Udazkenean ospea


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Rose Lee Parks 2005eko urriaren 25ean hil zen, laurogei urte baino gehiago bizi ondoren. Hemen, gutxi batzuk ezagutuko zuten, baina 1955eko abenduan ospetsu egin zen, gerora arrakasta handia hartuko zuen ekintza xume bezain eraginkorraren protagonista izan zelako hedabideetan: egun osoa lan egin ondoren, etxerako bueltan autobusa hartu, eta libre zegoen eserlekuan eseri zen. Baina eserlekua azal txuriko pertsonentzat gorde behar zenez, WASP batek handik altxatzeko agindu zion. Ezetz erantzun zion emakume beltzak. Gogaituta omen zegoen Rose, ez bakarrik lanak eragindako nekeaz, umilazio eta zentzugabekeriari darion arrazakeriaz baino. Bere lekua gizonezko txuri harroputz hari ez ziola utziko erakustean, WASP horrek salatuko zuela iragarri zion, eta baietz, hori egin zezakeela erantzun Rosek. Ondoren, atxiloketa, epaiketa eta abar. Baina azkenean garaipena. Martín Luther Kingen onarpen, arrakasta…

Ordurako ordea Rosek bazekien bera ez zela lehena izan, beste bik ere -biak beltzak, biak emakumeak- keinu bera izan zutela hilabete batzuk lehenago: Claudette Colvin, lehena, Mary Louise Smith bigarrena. Eta biek pairatu kartzela, isuna… Zergatik, bada, Rose ikur bihurtu, eta besteak ezta zirenik jakin ere? Agian Rose edadeko emakume apain, jostun langilea, isil eta mulata izanik, Claudette baino errazago "saltzeko" irudia zelako? Claudette beltz beltza, eta gazte ausarta, oso pobrea eta oso gazterik haurdun geratutako ezkongabeko ama izanik, ez zen "salgarria". Claudette oraindik bizirik omen, eta penaz azaldu berri du Rosek ez zuela inoiz ere aipatu bera ez zela lehena izan urrats hau ematerakoan.

2005eko udazkenean, Albert Einstein zientzi gizonaren inguruan ihardunaldiak ospatu dira gure herrian. Fisikaz ezer gutxi dakit, baina erlatibitatearen teoria omen bere aurkikuntzarik ezagun eta ospatuena. Teoria hori guztiz berea ote denaren zalantzak ekartzen dituen datuak irakurri nituen duela hilabete batzuk: Mileva Marit, jugoslaviarra, 1896an Albertekin batera ikasi eta bere bikote-kidea izan zen. Lehen hilabetetako maitasun eta une goxoak infernu bilakatu omen ziren Milevarentzat elkarbizitza aurrera joan ahala, baita zientzian eginiko lana dela-eta ere. Luze joango litzateke Albertek Mileva nola tratatzen zuen azalduko lituzketen pasadizo mingarriak hona ekartzea, baina goikoaren harira datorren bat bai: 1954an argitaratutako jatorriko agiriek Einstein-Marit sinadura zeramaten -Annalen der Physik aldizkarian hiru argitaratu omen ziren, eta horietako batek hain ospetsu egin den teoria hori ekarri zuen- eta aditu batzuek diotenez Milevarengandik banatu ondoren ez zuen Albertek beste lan arrakastatsurik edo asmakizun distiratsurik ekarri. Aditu batek baino gehiagok zera dio: edo Milevaren lana edo, gutxienez biek parte hartutakoa izan zela erlatibitatearen teoria hori. 1914an banatu zirenean sinatutako itunean, ba omen zen "bien arteko aurkikuntzaren" inguruko klausularik.

2005eko udazkenean, Mugimendu Kooperatibistaren "sortzaileei" egin die aintzatespenik ere Foru Aldundiak. Hedabideek lau edo bosten izenak besterik ez aipatzeak harritu nau: duela berrogeita hamar urte Union Zerrajeratik -batez ere- Ulgor berrira, azken honetan lehengo fabrikan baino soldata urriagoa jasoko zuela jakinda ere, langile multzotxoa joan zela aditu izan dut beti -lehenengo estufa, sukalde eta abarrak bost horiek bakarrik ez zituzten, bada, egingo!-. Ospakizunetan ez naiz izan, baina omendutako batek ilusioz beteriko "multzoko" beste haiek ere gogora ekarri zituela esan dit lagun batek, besterik ez bada, Mikel Laboak Brechten poema kantatuz ekartzen duen modura.

Gaztea nintzela entzun nuen kanta hori lehen aldiz: Langile baten galderak liburu baten aurrean eta Mikel kantariak, hasiera-hasieratik garbi utzi zuen hitzak bereak ez, baina Bertolt Brechtenak zirela. Hala ote?


Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude