Argitalpenak


2021eko uztailaren 19an
Joseba Sarrionandiaren ipuingintza
Jon Kortazar
Utriusque Vasconiae
126 orrialde 12,50 euro

Sarrionandiaren narrazio laburrak

Jon Kortazarrek Joseba Sarrionandiaren hainbat narrazio labur sakon aztertu ditu J. Sarrionandiaren ipuingintza. Zuhaitz erromesa liburuan. 1983an durangarrak kaleratu zuen Narrazioak liburuko Estazioko begiradak kontakizunetik hasiz, 1990ean plazaratu zen Ifar aldeko orduak libururainoko tartea du Kortazarrek aztergai, 1986an argia ikusi zuen Atabala eta euria ipuin sortan Sarrionandiak eskainitako narrazioak ahaztu gabe. Kortazarrek ukitzen dituen gaien artean, Sarrionandiaren irudimena, ipuinen barrena eskaintzen duen poetika, egin dituen irakurketak eta dauzkan estetika bideak, denboraren teknika, daukan idazkera propio horren deskripzioa, Nova narrativa galegak egin dion ekarria eta beste daude.

Nerabeak eta beste munstro batzuk
Joanes Urkixo
Aizkorri
128 orrialde
7,50 euro

Estralurtarrak, deabrua eta beste, nerabeen laguntzaile

Nerabeak dira Joanes Urkixoren zazpi kontakizun hauen protagonistak. Aspergura gainetik kendu nahiz musean jokatzen ikastea erabakitzen duen koadrila bat, esate baterako. Ez dakitena da mus partida horiek berebiziko garrantzia izango dutela, estralurtarrak lehiakide izango dituzten une beretik. Bidane, bestalde, mutil batez zeharo maitemindu da; ez da hori gertatzen zaion aurreneko aldia, baina mutil horrek jaramonik egiten ez diola ikusita, «arima deabruari salduko nioke, Santirekin ligatzearen truke» esaten du, eta hara nondik deabrua agertzen zaion kontratu berezi samar bat izenpetzea proposatuz. Eta Kontuz biragunearekin ipuinaren protagonistak, berriz, bere hitz jarioarekin mamuak ere uxatzen dituen aita du.

Heterodoxias
Juan Carlos del Olmo Serna
Hiria
382 orrialde 19,50 euro

Del Olmoren hiru antzerki lan

Toribio Alzaga antzerki saria irabazi zuten bi lan -Jon Mirande protagonista duen Jon gurea, Parisen hatzana eta Albreteko Joanaren gainean idatzi zuen Aldi joana, Joana- eta Jose Bergamin idazlea gai duen Elurrezko eskeletoa gaztelaniara itzuli ditu Karlos del Olmok. Eta hiru antzerki lan horiexek dira, hain zuzen ere, Hiria argitaletxearen eskutik duela gutxi argitaratu duen Heterodoxias izenburuko liburua osatzen dutenak. Hiruren protagonistak bere garaian indarrean zegoen ortodoxiatik aparte ibilitako pertsonak ditugu. Gutxik onartu zuten Jon Mirandek zuen mundua ikusteko era. Albreteko Joana protestantea eta euskararen defendatzailea izan zen, Espainia eta Frantziako erresumak besterik eskatzen ziotenean. Eta Jose Bergaminek, jaiotzez espainiarra izan arren, Euskal Herrian hiltzea erabaki zuen.

Onddoak, ondo?
Edu Zabala
Gero
116 orrialde 11 euro

Onddozale batzuren ezusteak

Perretxikoez pitorik ez dakien German irakasleak eta Joxemiel, bere lagun basozainak beren Oiartzun maitea atzean utzi eta Soriara onddo bila joatea erabaki dute. Laguntzaile, Txurruta eramango dute, onddoak aurkitzen primerakoa omen den gizona. Horixe da Gero argitaletxeak kaleratu duen Edu Zabala eibartarraren Onddoak, ondo? kontakizunaren hasiera. Baina hiru lagun horien bidaia hasi orduko ezusteak ugaritu egingo dira. Batetik, errepidetik ateratzeko agindua ematen dieten Benemeritakoekin egingo dute topo. Eta sardin zaharrena gutxi balitz, narkotrafikatzaileak ere aurkituko dituzte. Baita Akelarre gaua eskaintzen dieten sorginak, oreinak susan, eta Cameros mendikateko erasotzaileak ere. Eta Nafarroa aldera lehenbailehen jotzea erabaki, eta han Hassanz Ezina izango dute zain.

Maiatz
Batzuen artean
Maiatz
64 orrialde 7 euro

Narrazio eta olerki ugari Maiatzen 42. zenbakian

Zailtasun guztiak gainditu eta kalean da berriro Maiatz seihilabetekaria, narrazio eta olerki ugarirekin. Besteak beste, Itxaro Bordaren Euskadi morning, Txomin Peillenen Delirium, Lucien Etxezaharretaren Harresien eresi, Auxtin Zamoraren Biharko haurrak, Peio Minaberryren Satorra, Daniela Albizuren Andere Xuria, Itziar Madinaren Artzain malkoak, Piarres Aintziarten Teologo eta filosofoak Senperen, Nine Goihenetxeren Laminen kanthore eta Junes Casenave Harigileren Pastoralako antzezlana aurkituko ditu irakurleak bertan. Eta horiez guztiez gain, Grenwichekoa ez da meridiano bakarra ere eskaintzen dute, Koldo Izagirrek euskal kulturaren eta nortasunaren modernitateaz egindako gogoeta luzea.

Amona basoan...
Arantxa Iturbe
Elkar
42 or. / 6,95 euro


Amona ipuin kontalariari gauzak ahazten hasten zaionekoa

Arantxa Iturbek asmatu eta Elena Odriozolak marraztu tako ipuin honen izenburu zehatza Amona basoan galdu zenekoa da, eta bizitza osoan ipuin kontalari bikaina izan den emakumeari gauzak ahazten hasten zaizkionean gertatutako arazoa du gai nagusi. Amona horren ipuinak erruz maite dituen biloba da kontalaria. Txiki-txikia zenetik entzun izan ditu, garai batean amonaren magalean eserita, bere oinetan jarririk gero. Baina egun batean amona galdu egin dela ohartzen da, eta ez daki zer egin.

Azken gutuna eta beste
Vassili Grossman
Erein
78 orrialde 9 euro

Felipe Juaristik euskaratutako Vassili Grossman

Naziek hilko dutela ziur dakien ama judu batek frontean sobietarren alde borrokan ari den semeari idatzitako atzeneko mezua da Vassili Grossman idazle ukrainarraren Azken gutuna narrazioan azaltzen dena. Egile berak idatzitako Bizia eta Patua idazlanaren zati bat da, eta guztiz egiazkoa, Grossmanen ama naziek hil baitzuten. Nolanahi ere, ez da Felipe Juaristik Grossmani euskaratu dion lan bakarra, harekin batera agertzen baitira Ikonnikoven gutuna -edo gizatasuna, ongia eta gaizkiaren gainean Grossmanek idatzitako gogoetak-,goraxeago aipatutako Bizia eta Patua lanaren zati hauxe ere, eta Ama Birjina Sixtotarra edo Rafaelen margo ospetsua ikusirik Grossmanen gogoak Treblinkara jauzi nola egin ahal izan zuen jakiteko era; Felipe Juaristiren hitzetan «liburuetan aurki ezin daitekeen testua dugu, testu zoragarria». Vassili Grossmanen patua izenburuko idazlanak osatzen du Ereinek argitaratutako liburua. Lan horretan itzuli duen zoritxarreko idazle ukrainarraren berri ematen ahalegindu da Felipe Juaristi. Izan ere, Bizia eta Patuan Hitler eta Stalin maila berean jarri zituenetik, heriotza ezagutu zuen Grossmanek: ez zioten liburua argitaratu, ez bere izenik aipatu.


Azkenak
Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude