Ezkerretik gobernatutako Herriaren bila


2007ko otsailaren 21ean
Duela 5 urte Aralarrek Euskal Herriarentzat bakea eta marko juridiko-politiko berria lortzea lehentasun zirela aldarrikatzen zuen; gure herrian hiru erabaki esparru bereiztu behar zirela; baketze eta sakontze demokratikoaren bidean, bereizitako bi mahai behar zirela; eta bide zibil eta politiko hutsetatik nahi genuela ezker abertzalea.

Jarrera politiko horiekiko koherentziak, ezker abertzaleko sektore "ortodoxoaren" deskalifikazio, manipulazio eta presio itzela eragin digu hainbat urtez.

Orain 15 hilabete ordea, Batasunak bere egin zituen postulatu horiek Anoetako proposamenean; benetan albiste ona izan zen. Gaur, konponketa demokratikoaren aldeko prozesuaren bultzatzaile nagusiaren papera jokatu nahia adierazten du Batasunak. Primeran iruditzen zait; bost axola nork janzten dituen dominak. Euskal herritarrek, presoek, sufritzen duten guztiek irabaztea da kontua. Baina ETAk ez du oraingoz Batasunak Anoetan emandako papera publikoki onartu. Halere, alderdi honek egindako apustuaren tamainak eta gizarteak indarkeria espresio ororen aurka duen gero eta jarrera tinkoagoak itxaropenerako motiboak ematen dizkidate. Ez al naiz deskuidatuko!

Kataluniako Estatutuarekin gertatutakoak, bere aldetik, konfrontazio politikorako indar metaketa eta presio soziala ezinbestekoak izango direla erakutsi du, Espainiako Gobernuak euskal herritarron hitza errespetarazteko. Ah! Eta EAJ-PNVrekin zoli ibili beharko dugula, CiUrena egiterik nahi ez badugu.

Bai, marko juridiko-politiko berria behar dugu; burujabetza, ez estatutu aldaketa soila. Zertarako ordea? Bada pixka bat urrunago begiratzeko garaia.

Euskal Herriaren eraldakuntza sozialerako behar dugu, nahi ez ditugun egungo errealitateak aldatzeko, Estatuarengan atsegin ez ditugun ezaugarrien bestelakoak izango dituen Herrirantz abiatzeko. Horretarako ordea, eskumenez gain bestelako politikak behar dira, garakeria ekonomikoaren nagusitasunari buelta eman eta gizartea ongizate, natur baliabide eta gehien behar dutenekiko arduraren arteko orekan jartzeko bideak jorratuz, besteak beste.

Nafarroan esaterako, aldaketa politikoa ezinbestekoa da eta horrek indar abertzale eta aurrerakoien arteko indar bilketa eskatzen du. EAEn ere ezkerretik gobernatuko duten erakundeak behar ditugu. Horretarako ordea, ezker abertzale indartsua behar dugu ezinbestean, zibila eta zabala: bide politiko hutsak erabiliko dituena eta eskubide zibil eta politikoak defendatzeko giza eskubideak alboratuko ez dituena; bere baitako aniztasuna bildu eta inolako subordinaziorik gabe kudeatuko duena; gizarte mugimenduekiko kidetasun harremanak izango dituena, gizarte zibilari protagonismoa emanez; barne demokrazia mimoz zainduko duena; errespetuz jokatuko duena, ideiengatiko pertsekuzio eta presiorik onartuko ez duena; erakundeetatik behar sozialei modu eraginkorrean erantzuteari lehentasuna emango diona... Eta horretaz gain, EAJ-PNVren alternatiba erreal izateko bokazioa izango duena; hau da, independentzia eta sozialismo helburuei muzin egin gabe, herrigintzako eguneroko lana egun horretarako utzi ez eta ezkerreko beste alderdiekin elkarlan eta konbergentzien bidetik jarduteko gai izango dena.

Borroka antimilitaristan ikasitakotik dakigu ordea "bidea helburua bezain garrantzitsua dela". Horregatik, orain arteko lanari jarraituz eta etorkizuneko ezker abertzale berriaren oinarriak jartzeko bidean, ilusio handiz heldu nahi diogu Aralarretik, elkarlanekoa izan beharko lukeen aldi honi. Egingo nuke ezkerreko hainbat eragile sozial, sindikal eta sentsibilitate politikok oinarri horietan topo egingo dugula. Denek? Ibiliz egiten da bidea.


Azkenak
Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Eguneraketa berriak daude