Ibaizabal da Ibaizabalen izena


2021eko uztailaren 20an
Bilboko eta inguruko hirietako kaleetan belarriak zabalik dabilen edonorentzat, zalantzarik ez da izango bertako itsasadarraren izena Nerbioi dela. Erdarazko Nervión aldaeran, batik bat. Hala ere, Euskaltzaindiak ez du zalantzarako betarik ematen: Ibaizabal da Abran itsasoratzen den ibaiaren izen ofiziala. Bertako Onomastika Batzordeko kide batek adierazi digunez, horixe izan da "mendez mende herriak erabilitako izena, bai euskaraz bai erdaraz".

"Ikerketa egin genuen -diosku Euskaltzaindiakoak- eta hala jakin genuen Begoñako udalerriko biztanleek betidanik Ibaizabal esan diotela Urbi (Basaurin) eta Abusu (Bilbon) arteko tarteari. Hortik aurrera, bilbotarrek ‘itsasadarra’ esaten zioten, besterik gabe". Abusu auzoaren izena bera ere, agidanez, Ibaizabal izan zen garai batean.

Jakina da Ibaizabal eta Nerbioi ibaiak Basaurin elkartzen direla, Urbi izeneko inguruan hain justu. Euskaltzaindiak, arrazoi historikoez gain, geografiari lotutakoak ere hartu ditu aintzakotzat Ibaizabal izena onesteko. Horietako bat ibaien norabideen menpekoa da: Ibaizabalek lerro zuena egiten du, gutxi gorabehera, Durangaldetik Abraraino; Nerbioik, aldiz, ez. Mapan begiratuta, Nerbioi Ibaizabalen sartzen dela dirudi. Bestetik, Ibaizabalen arroa luzeagoa da Nerbiorena baino, eta baita lehenbizikoaren ur-emaria handiagoa ere.

Iñaki Antiguedaden berbetan, hidrologian ez dago, egia esan, inolako araurik ibai bi elkartzen direnean zeinen izena gailendu behar den erabakitzeko. "Hala ere, irizpide batzuk logikoak dira". Hain zuzen, ibai bakoitzaren norantza eta emariak aipatu ditu EHUko irakasleak.

Euskaltzaindiaren arabera, Nerbioi izena XIX. mendean hasi zen indar hartzen, "zenbait entziklopediatan batez ere". Haietan esaten zenez, Nerbioi zen izenik egokiena, "herri xeheak Ibaizabal erabili arren". Gaur egun, Ibaizabalek ei dauka indar gehien euskarazko jardunean, eta Nerbioik erdarazkoan. Bizkaiko hiriburuaren izen ofizialaz orain gutxi piztutako eztabaidaren harira, zera esan genezake: Ibaizabalek Bilbo zeharkatzen duela, eta Nerbioik, berriz, Bilbao.


Azkenak
Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?

Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Eurokeynesianismo militarra

Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]


Errolda denontzat!

Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]


Eguneraketa berriak daude