Pagoa gilagai


2021eko uztailaren 28an

Arkeologo urpekari kanadarrek "San Juan" galeoi edo nao euskalduna topatu zuten Ternua iparraldeko Labradorko Red Bay badian. XVI. mendean urtero seiehunen bat lagun eta hamabost bat ontzi euskaldun inguratzen ziren haruntza bakailaoa eta balea arrantzatzera. Bakailaotarako ontziak 120 tona ingurukoak ziren, baleetarako galeoiak olio barrikak garraiatzeko handixeagoak, "San Juan"a, adibidez, 700 tonakoa. Urpean topatutako ontzi hau ekaitz batek hondoratu zuen 1565ean eta kroskoa ia oso-osorik aurkitu zuten barruan berrehunen bat bale-olio barrika, itsas nabigaziorako instrumentuak, pitxar, ganibeta, arpoi eta abar. zituela. Altxorra galanta! Ontzia 10 metro eskaseko sakoneran zen eta urpeko arkeologiaren historian lehen aldiz piezaka-piezaka zegoenean neurtu eta kanpora ateratzea erabaki zuten. Urpekariek 14.000 ordu eman zituzten lan horretan, ura 3° C-tan zenez propio lan horretarako ur beroz betetzen zituzten neopreno-jantzi bereziak asmatu zituzten. 1978an hasi ziren eta emaitza aurten argitara emango omen dute. Lan osoa argitara eman aurretik ikerlariak topatu dutenaren berri zabaltzen hasi dira, han eta hemen. Hango planoekin galeoiaren bizkar edo kubiertan zen baleak arrantzatzeko ontziaren erreplika edo klon bat egina du eta beste bat burutzen ari da Pasaian Albaola elkartea.

XVI. mendeko galeoi honek euskaldunon beste mito bat ere hautsi du: ontzi hauen etxea edo egitura haritz hutsezkoa zela beti. Galeoi honen etxearen oinarria den gila pagozkoa dela ziur diote, non eta Kanadan, alazankoa! Ontzi osoaren bizkarrezurra den gila zurruna baino malgua izatea egokiagoa izan eta gila beti urpean dagoenez neure iritzia argia da: busti-lehorrean aldatuz dabilenerako ez baina beti urpean diren egituretarako (zubi, kai, palafito…) zurik onena pagoa da, pagoa egur malgua da eta osoko gila-gai zuzena izango den zuhaitza haritza baino pagoa topatzea errazagoa denez: pagoa eskuera eta merke zuten ontzioletan egur hau erabiliko zuten gilatarako.

Geroztik Urdaibain topatu eta berritu berria da orain arte Kantauri aldean eskuratu den ontzi zaharrena: "Pecio de Urbieta", XV. mendekoa. Desmitorako, gila pagozkoa du.

Galesko Newporten urpean aurkitu berri duten XV. mendeko ontzia (oraindik koka edo karabela den ez da argitu) gaskoina, portugaldarra… nongoa den asmatu ezinik dabiltzan hori, euskalduna dela dema egingo nuke! Pagozko gila baitu.


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


Eguneraketa berriak daude