Euskararen inguruko albiste laburrak


2021eko uztailaren 19an

Euskara munduko unibertsitate gehiagotan ikasi ahal izango da

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Europa eta Amerikako bost unibertsitateekin sinatuko du hitzarmena euskara eta euskal kultura irakatsi ahal izateko. Unibertsitateak honakoak dira: Valentziako Unibertsitatea, Berlingo Frei Unibertsitatea (honek Berlingo Humbolt eta Postdameko unibertsitateei zerbitzuak eskaintzen dizkie), Varsoviako Unibertsitatea, Helsinkiko Unibertsitatea eta Mexikoko Unibertsitate Nazionala. Egitasmo honen aitzindariak Txileko Santiagoko eta Valparaisoko lau unibertsitate eskoletan ematen diren eskola mintegiak dira. 300dik gora ikasle ari dira euskara ikasten eta bi heren baino gehiago ez dira euskal jatorrikoak. Bestalde, Euskal Herritik kanpo euskara ikasten ari den bi ikasletik bat argentinarra da. Eusko Jaurlaritzak Euskara Munduan proiektua (Argentinako Euskal Elkarteen Federazioak egindako eskaintzaren ondorioz sortua) Argentinan jarri zuen abian 1989an eta orain 600 ikasle ari dira euskara ikasten. 40 ikasle hemendik bi urtera irakasle aritzeko ari dira trebatzen.


Tabakoaren legeak euskararen hautsak harrotu ditu

Gustatu ala ez, Espainiako Osasun Ministerioak tabakoaren legea abian jarri du eta ez erretzeko edo erretzeko guneak adierazteko oharrak argitaratu ditu. Ez euskaraz, ez katalanez itzulpen txukunik ez zuten egin lehenengo bertsioan (ikus irudia). Bigarrenean katalanez egoki jarri omen dute, baina euskarazkoa egokiagoa bada ere, ez da zuzena. Dena dela, sarean (Sustatu.com eta Erabili.com), Eusko Jaurlaritzak argitaratutako oharrak aztoratu du jendea. «Hemen erretzea dago» esaldia hobetsi du erretzaileek beren plazera edo bizioa lasai bete dezaketela adierazteko. Itzulpen kaxkarra iritzita, bakoitzak bere aportazioak egin ditu sarean: «Hemen erretzea badago», «Hemen erre liteke», «Hemen erre daiteke», «Hemen erretzea ez dago debekatuta», «Hemen erretzea libre dago». Gaizki idatzitakoa edo itzulitakoa identifikatzeak ez dirudi hain zaila, baina egokia zein den erabakitzeak, ados jartzeak, behintzat, lanak ematen dizkigu, inondik ere.


Seaskak Ama Eskola irekiko du Baigorrin ikasturte berrian

Seaskak ez du ikastolarik Baigorrin (Nafarroa Beherea). Baigorriko, Bidarraiko, Irisarriko, Arrosako eta Ortzaizeko haurrak Ortzaizeko ikastolan elkartzen dira. Aurtengo ikasturtean 90 ikasle dira. Irailetik aurrera, Baigorriko Ama Eskolan 15 haur bilduko dira irakaslearekin. Otsail aldera diru bilketa egingo du Seaskak Ama Eskola gauzatu ahal izateko. Bestalde, Ortzaizeko ikastola handitzeko asmoa ere badu Seaskak.


Bakarrizketa barregarrien lehiaketa

Debagune Elkarteak (Debagoieneko Euskara Elkarteen elkargoa) antolatu du Bakarrizketa barregarrien 1. lehiaketa eta «Barre barra-barra» izena jarri dio. Otsailaren 28a baino lehen entregatu behar du partehartzaileak euskara batuan edo euskalkian idatzitako bakarrizketa. Lan onenaren egileak 300 euroko saria izango du eta bigarren onenak 150 eurokoa.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude