Pentsioak eta energia nuklearra


2021eko uztailaren 16an
Badira ziklikoki agertzen eta desagertzen diren debateak, baina hemen aztergai ditugunen tankerakoak beti izaten dira agerian, gizartearen buru gainean zintzilik dauden Damoklesen ezpatak bailiran. Bi gai gori eta arriskutsuz ari gara: pentsio publikoak eta energia nuklearra. Gaiok etengabe azaleratzen dihardutenak ere betikoak dira: presio ekonomiko eta finantzazioen taldeek bultzatutako gobernuak.

Gauzak horrela, Hego Euskal Herriko kasuan, Eusko Jaurlaritzak Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren Plana aurkeztu berri du. Planak 41,6 milioi euro izango ditu hurrengo zortzi urteetan. Sindikatuek aspaldi gaitzetsitako proiektu zaharra dugu berau, populazioa zahartzen ari den aitzakian berpiztutakoa. Datuen arabera, 2025. urtetik aurrera ezinezkoa izango omen da pentsioen %100 bermatzea sistema publikoan. Horrek, ordea, gobernu berberak aurkeztutako ikerketen tesia ezeztatzen du, izan ere, ikerketa horiei jarraiki, pentsioen sistema publikoa bideragarria baita 2050. urtera arte gutxienez. Instituzioek pentsio sistema sendo eta propio baten aldeko apustua egin beharrean, Gasteizko Gobernuak eta indarrean dauden alderdiek sistema ahuldu besterik ez dute egiten, gizarteko ohiko argudio demagogikoekin aldian-aldian beldurtuz. Zertarako? Hiritarrek pentsio plan pribatuak kontratatu ditzaten, ongi baino hobeto jakin arren bankuen eta aurrezki kutxen etekinak handitzeko bidea baino ez direla. Aski da! Ez ditzatela hiritarrak izutu gure pentsioen kontura banku eta aurrezki kutxak aberasteko!

Petrolioa eta krisi errusiar-ukrainarra. Energia nuklearrarena beste debate ziklikoetako bat da. Egun, petrolioaren prezioaren igoera bortitza ikusita eta Errusia eta Ukrainaren arteko gas-horniduraren krisiaren ondorioz, Europako Batasunak berak agerian utzi du herrialde europarren horniketa energetikoaren egitura ahul dagoela. Hori dela eta, Europako Batasuneko Ekonomi Gaietako Komisarioak, ministro espainiarra izan zen Joaquin Almunia bilbotarra, azken egunotan energia nuklearrari buruzko debatea lehenbailehen berrireki beharra azpimarratu du etengabe. Eta Euskal Herrian, Jacinto Lobo ere, Bizkaia Energiako Zuzendari Nagusi eta Boroako ziklo bateratuko zentralaren gorengo arduraduna honelako izenburuekin datorkigu: "gure herrialdea aski heldua da debate nuklearrari beste hainbat herrialdetan bezala ekiteko". Argi eta garbi azaldu du "petrolioa ehun dolarren mugara iristen denean, uste baino lehenago gainera, (...). Estatuaren esku-hartzeak sakonera handikoak izan beharko dira eta epe luzera begira, errepideetako garraioak trenarekin ordezkatu eta zentral nuklearrak eraiki beharko dira". Badirudi "nuklear zaleen" eraso baten atarian gaudela eta Euskal Herriko alderdi politikoek, sindikalek eta sozialek begiak erne izan beharko dituzte. Lehenbizi Lemoiz izan zen, zorionez geldiarazia, baina oraindik ere hurbil samar dugu Garoñako zentral nuklear arriskutsu eta zaharkitua. Ezer baino lehen energia berriztagarrien aldeko apustu eta inbertsioekin jarraitu beharra dago: energia eolikoa, eguzki-energia, biomasa, hidrogenoa, eta abar. Kontuz datozen haize bolada "nuklear zaleekin"!

Nora ezean dabiltzan haizeetan suma daitekeen bezala, "neoliberalismo" mozorroa jantziagatik, kapitalismoa ez da desagertu. Eta banketxe handi eta multinazional boteretsuen bulegoak sorburu dituzten lobbyek eta presio taldeek atsedenik gabe lan egiten dute, helmuga bakarra buruan: ahalik eta etekin handiena ateratzea ahalik eta gastu txikiena eginez. Gainera, hedabideen laguntza ahaltsua dute eta horri esker hiritarrak manipulatzen dituzte. Beldurra hedatzen dute pentsioen sistema publikoaren porrotaren aurrean, izua petrolio-aroaren bukaera delakoan eta ikara iragan hilean Errusia, Ukraina eta Europan gas-hornidura eten zutelako, urruneko aginduei jarraiki.

Tabakoaren aurkako legea. Askotariko ondorioak izanagatik, berrikitan abian jarritako Tabakoaren aurkako Legeak tentsioa sortu du lantokietan eta langileak elkarren polizia bihurtzeko arriskua dakar. Tabakoak eragindako heriotza-tasa jaitsi nahi izatea ona da, baina erretzaileei ezin jar dakieke polizia bana ondoan. Ez da posible, ezta desiragarria ere. Logikoena enpresarien eta langileen arteko adostasuna lortzea litzateke, lan-hitzarmenetan elkarren eskubideak errespetatzeko formulak bilatzea, alegia. Logiko eta desiragarriena posible den tokian erretzaileentzako guneak sortzea litzateke. Hain zuzen ere, legeak aukera hori ematen zuen hasieran, baina gerora testu ofizialetik kendu zuten. Aukera horrekin saiakerak egitea ez litzateke kaltegarria izango eta errazago ulertu eta errespetatuko genuke elkar.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude