Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Gure mundu txikitik
Batzuen artean
Elkar
70 orrialde 9,90 + 12 euro CDa

Haurrentzako poemak eta ipuina

Iñaki Martiarena Mattinen marrazkiak lagun dituztela hainbat idazlek irakurle gazteenentzat sortutako olerkiez eta ipuinez osatua dago Gure mundu txikitik. Aurten Igeldon Eskola Txikiek ospatu behar duten festaren karietarat egindako liburua dugu eta, beraz, herri txikiek eta herri txikietako eskolek duten giroa daukate erreferentzi nagusi idazleen lanek. Besteak beste, Juan Kruz Igerabidek Bi inurri, lau inurri, Mirri-marra eta Tilin-tilin, tilin-tin poemak idatzi ditu; Patxi Zubizarretak Mundutxo kontakizuna, Arantxa Iturberen Hamabost egun ohean ipuina; Jesus Mari Olaizola Txilikuk Black Panther kontakizuna eta Joxean Ormazabalen Denboraren gurpilean poema. Liburuarekin batera, izen bereko diskoa plazaratu dute.

Uholde unibertsaletik gaurko katastrofismora
Juan Ignazio Abrisketa, Joseba Etxeberria
Gaiak
158 orrialde/ 17 euro


Klimaren ikuspegi historikoa, mitikoa eta zientifikoa

Mendeetan zehar eta kokagunearen arabera egurats giroa eta eguraldiaren ezaugarrien multzoa nola ikusi izan diren azaltzen du Gaiak argitaletxeak plazaratutako Uholde unibertsaletik gaurko katastrofismora. Klima: historiaren, mitoaren eta zientziaren artean liburuak, klimaren gaineko hainbat historia, mito, gertaera eta interpretazio zientifiko biltzen dituen lanak. Lantzen dituen gaien artean honakoak daude:Antzinatetik Errenazimentura artekoak, filosofo eta ilustratuen klima, XIX. mendea eta Ipar-mendebaldearen nagusitasuna, XX. mendeko klima aldaketak, hala nola klimari buruz ere eman zen Ipar eta Hegoaren arteko leizea; uholdearen logika; klimaren, ekonomiaren eta ideologiaren artean dagoen harremana, eta klimaren historia.

Itoiz. Hari xingle bat
Jon Eskisabel
Paper Hotsak
216 orrialde 12 euro

Itoiz taldearen historia

1974an sortu zen Indar Trabes musika taldetik hasiz 1988an talde bezala musika emanaldirik gehiago ez ematea erabaki zuen Itoiz mitiko haren agur esateko ordura artekoak jasotzen ditu Jon Eskisabalek »taldekideekin eginiko elkarrizketak eta garai bakoitzeko argazkiak lagun» Paper Hotsak argitaletxearen Haria bilduman kaleratutako lan honetan. Nortzuk osatu zuten Indar Trabes, nork lagundu zien taldea osatzerakoan, zein eragozpen gainditu behar izan zituzten, plazaz plaza aritutako garaia, lehen diskoa grabatzeko Itoiz izena hartu zutenekoa, harekin Durangoko Azokan rock disko onenaren saria eskuratu zutenekoa; ondorengo kontzertuak; Itoiz desegin eta Juan Carlos Perezek Ezekiel sortu zuenekoa; Itoiz berriro abiatu zenekoa eta beste hainbat eta hainbat xehetasun jasotzen ditu egileak bertan.

Arteleku
Batzuen artean
Gipuzkoako Foru Aldundia
76 orrialde

Zehar aldizkariaren azkena

Trantsizioa izenburua jartzea erabaki dute Artelekukoek euren Zehar aldizkariko azken zenbakiari, aurerapenaren eta aldaketaren ideia agertu nahian, nahiz jakin badakiten aurrerapena eta aldaketa ezegonkortasunaren iturri direla inoiz, elkarrekintzako prozesu dinamikoak abiarazteko oinarri ere badirela uste dutelako. Horregatik aztertzen dituzte bi trantsizio, Espainiakoa eta Armeniakoa. Eta horrez gain, Belen Gopegui Alferrikakoaren egiaren inguruan elkarrizketatu dute, baita Charles Esche ere Artea, aukera eta demokraziaz, Geert Lovinkek medio berriak, teknologia eta artea ea zorigaitzeko ezkontza ala sintesi perfektua diren argitzen du, Anna Barseghianek «Feminismoa» oraindik hitz gordina den lekua lana plazaratu du, eta Forum atalean Copyrighta eta museoen etorkizun digitala eta Creative Commons lizentziak dituzte hizpide.

Narrazioak eta olerkiak
Batzuen artean
Euskaltzaindia, BBK
124 orrialde 3 euro

Resurrección Maria Azkue lehiaketako sariak

Urtero bezala, Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak plazaratu dute euskal eskola umeak literaturgintzara bultzatzea helburu duen Resurrección Maria Azkue literatur lehiaketako sariak jaso dituzten lanen bilduma. Besteak beste, narrazioei dagokienez lehen saria bereganatutako 13 urteko Enma Aresteguiren Hazparne; bigarren saria eskuratutako 13 urteko Laida Zabalaren Denboran barrena; lehen saria eskuratutako 17 urteko David Fernández-Rodríguezen Triste nago, eta bigarren saria eskuratutako 15 urteko Garazi Ansa Arbelaitzen Askatasunak larrosa usaina du, baina.... Olerkiei dagokienez, berriz, lehen saria 15 urteko Miren Estibaliz Vivancoren Engoitik Ithakan da.

Contra la certeza
Jesús Angulo, José Luis Rebordinos
Euskadiko Filmategia
326 orrialde / 22 euro

Julio Medemen zineaz Angulok eta Rebordinok osatutako lana

Jesús Angulo eta José Luis Rebordinosen artean Julio Medemen zinemaz idatzitako lan hau Euskadiko Filmategiaren eta Huescako Zinemaldiaren artean argitaratua izan da. Bertan, La pelota vasca. La piel contra la piedra filma zela-eta halako erasoak jaso behar izan zituen zine zuzendari honen lana filmaz filma aztertzeaz batera, Julio Medemi bere lana aurrera eramateko garaian zein behin hura plazaratu ondoren bizitzea egokitu zaizkionak ere jasotzen dira, Julio Medem beraren ikuspegitik gainera.

Labartzari agur
Txillardegi
Elkar
228 orrialde 15,30 euro

Hamazazpi urtez preso egondako baten geroa

Zer senti dezake Espainiako hainbat kartzeletan urte luzez preso egondako ETAko partaide batek espetxetik atera eta bere sorterrira itzultzen denean? Horixe da Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik azkeneko eleberrian jorratzen duen gaia. Berrogeita hamar urte ditu Antton Ihartzegaraik hori gertatzean. Hamazazpi urte egon da barruan, eta bitarte horretan gurasoak ez ezik, jaio zen baserria ere galdu du. Bestalde, egundoko aldaketak sumatzen ditu herrian, bai paisaiari dagokionez, bai egoera politikoan ere, kartzelan prestatu zuen bidaia kontra-kronologikoa egiterakoan.«Politikeria» deritzaion asko ikusten du inguruan, eta nolabait lekurik gabe aurkitzen da gizona. Lagunek esaten diote kulturara edo politikara lotu behar dela orain, dagoeneko ez dauzkala ez osasuna ez urteak komando bateko kide izateko. Anttonek, ordea, Euskal Herriaren independentzia lortu nahi luke, eta horretarako borroka armatua derrigor ikusten du, berak egin ala ez. Negozioazioaren bidea komeniko da, dio, baina ezpatarik gabeko naziorik ez da inoiz sortu, eta Euskal Herria sortzeko ere ezpata beharrezkoa da. Azkenean, etsirik, denei agur esan eta badoa Labartzatik, bakarrik bizitzera.



Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude