Gose: Haize berridun hauspoa


2021eko uztailaren 27an

Hiru dira taldean: Ines Osinaga (ahotsa, trikitia, panderoa), Iñaki Bengoa (sekuentziak) eta Tadeos (sekuentziak). Gaztea izan arren, 23 urte besterik ez ditu Ines Osinagak, urte dezente darama musika munduan, trikiti giroan lehenik, Ines eta Naiara bikotea osatuz, eta Ekon taldearekin geroago. Iñaki Bengoak eta Tadeosek, berriz, bost disko dituzte kalean Bad f-Line talde elektronikoarekin. Horrez gain, gaur egun Osinaga abeslariak proiektu berri hau beste rock talde batekin tartekatzen du, Isa Revolution bandarekin hain zuzen ere. Shot estudioan hartu gaituzte Osinagak eta Bengoak larunbat goiz izoztuan. Tadeos etxean gelditu da, gaixorik.

Arrasatearrek herrian bertan grabatu dute lan berria, Iñaki Bengoa taldeko partaidearen Shot estudioan hain zuzen ere. Lan egiteko modua Bad f-Line-en parekoa izan bada ere, hizkuntzaren aldetik ikusi dute Bengoa eta Tadeosek alde nabarmenena. Izan ere, Gosek euskaraz abesten du. Bad f-Line-ek gazteleraz karrikaratu ditu bere lan guztiak.

Hirukote gipuzkoarrak Bad f-Line bandaren kanta baten titulua aukeratu du taldea bataiatzeko. "Gustuko genuen izena, Bad f-Line-en euskaraz abesten genuen kanta bakarra zen eta asko gustatzen zitzaigunez Ines konbentzitzea bakarrik falta zen. Gainera, interpretazio ezberdinak izan ditzakeen izena da, ez genion buelta gehiegirik eman", dio Iñaki Bengoak.


Trikitia jo trikitilari izan gabe

Hirukote arrasatearrak orain arte gutxi edo batere uztartu ez diren instrumentuak biltzen ditu bere estraineko lanean: trikitixa, panderoa eta instrumentu elektronikoak. Osinagak eta Bengoak aspaldidanik zuten trikitia eta sekuentziak nahasteko gogoa. Bestalde, orain arte ez dute proiektua aurrera ateratzeko betarik izan. Dena den, Goseren asmoa ez da trikitiaren ohiko musika estiloa elektronikarekin uztartzea izan. Printzipioz horrelako instrumentu herrikoiak estilo aldetik dituen mugei aurre egin eta zerbait berritzailea erdiestea baizik. "Gure nahia trikitia trikitilari izan gabe jotzea zen", diosku Bengoak. Alegia, trikitia instrumentu bezala erabili eta beste esparru batzuetara eraman. Euskal tradizioaren presentzia Renato eta Bye Bye Maurizia bezalako kantetan nabari da. Gainontzeko kantetan, berriz, trikitixak melodia lasaiak marrazten ditu tangorantz eta eskusoinu frantseserantz gerturatuz. "Ez ditugu oso gustuko trikitixa tradizionalaren birtuosismoa eta txapelketen mundua; gitarra soloak dirudite", azaltzen du Bengoak. Osinagaren aburuz, norberak jotzen duen instrumentuak ez du gero jorratuko duen estiloa zertan markatu. Hala eta guztiz ere, ez dago dudarik zenbait instrumentu bere tradiziozko musikatik ateratzea aski zaila izaten dela. "Ez dut uste Maurizia pandero jole eta abeslaria eta Chemical Brothers entzun eta bi estiloak uztartzen duen jende asko dagoenik", diosku Bengoak. Bad f-Line-eko partaidearen ustez, ez da gehiegi esperimentatu trikitiarekin: "Bai, ordea, gaitarekin, adibidez hor dago Hevia, gaita midia asmatu da...". Osinagaren ustez, trikitia testuinguru tradizionaletik atera izan da, baina beste instrumentu batzuekin uztartuz, ez musika estilotik ateraz. Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen aldizkarian hitz egin dute duela gutxi taldearen lehen lanaz. Berri ona da arrasatearrentzat: "Pozgarria izan da arin-arinak edota porrusaldak egin ez arren , Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak gutaz hitz egin izana. Ongi dago musika tradizionaleko medioek gure lana onartzea. Izan ere, trikitia egiten ez badugu ere, trikitiaz egindako disko bat kaleratu dugu".


Sexua baino gehiago

Taldearen testuetan sexuaren gaia oso presente dago. Horren lekuko da diskoaren aurkezpena, adibidez, Donostiako Pitilin Gorri sex-shopean egin izana. Taldekideek sexua edozein gautako solasaldietan beraien kantetan baino presenteago dagoela azaltzen dute gaiari garrantzia kenduz. Bengoaren ustetan, euskaraz sexuari buruz berba egiterakoan mezua gazteleraz baino bigunago gelditzen da: "Horrexegatik, Doctor Deseo taldeko Francis abeslariak gazteleraz kantatzen du abesti batean, mezua gordinagoa izatea nahi genuelako hain zuzen ere". Euskal Herrian oraindik sexuaren inguruko kontuekin berehala "eskandalizatzen" garela dio bikote arrasatearrak: "Mauriziak gauza pikanteagoak esaten zituen". Bye Bye Maurizia kantan, hain zuzen, pandero jole eta abeslari ezaguna omentzen du Gosek. "Behin Ines-ek arin-arina eta porrusalda kanta abestua edo ez abestua izateak bereizten zituela azaldu zidan. Alegia, arin-arin bat abestuz porrusalda bat lortuko dugula. Gainera, trikitixa giroko artistetatik gehien gustatzen zaidana da Maurizia, bere mezua, ahotsa...", onartzen du Bengoak. Kantari izena jartzerako orduan Ruper Ordorikaren "Bye bye gizontxo" kantan inspiratu zen Bengoa.


Kolaboratzaile anitz

Gosek hainbat lagun izan ditu ondoan estreinako lana grabatzerako orduan: Juanito Sangrek (Ekon) bateria grabatu du Andrë kantan, Francisek (Doctor Deseo) Bondageen abestu du, Bad f-Line-eko Txemak Andrë kantan abestu du eta Jimy S.A.k Pause ekoitzi du. Azkenaldian gelditu barik dabilen Evaristok (La Polla eta Gatillazo) Non-noiz eta Renato kantetan hartu du parte, azken honetan euskaraz abestuz. Bengoaren esanetan, berak egindako disko batek ez du guztiz asetzen Evaristok parte hatzen ez badu. Arrasatearra La Pollaren teknikaria izan da urtetan eta Gatillazo taldearen kantak berak konposatu ditu Evaristorekin batera. "Berak ere zera esaten zidan: disko bat grabatuko duzu nire kolaboraziorik gabe? Ez da posible, haserretu egin garela pentsatuko dute!", esan digu musikari gipuzkoarrak. Hasiera batean, Gosek ez zuen hainbeste kolaboratzaile izateko asmorik, baina azkenean horrelako musikariekin lan egitea "plazerra" izan dela onartzen dute.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude