintzen urteetatik, nekearen oroitzapena dut, amaitzen ez ziren egunena, gaileta gutxiegi eta ardo-goxo gehiegi hartu izanarena. Azken boladan, eskeari utzi eta Santa Ageda bertara, Gesalibarrera, joaten gara Xebastian eta biok Santa Agedatan. Eta han, ezinbestean, Angiolillo etortzen zait burura, eta Canovas, eta Txirrita... Eta aitona Jaxinto, gure izebaren aita-zena, zeinak mutil-koxkorra zela negar egin omen zuen Angiolillo preso eraman zutelarik, ez politika arrazoiengatik, anarkistak mando-pasiaren ondotik propina ona ematen omen ziolako baizik. Ezagutu nuen nik Angiolilloren Gesalibarko mandazaina. Historiak ez du uste adinako sakonera eta uste baino sakontasun handiagoa du.


Sorgintza

Adiskide batek galdetu zidan. Ingelesez ba omen da hitz bat sormena eta ingeniaritza lotzen dituena. "Sormenaren ingeniaritza" edo tankerako zerbait erabiltzen omen dute. Pareko euskal esamolde baten bila abiarazi ninduen. SORGINTZA proposatu nion. Sormenak baduelako "gintza"k iradoki dezakeen etengabeko lan horretatik. Eta baduelako "sorgin" hitzaren lilura eta xarmatik ere. Uste dut gainera sortzaile guztioi gertatzen zaigula: egun batzuetan "gintza"ri asko eskainiaren "sorgin"etik gutxi izaten dugu. Besteetan egun "sorgina" egokituko zaigu baina "gintza"rako ez da izango behar hainbateko aldarterik edo ingururik. Oso gutxitan egiten dute sormenak, sorginak eta gintzak bat.


Alkahueteak

Kontakatiluak. Salatariak. Zelatariak. Txikitan izan zitekeen gauzarik txarrenetan txarrena. Uztapideri-eta ez zitzaien batere gustatzen saioetan inork grabagailurik jartzea. Batere gabe ohitu ziren eta lehen magnetofoi erraldoi haiek iritsi zirenean, sudur-kopetak muzinduz egiten zieten harrera. Gure belaunaldiarentzat grabagailu eta kamerak oso ohiko kontua dira. Paisajearen zati bihurtu zaizkigu eta ongi dakigu gure lanaren zabalkundea eta, purian dagoen moduan jartzeko, aitzineratzea, haien baitan ere badagoela. Baina sarri zama sentitzen duzu edozein txokotara joan eta bertakoez gain kamerak daudenean. Samurra da ba bertako bihurtzen, bertakoz gainera balizkoentzako bihurtu behar baduzu! Gainera, guri eragiten ez digun bezala, bertakoei eragin egiten die, egonean bapo legokeena egonezinda ipintzen dute eta barre algaraka lasai ekingo liokeena aldareko santuak baino geldiagoa bihurtzen.


Manuel Lekuona

Zerbaitek atximur egiten dit erraietan urte sasoi honetan urrirako edo azarorako konpromiso bat hartzen dudalarik. Ba al dakit ba bizirik egongo naizen ere! Bizimodua hipotekatzen ari naizenaren usteak itotzen nau horrelakoetan. Baina hori da egungo lan egiteko era: bihar goizerakoa eta uda-ondorakoa batera heltzen zaizkizu telefonoz edo posta-elektronikoz. Zurrunbilo haserrea da edonoren lan egiteko modua. Horrelakoetan, Manuel Lekuonak kontatzen zuena datorkit burura: edonork eta edozertarako deitzen ziolarik ere, lan bat amaitu arte ez bestea sekula hartu. Sosegu hura falta zaigu.


Txistea

Bazihoazen bi azpeitiar eta zarauztar bat kalean eta... Azpeitiarretako batek zarauztarrari eta beste azpeitiarrari elkarrizketa bat egiteko konpromisoa hartu zuen auzo bateko jaietako programarekin argitaratzeko. Ez zen oso aritua idatzizko lanetan, eta zarauztarrari deitu zion laguntza eske. Konbentzitu zuen, hitzez, zerbait idatzi eta bidaliko ziola, zarauztarrak azpeitiarrari, zarauztarraren eta beste azpeitiarraren kontuen berri emanez. Idatzizko lanak denbora jaten du ordea, eta zarauztarra egun erdi batez atzeratu zen... Lau edo bost telefono dei geroago, azpeitiarrak beste azpeitiarrari zarauztarraren berri eman ziezaion, beste azpeitiarrak zarauztarrari lan bat zor zuela gogorarazteko, beste azpeitiarrak azpeitiarrari zarauztarrari gogorarazi ziola esateko eta azpeitiarrak zarauztarrari beste azpeitiarrak deitu ziola eta bazekiela lana ez zeukala ahaztua konfirmatuz... zarauztarrak idatzi zuen elkarrizketa zarauztarra eta beste azpeitiarrari buruzkoa, azpeitiarrak egina edo. Ulertu? Niri ere kosta egiten zait... Baina horrelatsu bizi gara.


Lurraldetasunaz

Bertsolariak izango gara, naturaltasunez, lurraldez lurralde gabiltzan gutxietarikoak. Zorte handia da, beste inoiz esan izan dudan modura, hilabete berean, Baionan, Bermeon, Elizondon eta Liernin kantatu edo hitz egin ahal izatea. Otsaila hain laburra izan ez balitz Arabara ere iritsiko ginatekeen akaso. Batua eta euskalkien arteko orekaren bila gabiltzan garaiotan, guk beti egin izan zutena egiten dugu: aurrez aurre dagoenak ulertzeko moduan aritu, ez oso jaso eta ez oso etxeko, tokian tokikoaz dakiguntxoa erabiliz eta komunikazio-haustura sor dezaketen hitzak saihestuz. Ez da hain zaila...


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude