Urte berri, zaharrak ere berri


2021eko uztailaren 20an

Etxea sable gainean

Mateo ebanjelariak dio zuhur jokatzen ez duen gizakiak «sablearen gainean etxea eraiki» duen gizon ero baten antza duela. Sablea, edo hondarra. Harea. Oinarri trinkotasunik gabea fundamentuzko ezerk zutik iraungo badu.

Espainiako Konstituzioa egin zutenek, sableen beldur baitziren, sablearen gainean eraiki zuten Espainiari bakea ekarriko omen zion etxea. Eta inolako eztabaidarik gabe sartu omen zuten zortzigarren artikulua.

Imanol Murua Uriak horri buruzko Jordi Solé Turaren memorietako pasadizo bat dakar bere blogean:

"Jordi Sole Turak bere memoriatan idatzi omen zuen (Una Historia Optimista. Memorias) Espainiako Konstituzioaren ditxosozko 8. artikulua, hitzez hitz, izenik gabeko gutunazal itxi batean iritsi zitzaiela Konstituzioa proiektua idazten ari ziren zazpi ponenteei. Militarren enkarguak egin ohi zituenak eraman zien. Denak isildu, eta halaxe onartu omen zen artikulua -badaezpada ere, liburua ez dudala eskuratu eta entzutez ari naizela aitortuko dizuet, irakurri duen inork kontakizuna baieztatuko didan esperantzan-. Sole Turarekin batera Konstituzioa idatzi zuten beste sei ponenteetako inork ez omen du honen bertsioa gezurtatu".

Niri, berriz, beste liburu bateko pasartea etorri zitzaidan gogora Mena jeneralak ahoa zabaldu eta sable hotsak irten zitzaizkionean espainiartasunaren zintzurretik. Hala kontatzen du Ronald Frasek-ek bere Blood of Spain (Odol-sarraskia Espainian) liburuan Espainiako gerra zibilean gertatu omen zen anekdota bitxi bat:

CNTekoak eta komunistak arma kargamentu baten jabetza eztabaidatzen ari dira: "Kargamentu osoa emango diat, baldin komunista egiten bahaiz", dio komunisten buruak. "Nahiago hil, komunista baino", anarkisten ordezkariak. Eztabaidak ez du amaiera izateko trazarik, baina halako batean telefonoa hoska hasi da. Koronel zenetistak hartu du. Beste aldekoak eman dion albisteak latza behar du izan, aurpegiko koloreak mudatzen ari baitzaizkio, gero eta estuagoak ditu hortzak. Deia amaitutakoan, ukabilkada bat eman du mahai gainean: "Etsaiek armen almazen osoa harrapatu ditek gu eztabaidan ari ginen bitartean!".

Batzuk eta besteak Kataluniako Estatutuaren inguruko eztabaida askotan antzuekin entretenituta zebiltzan bitartean, esperantzen almazen osoa galtzeko beldurra piztu du Mena jeneralak. Bitartean, mahaiaren alde bateko eta besteko negoziatzaileek ez dute itxura galtzen, karta onak dituztela erakusten saiatzen ari dira. Batzuei eta besteei ez ahal zaie, behintzat, Sagastak esaten zuena gertatuko:

"Joan, bagoazak. Ez zekiat norantz, baina edozein tokitara goazelarik ere, seguru nagok bidea galduko dugula".


Tirano

Hona René Avilés-en ipuin labur baten egokipena:

"Tiranok hegazkineko eskailerak igo zituen; orkestra militar bat herri hartako himno nazionala jotzen ari zen: jeneralak, ministroak eta bankeroak, malkoak begietan, Tirano agurtzen ari ziren.

Tiranok azkeneko aldiz begiratu zien jeneral, ministro eta bankariei. Urrutirago, aireportuaren inguruko zelaietan tiroak, oihuak, milaka hildako; atzean, oihana, seguru asko hildako gehiagorekin. Tiranok ere malkoak zituen begietan, bere aberriari zenbat eman zion eta zein gutxi eskertu zioten negar eginez.

Musika amaitu zenean, Tiranok azkeneko aldiz hitz egin nahi izan zien bere jarraitzaileei. Hanka-puntetan jarri, ahotsa loditu, eta bota zuen:

-Ahal duenak, salba dezala larrua!- eta Tiranok hegazkineko eskailerak korrika igo, hegazkinean sartu eta atea itxi zuen bere atzean".

Baina Mena jeneralarena ikusita, hona René Avilés-en ipuin laburraren bukaerak iradokitzen didan mendekuzko bariazio xumea:

"Musika amaitu zenean, Tiranok azkeneko aldiz hitz egin nahi izan zien bere jarraitzaileei. Hanka-puntetan jarri, ahotsa loditu, eta bota zuen:

-Ahal duenak, salba dezala larrua!- eta Tiranok hegazkineko eskailerak korrika igo, eta pauso bat eman zuen hegazkinean sartzeko. Ordurako, ordea, hegazkina aspaldi joana zen.


Senez eta berez

Euskal idazleok, gauza egunerokoenetan eta arruntenetan behintzat, gure ordez pentsatuko lukeen hizkuntza bat nahi genuke. Horren premian gaude. Gehiegi pentsatu gabe, senez eta berez aterako litzaizkigukeen makulu estilistiko eginak behar ditugu esalditik esaldira. Ia dena gurekin hasten dela izaten dugun sentsazio hori baztertu behar genuke. Ekonomia pixka bat ekarri beharrean gaude geure fraseologiara; anbiguotasun ez bilatuari egin beharreko borrokan; gaztelaniazko herdoil burokratikoaren emaitza erreenetan inspiratu den euskal herdoil burokratikoari eraso eta eraso egiteko trantzean; ditugun baliabideei -puntuazioari, adibidez- etekin gehiago ateratzeko obligazioan.


Ezerezaren kontra

Ezerezaren tentaziotik distraitzeko idazten dugu (Leonardo Sciascia)


Zentsuraz

Durangoko Azokan zentsuraz jardun zuten. Kanpokoaz. Zentsurak mozorro asko ditu, frankismo garaian ezagutu genion mozorrorik itsusiena. Azken boladan, ordea, pentsamendu bakarraren zentsura ere ezagutzen ari gara, pentsamendu bakarrak zentsura baitu oinarri-oinarriko filosofia.

Eta horren aurrean, gu. Geure baitara bilduta, geure buruari eragiten diogun zentsura. Kritika desagerrarazten duen zentsura hori. Etxeko itoginak ez seinalatzeko konpromiso isilpeko hori, nahiz eta bustitzen ari garen...

Beleen usoak harrapatzeko amarrua da zentsura, Juvenalek esana. Denok geure baitan bizi dugun belearen eta usoaren arteko lehian usoa nahi genuke garaile. Idaztea bera ere talaia horretatik begira daiteke: zentsurarekin jokatzen dugun lehiatzat. Geure buruak zentsuratzen ditugu honako esaldi honek inor mindu ez dezan, horko baieztapenak arazoak ekarriko dizkidalako, hango irudiarekin lagunen bat galduko nukeelako... Denok gara geure buruen zentsore, denok bridatzen dugu buruan genuenaren mingainerainoko bidea...

Ai, pentsamenduak kristalezkoak bagenitu, maite gaituztenek eta gorroto digutenek gardentasun osoz ikusiko balituzte ditugun zalantzak! Gure kezkak eta miseriak biluzik ageriko balira!


Letrak eta zifrak

Periodikoetan irakurriak: "Liburu-salmentak, behera; sektorea kezkatuta omen dago".

Adiskide, letren hizkuntza eta zifren hizkuntza ez datozkizu sekula bat. Areago: zifren hizkuntzak letren hizkuntzan dauden pitzadura, kontraesan, hutsune eta gezurrak sala liezazkizuke. Letrak oso inportanteak direla diozu, baina gin-toniketan gastatzen dituzu sosak. "Euskara bihotzean baina erdara ezpainetan" darabilen gizarte batean bizi baitzara, zifren hizkuntza utilitaristak salatzen zaitu zure bizitzaren zirkin guztietatik. Gustatu egiten zaizu esatea letren hizkuntza gero eta eraginkorragoa praktikatu eta huraxe eraman nahi zenukeela bazter guztietara, baina zenbakien hizkuntza hotzaren ezetza gailentzen zaie urtero zure aurrekontuei.

Hargatik atzo eta haatik gaur, letren hizkuntza etereoa zifren hizkuntza zehatzaren mende jartzen baituzu beti, zure patrika eta zure praktika berdintzen segituko duzu: ez dute letra ziztrin batzuen aldea besterik.


Paris-Dakar

Gorrotagarria zait mendebalaren harrokeria eta bihotz falta afrikarren aurrean hain biluzian erakusten ditugun auto handi, motore indartsu, helikoptero eta telebista-kameren lizunkeria ikusita.

Ipurdia dolarrekin garbitzen hastea falta zaigu.


Azkenak
2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Gazako genozidioak urtebete: gertaera nagusiak

Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.


2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


2024-10-04 | Gedar
Gasteizko udaltzainek ere taser pistolak izango dituzte

Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Garbitzaile batek gurpil-aulkian ekin behar izan dio lanari Iruñeko Mendigoiti ikastetxean

Maria Elena Escudero 56 urteko emakumea azkenean Mendigoiti ikastetxeko bere garbitzaile lanera itzuli behar izan da ostegun honetan, Iruñeko Mendillorri auzoan. Asteazkenean ez joateko esan zioten Zaintzen enpresakoek eta ostegunean berriro baietz, aurkezteko lantokian.


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


Uri Tzafon mugimendua: Jainkoaren izenean, Libano kolonizatzera

Uri Tzafon 2023ko martxoan sortu zen, ehunka batzuk kide dira, baina milaka jarraitzaile ditu jada eta tinko jarraitzen du bere ideia nagusia saltzen: Libanoko Litani ibaitik hegoalderako lurraldea Galilearen iparraldea da, beraz, "koloniza dezagun".


2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


Nafarroako Gobernuak etxebizitza publikoen eskariaren %3 baino ez du asetzen

Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]


Eguneraketa berriak daude