Los intocables


2007ko otsailaren 21ean
Artikulu honek akuilu izan nahi luke. Nik egin dudan lana baino zerbait gehixeago egiteko gogoa piztu nahiko nioke norbaiti. Ikerlariren bati gonbitea egin. Aitor dezadan hasieratik, ez naizela dokumentatu, ez dudala datu pilaketarik egin, ez dudala ikertzaileek erabiltzen duten metodologia egituratu eta zientifikorik erabili. Edozein kasutan, susmoa daukat eurak ere -ikertzaileek- demostratu nahi duten tesiaren ondorioa aldez aurretik jakiten dutela sarritan, eta besterik ez bada horretan behintzat, bai eurak eta baita neu ere, maila berean gaudela. Badakit zenbait ikerketa soziologiko, zenbait ikerketa zientifiko izugarri baliotsuak direla gizartearentzat oro har. Baina lan horien guztien abiapuntuan, intelektualaren intuizioak, datu ez zientifikoak dauden inpresioa eta konbikzioa dut.

Hauek guztiak esanda, hausnarketa eta ikerketa soziologiko, sozial eta politikoetan zentratu nahi dut orain, nolabait esatearren. Badakit munduan eta munduko gizarteetan gertakari onartezin gehiegi dagoela, eta onartzen dut, horien aurrean analisiak egin behar direla eta analisien ondoren aurre egin behar diegula, borrokatu eta eraiki.

Baina gertatzen zait konturatuta nagoela, formulazio progreek, edo horietako batzuk bai, behinik behin, zirkulo jakin batzutan gehientsuenon kritika errazegiak ahalbideratzen dituztela. Itzela da daukagun erosotasuna eta ausardia arazorik sortuko ez digun horren inguruan gure iritzirik gogorrena eta kosturik gabekoa adierazteko. Ez dakit zergatik den baina "politicamente correcto" terminoa ekartzen dit gogora. Lagunartean -progretxoen artean- errazegi, barra-barra eta indartsu jaurtitzen ditugun pozoin eroso horien adibide batzuk jar ditzadan: ez dagoenari buruz aritzea, ekologia, euskara, agintariak, hezkuntza, medikuak, kooperatiba handiak, ekintzaileak, enpresak, arrakastadun artistak... Bale, bale, bale. Ondo dago. Baina erraza da, errazegia. Somatzen dut beste agente, portaera edo erakundeez gabiltzanean ez dugula zorroztasun bera erabiltzen. Jar ditzadan gure koldarkeriaren adibide batzuk: gure ametsetako etxe hori eraikitzeko erabili ditugun material guztiak gordin aitortzea, kontsumo neurribakoa, aurrean daukagunari egia esatea, sindikatuen benetako zeregina eta zentzua, funtzionariengan oinarritutako publikotasuna eta ez herrigintzan...

Ez da zilegi, onartzen dut, hauek denak orokorrean aztertu eta neurgailu berarekin kritikatzea. Ez da zilegi, ezta ere, gai batzuei buruz inoiz ez aritzea. Injustiziak, ez dira komeni zaigun esparruan bakarrik agertzen, uste dut, kontestu delikatuagoetan ere bizi direla, eta ze ondo!

Tarte eta gogo handiegirik ez daukadanez, proposatzen diot norbaiti azter dezala labankorra izan daitekeen gai edo jardueraren bat ikertzea. Gazte kontzientziatuei, erakunde sozialen bati, ikerlari ausartei, abertzaleren bati... proposatzen diot arakatu dezala kontu ikutezinen bat. Hasteko, estimulagarria izan daitekeelakoan nago, adibidez UPV. Irakasle, katedradun, doktore eta abarren lan orduak, lan ordu lektiboak, asistentzia maila, soldatak...


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude