Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Elurrezko panpina
Enkarni Genua, Jesús Lucas
Erein
38 orrialde 8 euro

Eguzkiari laguntza eske

Enkarni Genuak sortu eta Jesús Lucasek marraztutako antzerki lan hau sei-zazpi urte bitarteko umeek antzezteko da aproposa. Eskolako haurrek elurrezko panpina bat egitea erabakiko dute. Panpina hotzez dagoela ikusirik hura jantzi eta, nahiz eta arropaz estalirik egon hotzez jarraitzen duela ikusirik, eguzkariari deitzea erabakiko dute. Eguzkiaren beroak, ordea, urtu egingo du panpina. Nola konpondu arazoa? Elur malutak, eskolako neska-mutilak, elurrezko panpina, eguzkia eta lainoak izan daitezke kanta ugari tartekaturik dituen antzezlan honetako pertsonaiak. Horrez gain, entseatzen hasi aurretik, arte hezkuntzarekin loturik dauden eta haurrek egin ditzaketen hainbat jolas ere proposatzen ditu Enkarni Genuak liburuan.

Mugikortasun jasangarria. Teoriatik praktikara
David Guillamón, David Hoyos
Manu Robles-Arangiz Institutua
100 orrialde

Ingurua zaintzeko gomendioa: murriztu kotxearen erabilera

Manu Robles-Arangiz institutuak euskaraz eta gaztelaniaz kaleratutako David Guillamón eta David Hoyosen lan honen helburua mugikortasunari buruzko gaurko irizpideen gaineko gogoeta egitea da. Egileen iritziz, bizilekutzat dugun mundua etorkizuneko belaunaldien mailegu gisa ulertu behar da. Horregatik, garapen jasangarria kontzeptua aztertu dute ezer baino lehen. Gero, mugikortasun jasangarriranzko norabidea finkatzen ahalegindu dira, zenbait helburu definituz eta ezarriz. Behin zer norabide hartzea nahiko luketen zehaztu ondoren, mugikortasun jasangarriagoetarantz jotzeko eremu bakoitzean gauzatu beharko liratekeen ekintzak azaltzen dituzte, eta bukatzeko, azterketa osoaren ondorioak.

Aranzadiana. Aranzadiko berriak 2004
Batzuen artean
Aranzadi
318 orrialde


Aranzadiren azkena

Aranzadi zientzia elkarteak gure eskutara iritsitako azken aldizkaria da Aranzadiana 125. hauxe. 1947. urtean Telesforo de Aranzadi ikertzaile ospetsuaren omenez sortu zen irabazi asmorik gabeko zientzia elkartea dugu Aranzadi, ikertzea, dibulgazio lanak egitea eta natur ondarea babestea helburu dauzkana. Bere aldizkariaren azken zenbakian, besteak beste, honako hauek azaltzen ditu: erakundearen 2004ko memoria orokorra, Juan Luis Goenaga margolariari egindako elkarrizketa, Gaztekutxak antolatutako auzolandegietan parte hartutakoen argazkiak eta lanak, 36ko Gerraren garaian fusilatutako eta desagertutako pertsonei buruzko ikerketak orain arte emandakoa, Aranzadikoek hainbat lekutan egindako indusketak, eta formakuntza eta kultur hedapenen gaineko zenbait ekarpen.

Hala izan zen
(Kipling-en ipuinak)
Rudyard Kipling
Gero
122 orrialde 12 euro

Kiplingen ipuinak euskaraz

Haurtzaroko irakurketak eta hinduen kultura batuz Rudyard Kiplingek gazteenentzat idatzitako zazpi kontakizun euskaratu ditu Itziar Zabala Bilbaok. 1907ko Nobel literatur saria eskuratu zuen gizonaren ipuin hauetako bakoitzak Kiplingek berak egindako marrazki liluragarriak daramatza. Alfabetoa nola sortu zen, basa animaliak gizakiekin batera haitzuloetan bizitzera nola iritsi ziren, zer dela-eta idatzi zen aurreneko gutuna eta horrelako gaiak dauzkate ipuinok. Antzinako herriek gauzen zergatia nola ulertzen zuten eta huraxe azaltzeko erabiltzen zituzten kontakizunak direnez, gaia laburbiltzen duen bertso sorta bat darama ipuin bakoitzak bukaeran berekin. Gerok kaleratutako euskarazko bertsioan, bertso laburbiltzaile hauek Aitor Elexpuru bertsolariak moldatuak izan dira.

La gran travesía. Viaje a pie por Euskal Herria
Mikel Tellagorri
Sua
108 or. / 17 euro

Euskal Herria oinez zeharkatzeko gonbita

Mikel Tellagorri bidaiari eta mendizale adituak idatzitako liburua da La gran travesía. Viaje a pie por Euskal Herria, eta gure lurra mendebaldetik hegoaldera oinez zeharkatzeko era polita azaltzen du. Hemeretzi etapatan banatutako ibilbide luzea da hauxe, Karrantzan dagoen Zalama mendian hasi eta euskal Pirinioetako Hiru Erregeen Mahian amaitzen dena. Nolanahi ere, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruñea, Donibane Garazi eta beste euskal hiriburuekin lotzeko sei era ere adierazten ditu. Bestalde, ibilbidea egiteko asmotan dabilenari lagungarri izango zaizkion mapa zehatza, bidean aurki dezakeenari buruzko oharrak eta Alberto Murok egindako argazkiak ere ageri dira liburuan.

Berakatz zopa
Batzuen artean
Gero
28 or. / 6,50 euro


Txikienek ere berakatz zopa nola egiten den ikasteko

Antton Irustak sortu eta Enrique Morentek marraztutako istorio honen protagonista gose galantarekin erbestetik etorritako Martintxo soldadua da. Iristen zaigu herri batera, zer edo zer jateko eskatu eta eurentzat lain ere ez daukatenez, inork ez dio deus ematen. Orduan Martintxok lapiko zahar bat eskatzen dio emakume bati, eta herriko plazara joaten da, berakatz zopa prestatzeko asmoarekin. Berehala gerturatzen zaizkio haurrak, zertan dabilen jakin nahian. Baita Martintxok erantzun ere!

Amaren eskuak
Karmele Jaio
Elkar
258 orrialde 14,20 euro


Iazko Igartza beka eskuratutakoa

Ama-alabaren arteko harremanak ditu gai Karmele Jaiok, bere bigarren argitalpena den honetan. Senar jatorra eta alaba txikia dituen emakumezko kazetaria da Amaren eskuak nobelako protagonista. Oso maitemindurik egon zen gaztetan euskal disidentzian aritzeagatik, berari inongo arrazoirik azaldu gabe, ihes egin zuen batetaz. Bihotzeko kuttunak bihotzean utzi zion zauriaren ondorioz, nahikoa hoztu ziren bere amarekin zituen harremanak. Emakume gazteak bere oroimenetik erauzi nahiko lukeen gertaera mingarria izan zen hura, baina barruan gordetzen du. Amarekin dituenak ez dira konponduko nahiz eta bera ingeles batekin ezkondu, alaba bat harekin izan eta gerora ere, harik eta ama gaixotu eta ospitalean lo, inoiz berriro esnatuko den jakin gabe ikusten duen arte. Orduan, Alemaniatik trantzean laguntzeko etorri zaion izeba bati esker jakingo ditu amaren ezkutuko historia zahar batzuk, eta ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezberdinak eta era berean berdinak bere amari aspaldi gertatutakoak eta berari bizitzea egokitu zaizkionak. Bere anaiak jarritako oztopoak gorabehera, emakume bezala erantzungo du amaren azken eskaerari aurre egiteko garaian.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude